Ehungailu mekanikoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 12,11 KB

III. Gaia. INDUSTRIALIZAZIO-EREDUAK EUROPAN

1. BRITAINIAR EREDUA:

1.1. Biztanleriaren hazkundea:

XVIII. Mendetik aurrera, Hazkunde demografikoa eta tasen modernizazioa oso nabarmenak izan ziren Britainia Handian. Hona hemen britainiar biztanleriaren garapena:

- 1701ean: 6.860.000 Biztanle.

- 1801ean: 10.686.000 Biztanle.

- 1910ean: 42.000.000 Biztanle.

Hazkunde horren arrazoiak, Besteak beste:

- Lehenengo zikloan: Heriotza-indizea jaistea eta jaiotza-tasa sostengatzea.

- Bigarren zikloan: Jaiotza-tasa jaistea; hala eta guztiz ere, biztanleriaren

hazkundea mantendu egin zen Artean.

Heriotza-tasa jaistearen Arrazoiak hauek izan ziren, besteak beste: medikuntzan izandako hobekuntzak; Izurriteak murriztea; elikagaiak garraiatzeko baldintzak hobetzea, eta goseteen Ondorioak arintzea. Jaiotza-tasa jaisteak, berriz, arrazoi soziologikoak izan Ditzake; familiak bizi-maila altuari eutsi nahi izatearekin loturik zeuden Arrazoi horiek. Biztanleriaren hazkundeak industrializaziori lagundu zion, bai Industria-produktuen eskaria handituz, bai lan-eskuaren eskaintza gehituz.

1.2. Nekazaritzaren Modernizazioa:

Britainia Handian, nekazaritza-sektorearen modernizazioa XVIII. Mendearen

erdialdean izan zen. Ezaugarri Nagusiak hauek izan ziren:

- Nekazaritza-teknika Berriak agertzea.

- Nekazaritzako tresneriaren Erabileran izandako hobekuntzak.

- Zientziaren aplikazioa nekazaritzan.

- Nekazaritzaren eta Abeltzaintzaren arteko harremana

- Finantza-kapitalaren Inbertsioak.

- Nekazaritza-ekoizpen Unitateetan aiurri kapitalista bultzatu zen, merkatura ekoizpena bideratuz eta, Aldi berean, buruaskitasuna murriztuz. Areagotu egin ziren ekoizpenaren Espezializazioa eta lanaren banaketa.

- Lursail handiak zabaltzea. Inbertsioa errentabilizatzeko nahitaezkoa zen ekoizpen handia lortzea eta Teknika berriak erabiltzea.

Nekazaritzaren modernizazioaren ondorioen artean, hauek aipa daitezke:

- Nekazaritzaren ekoizkortasuna gehitzea.

- Eskulana murriztea.

- Jaurerriaren amaieraren Hasiera.

Nekazaritzaren eta Industrializazioaren arteko harremana oso estua zen.

Horrela, nekazaritzaren Garapenak hau eman zion industrializazio-prozesuari:

- Industriarentzat eskulan Ugaria.

- Industrian inbertitzeko Finantza-kapitalen baliabideak.

- Industriaren eskaria Gehitzea.

1.3. Teknologiaren berrikuntza oihalgintzan eta Burdingintzan:

XVIII. Mendean zehar, Britainia Handian bizkortu egin zen aldaketa teknologikoen eta berrikuntzen Erritmoa. Arrazoiak:

- Finantza-kapitalaren Etekinak eskura izatea.

- Finantza-baldintza oso Egokiak.

- Arreta eta esperientzia Handia merkataritzaren arloan.

- Merkatu zabalkorrak.

- Soldatak igotzea.

- Lehengaiak eta energia Eskura izatea.

- Garraio-sare egokia.

Teknologia-aldaketak Bizkortu egin ziren 1760ko eta 1770eko hamarkadetatik aurrera. Watt-en Lurrun-makina garrantzi handiko berrikuntza izan zen, energia-iturriaren erabilera Deszentralizatzea ahalbidetu baitzuen.

A) Oihalgintza:

Kotoigintza izan zen sektore Aitzindaria. Artilearen sektorea, ordea, mekanizazio zailagoa baitzuen, ordukoz Baztertua geratu zen. Oihalgintzak oinarrizko bi prozesu zituen: irutea eta ehundura.

Prozesu osoan desoreka bat Zegoen: irutearen fasea ehuntzearena baino garestiagoa eta geldoagoa zen. 1785ean ehungailu mekanikoa asmatu zen. Kotoigintzaren arloko berrikuntzen Ondorioak:

- Ekoizkortasuna gehitzea.

- Eskulan gutxiago Enplegatzea.

- Amaierako produktua Merkatzea.

B) Burdingintza:

XVIII. Mendetik aurrera, Burdingintza-sektorea erabat eraldatu zen. Kotoigintzaren arloan, Berrikuntzaren oinarrizko motibazioa eskulana aurreztea izan zen. Burdingintzaren Arloan, ordea, lehengaien aurrezkia bilatu zen batez ere. Burdingintzaren Sektorean bi ziren oztopo handienak: alde batetik, erregaiaren eta energiaren Ahulezia; beste alde batetik, ezaguera teknikoen ahultasuna. Sektore horrek Egurrarekiko eta ibaien indarrarekiko mendekotasun handia zuen. Ekoizpen-unitateak Gero eta urrunago kokatzera behartu

zuen.

XVIII. Mendearen hasieran, Abraham Darby ingelesak harrikatzez burdina galdatzea lortu zuenean. Harrikatzaren Erabilera ez zen orokortu lurrun-makinaren bidez haize-korronte iraunkorra eta Sendoa sortzeko gauza izan arte. John Wilkinson britainiarra izan zen aitzindari, 1775 inguruan; Watten lurrun-makina egokitu zuen galdaketa-lanetarako. Berrikuntza Hori beste galdategi batzuetarako egokitu zen eta, horrela, ekoizpen-kostuak Murriztea lortu zuten. Harrikatzaren erabilera ahalbidetu zuen horrek; alde Batetik, lantegiak kokatzeko orduan malgutasun handiagoa eta, bestetik, Etengabe ekoizteko aukera, natura-baliabideen mendean izan gabe. Harrikatzaren Erabilerak beste oztopo tekniko bat sortu zuen: harrikatzak hondakinak sartu Zituen galdaketa-prozesuan eta amaierako produktua kalitate baxuagokoa zen. 1784an Eman zitzaion irtenbidea, Henry Cort-ek pudelaketa prozedura patentatu Zuenean. Sistema horretan, erreberberazio-labe baten bitartez ez zen Hondakinik sortzen, burdina harrikatza ukitu barik berotzen zelako. Lortu zen Burdingintzak pairatutako erregaiaren eta energiaren murriztasunarekin Amaitzea. Ekoizpen-kostuak murriztu ahala, burdinak egurra eta metal batzuk ordeztu. Burdina merkea erabili zen. Hurrengo aurrerapenak altzairu merkea lortzeko egin Ziren.

1.4. Garraioaren iraultza:

Garraioaren modernizazioari Ekiteko, ezinbestekoa zen balazta teknologikoa gainditzea eta ezaguera Zientifikoa eta teknikoa premia berrietara egokitzea. Ezinbestekoa zen Kapitalen inbertsio masiboa.

A)

Bidesariko errepideak eta ubideak:

Garraiobide-sare berriak Eraikitzeak eta hobetzeak erantzuna eman zioten hazten ari ziren hiriak Hornitzeko beharrari. Garatzen hasi ziren industriak lehengaiz eta erregaiz Hornitzeko asmoz, garraiobide berriei ekin zioten. Bidesariko errepideak eta Ubideak, gehienetan, ekimen pribatuak bultzatu zituen.

Eraikuntza-gastu handiei Aurre egiteko, errepide horiek erabiltzean canon, zerga edo bidesaria Ordaindu behar zen nahitaez. Ingalaterran, kanalen edo ubideen eraikuntzari Ibai askoren izaerak lagundu zion.

B) Trenbidearen aroa:

Lurrunezko lokomotorra esperimentazio Fasetik garapen komertzialaren fasera heldu arte, belaunaldi bat igaro zen. Stockton-Darlington Linea irekitzeak (1825) hasiera eman zion trenbidearen garaiari.

Trenbidearen garapenak arazo Sorta bati egin behar zion aurre, hala nola:

-Finantza-kapital handien Erabilgarritasuna; trenbidea ezbaiko emaitzen negozio bat izan zen

-Ingeniaritzaren eta Teknikaren arazo eta eragozpen handiak gainditzea.

-Garraio berri horren Aurrean, jendeak zuen hasierako beldurra eta etsaitasuna.

Britainia Handiko Trenbide-eraikuntzaren ereduaren ezaugarri izan zen estatuak finantziazioan Urri parte hartzea. Kontinentean, berriz, kapital pribatua estatuen dirulaguntzaz Osatuko zen. Industrializazioa aurrera eramateko orduan, trenbidearen garapenak Ekarpen oso aberatsa egin zuen:

-Trukearen alorrean, Azkartasunaren ekarpena nabaria zen; abiadura handitzeaz gain, konfiantza-maila Eta segurtasuna areagotu ziren.

- Kostuak nabarmen jaitsi Ziren.

- Nazioaren aurrezkiak Gehitu ziren.

- Eskulana askatzea beste Sektore batzuetan erabiltzeko, garraiotik at.

- Merkatuen eragin-esparruak Hedatzea.

- Industriarentzako eskaria handitzea. Bi arlotan: a) material tinkoaren arloan: errailak; b) material mugikorraren Arloan.

- Gainera, obra handien Eraikuntzak inbertitzaile pribatuen aldetik akzioen eta obligazioen jaulkipen Handiak kolokatzea eskatzen zuen. Egoera horrek aurrezkiak eta inbertsioak Garatzen eta balioen merkatuak hedatzen lagundu zuen.

D) Lurrun-nabigazioa:

Itsas nabigazioak lagundu Zion Britainia Handiari munduko lantegi bihurtzen: lehengai merkeen Sarrera ahalbidetu zen eta, era berean, herrialdean bertan landuriko produktuen Esportazioa areagotu zen. XIX. Mendearen bigarren zatiaz geroztik, aurrerapen Teknologiko sorta bat gauzatu zen: bai ohiko oihal-nabigazioa bai Lurrun-nabigazio berria garatu ziren. Belaontzi-nabigazioan gertaturiko Hobekuntzek abiadura handitzea eta merkantzien eta pertsonen garraioa merkatzea Ahalbidetu zuten. Lurruna

erabiltzearen ondorioz lorturiko Hobekuntzek itsasontzien segurtasuna eta abiadura hobetu zuten.

Ozeaniar nabigazio-alorrean, Arazoak ekarri zituen bere erabilerak. Lurrun-nabigazioan hainbeste erregai Behar zenez gero, bidaia luzeetan nabaria zen itsasontzien sotoetako Espazioaren falta. Lurrun-makinak, geroago egindako hobekuntza teknikoei esker, Erregai gutxiago erabiltzen hasi ziren. Burdina eta altzairua erabiltzeak Itsasontzien tamaina nabarmen handitzea ahalbidetu zuen, eta, ondorioz, Sotoetan espazio gehiago utzi zen merkantziarentzat eta bidaiarientzat. Lurrun-nabigazioaren Garaipenak garraioa bizkortzea eta merkatzea ekarri zituen. Herrialde berri delakoetatik Europara nekazaritza- eta abeltzaintza-produktuen esportazio masiboa hasi zen.

1.5. Kanpo-merkataritzaren garapena:

Lehen Mundu Gerraren Bezperan, artean, Britainia Handiaren nazioarteko merkataritza Mundu-mailakoaren bosten bat izan zen. Gailur horren azalpenen artean, hauek Aipa genitzake:

-Giza kapital egokia.

-Arriskuei aurre egiteko Ahalbide handia.

Hauek izan ziren Britainia Handiko kanpo-merkataritzaren ekarpen garrantzitsuenetakoak:

-Esportazio aldetik: Teknologia, makineria eta tresneria, burdinazko eta altzairuzko produktu Siderometalurgikoak, harrikatza, finantza-kapitalak, eta abar.

-Inportazio aldetik: Lehengaiak eta elikagaiak.

Nahiz eta zenbaitetan Britainiar merkatariza-balantza defizitarioa izan, sarreren eta transferentzien Bitartez orekatu ohi zen. Sarreren jatorria askotarikoa izaten zen:

-Merkataritza-ontziteriaren Espartzu-zerrendak.

-Kanpoan inbertituko Finantza-kapitalen onurak.

Britainiako Kanpo-merkataritzaren sektoreak, industrializazioari laguntzeko orduan, arlo Jakin batzuetara jo zuen:

- Merkatuak gehitzea eta Industriarako eskaria areagotzea ahalbidetu zuen.

- Lehengai merkeak lortzeko Aukerak ugaldu zituen

- Finantza-kapital ugari Pilatzen lagundu zuen; hain zuzen ere, industriagintzan

inbertitzeko oso kapital Egokia ekarri zuen.

1.6. Politika ekonomikoa:

Britainia Handian, XIX. Mendean zehar, oso eztabaida zorrotza izan zen, librekanbisten eta babesle edo Protekzionisten artean. Protekzionismoaren partaideen alde kokatu zen ekimena. Aro merkantilistatik sorturiko Nabigaziorako Aktei eutsi zieten. 1815ean, Corn Laws (Zerealen Legeak) delakoak onartu ziren parlamentuan. 1840ko Hamarkadan amore eman zuten babesle edo protekzionisten aldeko horiek; Nabigaziorako Aktak eta Corn Lawsak indargabetu egin ziren, eta aro librekanbista Ausart bati ekin zioten. 1860ko hamarkadan, ildo librekanbista horri indar Handiagoa eman zioten, hain zuzen ere, Cobden-Chevalier anglo-frantses Merkataritza-ituna sinatu zenean. Itun horrek muga-zerga urriak ezartzeari emandako Lehentasuna. Hasiera eman zioten herrialde mesedetuenaren klausulari eta ad valorem kontzeptuari. Hurrengo hamarkadan, 1873. Urteaz geroztik, Depresio Handiarekin eta mendearen azkenaldiko krisiarekin batera, babesaren Aldeko politika ekonomikoa itzuli zen Europara.

1.7. Finantza- eta banku-sistema:

Britainiar enpresek berezko Baliabideak erabiliz ekin zieten industrializazioaren lehenengo urratsei Ingalaterrako Bankua eta herrialdean zehar hedaturik zegoen banku-sarea onuragarriak ziren Industriaren

garapena lortzeko orduan. Bistakoa Izan zen Londresko City delakoaren nagusigoa finantza-, banku- eta Inbertitzaile-merkatuetan; nagusigo horri eutsi zion Britainia Handiko diruaren Prestigioa zela-eta, erreferentzia-diru eta dibisa-gako gisa erabili zen Nazioarteko esparruan.

Entradas relacionadas: