Ekintzailetza: Enpresa Arriskua eta Berrikuntza Ekonomikoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Economía

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,18 KB

Enpresa Arriskua Ekintzailetzan

Enpresaren barnean edo ingurunean ezarritako helburuak lortzea eragotz dezaketen gertaerak gertatzeko probabilitatea da enpresa arriskua.

Arriskuaren Kudeaketarako Oinarriak

  • Enpresa arriskua probabilitateen eta ondorioen arabera neurtu behar da.
  • Hautatzean, aukera-kostua sortzen da.

Enpresa Arrisku Motak

Jatorriaren Arabera

  • Kanpo arriskuak: Lehiakideen estrategiak, bezeroen gustuen aldaketak, etab.
  • Barne arriskuak: Eragina izan dezakete alderdi fisikoetan, enpresaren irudian, etab.

Ondorioen Arabera

  • Benetako arriskuak: Gauzatu ezkero, galera ekonomikoak dakartzate. Adibidez: arrisku pertsonalak, materialak.
  • Arrisku espekulatiboak: Ziurgabetasun egoera batek sortutakoak. Adibidez: ekoizpen arriskuak, salmenta arriskuak.

Arriskuak Sortzen Dituzten Faktoreen Arabera

  • Arrisku ekonomikoak: Kapital inbertsioaren errendimenduari buruzko ziurgabetasunak sortzen ditu.
  • Merkatu arriskuak: Egoera ekonomikoaren ezegonkortasunak sortzen ditu. Prezioen eta eskulanaren aldaketek sortutakoak.
  • Kaudimen gabeziagatiko arriskuak: Hartzekodunei zorrak ordaintzeko behar adina kapital ez izatea.
  • Kreditu arriskuak: Bezeroek epean ez ordaintzeak dakarren arriskua.
  • Arrisku teknologikoak: Zaharkitzapena, etab.
  • Antolaketa arriskuak.
  • Izen onari eragiten dioten arriskuak.
  • Legezkotasun arriskuak.
  • Hondamendi arriskuak: Uholdeak, lurrikarak.

Berrikuntza eta Garapen Ekonomikoa

Enpresaren emaitzak hobetzeko xedez, produktuetan, ekoizpen prozesuetan, produktuen merkaturatzean edo enpresaren antolaketan aldaketa adierazgarriak sortzean eta abiatzean datza berrikuntza.

Berrikuntza Motak

Originaltasun Mailaren Arabera

  • Errotiko berrikuntza: Merkatuan produktu edo ekoizpen prozesu berri bat sartzea.
  • Gehikuntzako berrikuntza: Aurretiko produktu batean edo ekoizpen prozesuan hobekuntzak egitea.

Aplikazioaren Arabera

  • Produktu eskaintzaren berrikuntza: Erabiltzeko erraztasuna, pisua, segurtasuna, etab.
  • Prozesuaren berrikuntza: Hurrengo alderdietan metodo berriak garatzean datza:
    • Fabrikazioa: Produktibitatea handitzen da.
    • Logistika: Biltegiratze kostuak murriztea, etab.
    • Antolaketa eta kudeaketa: Aldaketak jardunbideetan.
  • Merkaturatzearen berrikuntza: Diseinuan, ontzietan, etab.

Berrikuntzak Ekonomian Dituen Eraginak

  • Inbertsioa handitzen du.
  • Produktibitatea handitzen du.
  • Kalitatea hobetzen du.
  • Kostuak murrizten ditu.
  • Lehiakortasuna areagotzen du.
  • Prezioak jaisten ditu.
  • Salmentak areagotzen ditu.
  • Enplegua handitzen du.
  • Nazio errenta handitzen du.

Entradas relacionadas: