Ekintzailetza: Definizioak, Motak eta Gaitasunak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras materias
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,86 KB
Jarrera Ekintzailea
Banakoa ekimena bere gain hartzera eta erabakimenez, erantzukizunez eta arriskuak hartuz jokatzera bultzatzen duen jokabidea da, proposatutako helburua lortzeko, bizitzan oro har, lanbide-ibilbidean edo enpresa baten sorkuntzan.
Ekintzailea
Merkatuan negozio-aukerak aurkitzeko gaitasuna duena da, produktu berri bat sortuz edo aurretiazko produktu bati erabilera berri bat emanez, eta jarrera eta trebetasun egokiak dituena horretarako behar diren baliabideak lortzeko eta antolatzeko.
Ekintzaile Motak
Intraekintzailea
Besteren kontura aritzen den langilea da, enpresan produktu, prozesu eta zerbitzu berriak sortzeko berrikuntzak aplikatzen dituena, haren lehiakortasuna areagotzeko helburuarekin.
Ekintzaile Bokazioduna
Produktu edo zerbitzu berri bat edo ekoizpen- edo merkaturatze-prozesu berri bat sortu duen pertsona da, prest dagoena enpresa-jardueraren bidez hura garatzeko.
Langile Esperientziaduna
Enplegu bat izanik ere bere kontura aritzeko asmoa duen pertsona da. Pertsona horiek nahikoa esperientzia eta heldutasun lortu dituzte beren enpresa-proiektua abian jartzeko gaitasuna izateko.
Ekintzaile Behartua
Borondatezkoak ez diren arrazoiak direla-eta bere proiektua abian jartzen duen pertsona da.
Ekintzaile Soziala
Enpresa-ekimenak ahalegin handiz garatzen dituen pertsona, lehentasunezko helburutzat izanik erantzukizun soziala eta aberastasuna sortzea, ahalik eta irabazi ekonomiko handienak lortzearen gainetik.
Ekintzailearen Ezaugarriak
Jarrera ekintzailearen oinarriak dira, batetik ezaugarri jakin batzuk, eta, bestetik, inguruneko faktore batzuk. Enpresa bat abian jartzeko asmoa duen pertsonak ekintzaile-profilari dagozkion gaitasunak eta trebetasunak izan behar ditu. Bi motako ezaugarriak daude: pertsonalak eta sozialak.
Gaitasun Pertsonalak
- Sormena
- Ekimena
- Berrikuntza
- Autoestima
- Norberaren ezagutzak
- Lorpenera bideratzeko gaitasuna
- Irmotasuna eta jarraitutasuna
- Erantzukizuna
- Arriskuak hartzeko gaitasuna
Gaitasun Sozialak (Trebetasunak)
Lidergoa
Beste pertsona batzuek proiektu jakin batean parte har dezaten lortzeko gaitasuna da.
Talde-lanerako gaitasuna
Beste pertsona batzuekin batera lankidetzan lan egiteko gaitasuna da, denen ezagutzak, trebetasunak eta esperientziak baliatuz, bai eta jardunbide-metodo berak ere, ezarritako helburuak lortzeko.
Elkartasuna
Lantaldearen erabakiak onartzeko eta horretan norbera ere erantzule dela jabetzeko gaitasuna da.
Komunikazio-gaitasuna
Informazioa transmititzeko eta harremanak izateko gaitasuna da. Ezaugarriak: entzute aktiboa, enpatia eta asertibitatea.