Ekialdeko Zibilizazioen Literaturaren Laburpena

Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,05 KB

Mesopotamia

-Mesopotamia Ekialde Hurbilean kokatzen da, lehenengo zibilizazioa sumeriar zibilizazioa da.

-Ekialde Hurbilean kokatzen da, Mesopotamian, gaur egungo: Irak, Turkia eta Siria herrialdeetan. Eufrates eta Tigris ibaien artean kokatzen den eremua, hain zuzen; izan ere, Mesopotamia izenak “bi ibaien artean” esan nahi du.

-K.a. 3000. urtean idatziz finkatu zen.

-Hasieran idazkera kuniformean idazten zuen. Buztina erabiltzen zuten idazteko zizel batekin markak egin eta gero labean sartu berotzeko.

-Munduko obrarik zaharrena Gilgamesh-en poema da. 12 tauletan idatzita dago eta Gilgameshen eta Enkiduren arteko adiskidetasuna eta borroka kontatzen du.

Egipto

-Egipto Ekialde Hurbilean dago; Afrikako ipar-ekialdean zehazki.

-Egiptoko Antzinako Inperioaren hasieran dago konkretuki K.a. 2700 urtean.

-Egiptoko aintzinako literatura hieroglifikoz idatzita dago. Idazkera hieroglifikoa seinu sakratuz osatze da eta tenpluetako ehortze inskripzioetan eta papiroetan idazten ziren.

-Testuak idatzi zituzten papiroetan, baita hormetan, hilobietan, piramideetan eta obeliskoetan ere. Hildakoen Liburua da haien obrarik garrantzitsuena.

India

-Indiako zibilizazioari Beda zibilizazioari.

-Ekialde Urrunean, Asiako hegoaldean, gaur egungo INDIAN

-K.a. XV-XII mendeen bitartean garatu zen. Beden sorkuntzarekin hasi zen, antzinako idazkiak dira eta denboran zehar mantendu zituzten hinduismoaren oinarriak izan zirelako.

Idazkera hindua sanskritoa zen, idazkera sakratua da, gaur egun oraindik hizkuntza liturgiko gisa erabiltzen dena hinduismoan, budismoan eta jainismoan.

-Bedak: liburu sakratuak eta erlijiosoak ziren

-Epopeiak (ez- erlijiosoak): Ramayana eta Mahabharata.

-Erdi Arotik aurrera “Kalila eta Dimna” izenburuaz ezagunak dira Espainian.

Hezten

-Zibilizazio hebrearrari dagokio. eta K.a. XIII - XII mendeen artean sortutako

-Ekialde Hurbilean kokatzen da, Mediterraneo itsasoko ertzean, gaur egungo Israel.

-Literatura K.a XII mendean garatzen da.

-Hebreera juduen jatorrizko literatura hizkuntza izan zen XIX. mendera arte, Europako hizkuntzak erabiltzen hasi ziren arte.

Hebrera-aremeera. Hebrearra izan zen gehien erabili zuten idazkera mota, konkretuki idazkera

-Biblia da zibilizazio honi lotzen zaion obrarik garrantzitsuena

-Testamentu zaharra: Israel herriaren historia kontatzen du

Lehenengo 5 liburuak Tora, Pentateuko edota Moisesen liburuak izenez ezagutzen dira. Horietan munduaren eta gizakiaren sorrera kontatzen da, baita nola esklabu hebrearrak Egiptotik alde egin zuten eta Agindutako lurrera ailegatu ziren. Horrez gain, Jainkoaren aginduak ere biltzen dira.

-Testamentu berria: Jesukristoren bizitza eta irakaspenak biltzen ditu. Greziarrez idatzita dago eta Ebanjelioa izenez ezagutzen da. (Mateo, Marcos, Lucas eta Juan) idatziez aparte, eta apostoluen bizitzaz ere hitz egiten du.

Azken liburua Apokalipsia du izena , bertan munduaren amaiera ikaragarria kontatzen da

Txina

-Txinatar zibilizazioari dagokio.

-Zibilizazio hau Ekialde Urrunean kokatzen zen. Txina zaharra Asiako ekialdean dago kokatuta eta Hego Korearekin eta Vietnamekin muga egiten zuen.

-Txinako literaturaren hasiera, gutxi gorabehera, K.a. XVI-XI mendeen artean kokatzen da. Hala ere, literatura eragingarriena K.a. V. mendearen ingurukoak dira.

-Garaiko idazkera gaur egun ere erabiltzen da: karaktere piktografikoak. Hau da, marrazki sinplifikatuak

-Bi autore eta obra garrantzitsu lotzen zaizkio zibilizazio honi.

-Konfuzioren Lun Yü liburua.

-Lao Tseren Tao Te King liburua: bertan Taoismoaren erlijioa azaltzen da. Ying eta Yang kontzeptu filosofiko eta erlijiosoak bertan garatzen dira. Liburuan azaltzen duen bezala, gauza guztietan aurkitzen diren bi funtsezko indar kontrajarri hauek mugitzen dute mundua (positiboa da bata, negatiboa bestea). Ying printzipioa femeninoa da, lurra eta iluntasuna deskribatzen ditu. Yang printzipio maskulinoa da, zerua eta argia deskribatzen ditu.

Entradas relacionadas: