Ekintzailearen Profila eta Ekintza Kultura

Enviado por Chuletator online y clasificado en Economía

Escrito el en vasco con un tamaño de 8,18 KB

Jarrera Ekintzailea

Merkatuan negozio aukerak aurkitzeko gaitasuna duen pertsona da. Jarrera eta trebetasun egokiak dituen pertsona eta horretarako behar diren baliabideak lortzeko eta antolatzeko gaitasuna duena.

Ekintzaile Motak eta Profilak

Ekintzaile mota hauek:
- Intraekintzailea: Besteen kontura ibiltzen den langilea da.
- Ekintzaile independientea: Norberaren kontura aritzen dena.
Ekintzaile profilak:
- Ekintzaile bokazioduna: Produktu edo zerbitzu berri bat ekoizten edo merkaturatzen duen pertsona.
- Langile esperientziaduna: Enplegu bat izanik, bere kontura aritzeko asmoa duen pertsona da.
- Enpresa spin-offa: Enpresa berria jada eratuta zegoen enpresa batetik sortzen da.
- Spin-off akademikoa: Enpresa proiektuak unibertsitate batean edo ikerketa erakunde batean du jatorria.
- Ekintzaile behartua: Borondatezkoak ez diren arrazoiak bere proiektua abian jartzen duten pertsonak dira.
- Ekintzaile soziala: Enpresa ekimenak ahalegin handiz garatzen dituen pertsona (irabazi ekonomikoren gainetik,soziala dago GKEa).

Ekintzailearen Ezaugarriak

Banakoaren ezaugarri jakin batzuk, eta bestetik, inguruneko faktore batzuk dira onarriak. Enpresa bat abian jartzeko asmoa duen pertsonak ekintzaile profilari dagozkion gaitasunak eta trebetasunak izan behar ditu. Bi motatako ezaugarriak dira: pertsonalak eta sozialak.

Gaitasun Pertsonalak

- Sormena: Ideia (produktu) eta kontzeptu berriak sortzeko gaitasuna.
- Ekimena: Ideiak ekintza bihurtzeko gaitasuna.
- Berrikuntza: Ideia bat gizartearen beharrak asetzeko dituen prozesu, produktu edo zerbitzu bihurtzeko gaitasuna da.
- Autoestimua: Norbera onartzeko eta balioesteko gaitasuna da, bai eta norberaren helburuak lortzeko konfiantza ere.
- Norberaren ezagutza: Abiatuko den negozioari buruzko ezagutza teknikoak izan behar dira (merkaturatze-kudeaketa, kontabilitatea, giza balilabideak...).
- Lorpenera bideratzeko gaitasuna: Norberak nora heldu nahi duen jakiteko eta hori lortzeko erabateko prestasuna izateko gaitasuna da (gogotsu aritzera).
- Irmotasuna eta jarraitasuna: Ideiei eta proiektuei irmotasunez eusteko gaitasuna.
- Erantzukizuna: Norbere ekintzen ondorioak bere gain hartzeko gaitasuna da.
- Arriskuak hartzeko gaitasuna: Egoera zailak edo zalantzagarriak sortzen direnean, erabakimenez jokatzeko gaitasuna da.

Gaitasun Sozialak

- Lidergoa: Beste pertsonak batzuk proiektu jakin batean parte har dezaten lortzeko gaitasuna da.
- Talde-lanerako gaitasuna: Beste pertsona batzuekin batera lankidetzan lan egiteko gaitasuna da helburuak lortzeko.
- Elkartasuna: Lan-taldearen erabakiak onartzeko gaitasuna da.
- Komunikazio gaitasuna: Informazioa transmititzeko eta harremanak izateko gaitasuna da (entzute aktiboa, enpatia eta asertibitatea). Erraztasuna izan behar du harreman pertsonaletarako, komunikatzeko eta negoziatzeko.

Ekintza Kultura

Gizarte, lan, ekonomia eta enpresa ingurunea aldatzeko modu aktiboan parte hartzeko jarrera da. Eta merkatuak eskaintzen dituen negozio-aukerak identifikatuz eta beharrezko baliabideak (giza baliabideak, baliabide materialak, etab.) lortzeko gaitasunaren eta trebetasunaren bidez gauzatzen da enpresa batean.

Ekintzaileen Jarduna, Enpresaburu Diren Aldetik

Negozioa enpresa bihurtzea:
- Beste langile batzuk kontratatzea.
- Funtzio batzuk eskuordetzea (kontabilitatea, giza baliabideen kudeaketa...).
- Enpresaren zuzendaritzari lehentasuna ematea ( planifikatzea, koordinatzea, antolatzea, zuzentzea eta kontrolatzea).
- Aldaketa horiek bideratzeko, ekintzaileak enpresaburu bihurtu behar du.
- Enpresaburu ekintzailea: Sormen handiko pertsona da. Gai da langile gaituak erakartzeko, konpromiso sendoa du (ikerketa+garapena+berrikuntza).

Enpresaburu Kontzeptuaren Bilakaera Historikoa

Enpresak ezarritako helburuak lortzeko enpresako ekoizpen faktoreak antolatzen eta konbinatzen dituen enpresaren jarduera planifikatzen, zuzentzen eta kontrolatzen duen eragile ekonomikoa da enpresaburua.
- Eskola klasikua. Enpresaburua negozioaren jabea da.
- XVIII. Mendean honela definitzen zen enpresaburua:Arriskuak hartzen dituen eragilea, ordainsari ez-ziurrak dituena.
- XX. Mendean. Aurrerapen teknologikoei esker, ekoizpena handitzea lortu zen, baina finantzatzeko, kapital gehiago behar zen. Jabe bakar batek finantzatzea ezinezkoa zenez, sozietate handiak sortu ziren, eta hala, zenbait jabek finantzatzen zuten enpresa. Jabe eta enpresaburu konzeptuak banandu egin ziren, eta enpresaburu zuzendaritzaprofesionaltzat hartu zen.

Enpresaburuari Buruzko Teoriak
- Enpresaburu arrisku-hartzailearen teoria (Frank Knight 1885- 1972): Galerak bere gain hartzen ditu, eta jarduerak dakarren arriskua hartzen du. Ordain sari gisa, hondar-mozkin ez-ziurra lortzen du.
- Enpresaburu berritzailearen teoria (Josep Schumpeter, (1883- 1950): Ekoizpen sistemak oreka egoerarako joera du. Diru sarrerak kostuekin parekatzen dira, eta ondorioz, zero balio duen aparteko mozkina lortzen da. Oreka-egoera hausten da:enpresaburuak berrikuntza bat tzertatzen badu edo ekoitzitako ondasun prezioa igotzen badu.
- Schumpeterrek 3 fase bereizten ditu:Asmakuntza, berrikuntza eta imitazioa.
- Enpresaburua teknoegitura gisa definitzen duen teoria (John Kennet Galbraith (1908-2006): XX.mendearen bigarren erdiko enpresa handien ezaugarria da kapitala bazkide askorena dela. Baina ez dute parte hartzen enpresaren erabakietan.
- William Baumolen teoria, bi tesi proposatzen ditu.Emankorrak, ezemankorrak eta suntsitzaileak.

Arriskua, Ekintzailetza Jardueran

Arriskua bere gain hartzea da.
- Enpresa-arriskua kontzeptua: Enpresaren barnean edo ingurunean ezarritako helburuak lortzea eragotz dezaketen gertaerak gertztzeko probabilitatea da.
- Enpresa-arrisku motak: Kanpo-arriskuak, barne-arriskuak, benetako arriskuak eta arrisku espekulatiboak.
- Arriskuak sortzen dituzten faktoreak:
- Arrisku ekonomikoak, merkatu-arriskuak, kaudimengabeziagariko arriskuak, kresitu-arriskuak, arrisku teknologikoak, antolaketa-arriskuak, izen onari eragiten dioten arriskuak, legezkotasun-arriskuak, eta hondamendi-arriskuak.
- ENPRESA-ARRISKUEN KUDEAKETA: Kudeaketa arrazional baten bidez aurre egin behar die, bi helburu: Ondorioekin galera handiak ez izateko eta mozkin handienak emateko aukerak baliatzeko.

Berrikuntza eta Garapen Ekonomikoa

Berrikuntza kontzeptua: Enpresaren emaitzak hobetzeko xedez produktuetan, ekoizpen-prozesuetan, produktuen merkaturatzean edo enpresaren antolaketan aldaketa adierazgarriak sortzean eta abiatzean datza.
Berrikuntza motak:
- Originaltasun mailaren arabera: -Errotiko berrikuntza= produktu edo zerbitzu berri bat.-Gehikuntzazko berrikuntza = hobekuntzak egitea.
- Aplikazioaren arabera: -Produktu eskaintzaren berrikuntza, erabiltzeko erraztasuna, estetika alderdiak, pisua, kostua, segurtasuna etab.
Prozesuaren berrikuntza: Metodo berriak garatzen eta arrakastaz aplikatzean datza.
–Fabrikazioa= produktibitatea handitzen da, kalitatea hobetzea, kostuak gutxitzen dira, etab.
–Logistika: biltegiratze-kostuak murrizten dira etab. – Antolaketa eta kudeaketa= Aldaketak egiten dira jardunbideetan eta prozeduretan, enpresan, lantokian, kanpoharremanetan...

Merkaturatzearen Berrikuntza

Merkaturatze-metodo berriak: aldaketak diseinuan, ontzietan, kokapenean, sustapenean fakturazioan etab.

Ezagutzaren Ekonomia

Ezagutzaren ekonomia eredu berriak estrategia aldaketa ekarri du. Ideietan, produktu berezietan eta premiei egokitutako zerbitzuetan oinarritzen da. Hazkunde ekonomikoa lortzeko, zenbait fenomenok agerian jartzen dute:
- i+g+b-n (ikerketa, garapena eta berrikuntza) egiten den inbertsioa oso bizkor ari da.
- Ezagutza, teknologia eta berrikuntza enpresa berriaren funtsezko baliabideak dira. (Lurra,lana eta kapitala)
- Teknologia berriak erabiltzea garrantzitsua da produktibitatea handitzeko, kostuak murrizteko eta merkatua zabaltzeko.
- Enpresaren esparrua etengabeko zabalkuntza prozesuan dago.
- Enplegu-eskaintzak, kualifikazio handiko profesionalentzat.
- Herrialdearen aberastasuna sortu egiten da.

Entradas relacionadas: