Ehun metro eleberriaren laburpena
Enviado por Chuletator online y clasificado en Latín
Escrito el en
vasco con un tamaño de 4,6 KB
Sarrera eta estiloa
ETAkide batek, poliziengandik ihesi, Donostiako Konstituzio plazan eraila izan aurretik korrika egiten dituen azken metroak kontatzen ditu. Narrazioa hainbat elementurekin tartekatzen da:
- Haren haurtzaroko bizipenak.
- Klandestinitateko egunak.
- Iraganeko amodiozko harreman bat.
- Egunkarietako titularrak.
- Beste gazte bati egindako itaunketa polizialak.
- Kaleko jendearen iruzkinak.
Eleberriak Hego Euskal Herrian Frankismoaren garaian bizi zen giro zapaltzailea ere islatzen du, bereziki euskararen aurkakoa.
Narrazioa estilo berezi batez garatzen da, garai hartako euskal literatura berritu zuten moldeak baliatuz. Kontakizunean erruz erabiltzen diren baliabideak honako hauek dira, irakurleari elementu horiek guztiak lotzen uzteko:
- Flash-backa
- Collagea
- Elipsia
Egitura eta hari nagusia
Eleberria sei kapituluz osaturik dago. Kapituluen hasieran, labur-labur, protagonista haurra zelarik eskolako pasadizo bat kontatzen da, non protagonista, abizen euskalduna izateagatik, mespretxatua den.
Eleberriaren hari nagusia José izeneko ETAkide baten ihesaldi laburra da, ehun metrokoa hain zuzen, Donostiako Konstituzio plazan, poliziaren tiroz hilik geratzen den arte.[3]
José ETAkidearen ihesaldia
Sei kapituluetan zehar, xehetasun osoz kontatzen da ihesaldia plazan zehar, polizien jazarpena eta iheslariaren sentsazio fisikoak eta pentsamenduak. Instintiboki, eta hortik ihesbiderik izango ez duela jakin arren, plazan dagoen Zamudio izeneko taberna baterantz abiatzen da, baina bertara iritsi aurretik erailtzen dute, tabernako atarian dagoen gazte ikaratu baten aurrean.
ETAkidea armaturik dago eta bere pistola erabili ere egiten du polizien aurka, poliziak bera bizirik harrapatzea nahiago dutela jakinda eta erabaki horrek bere heriotza ekarriko duela jakin arren. Ihesaldian zehar giltza bat erortzen zaio lurrera, polizia batek jaso eta tabernan dagoen gaztearekin lotuko duena halabeharrez.
Protagonista hilik, gorpua jaso eta ospitalera nola eramaten den kontatzen da amaieran, bere ama eta anaiak heriotza lekutik gertu eguneroko zereginetan dabiltzan bitartean, gertatu denaren ezjakin.
Narrazio baliabideak eta testuingurua
Narrazioan zehar, Konstituzio plazari eta Donostiari buruzko informazio turistikoa azaltzen da han eta hemen, gaztelaniaz. Aldi berean, ETAkidearen jazarpen, tiroketa eta heriotza kontatuz, prentsak biharamunean plazaratzen dituen titularren zatiak tartekatzen dira, poliziaren bertsio ofizialari jarraiki eta gaztelaniaz. Bestelako berri solteei buruzko titularrak ere agertzen dira, garaiko giro politiko eta soziala islatuz.
Bigarren pertsonaia eta itaunketa
Ikasleak ez du zerikusi zuzenik hildakoarekin, baina poliziek hildakoa berarengana korrika egiten zuelako atxilotuko dute. Soinean, gainera, hildakoak zeraman giltzaren berdin-berdina den beste giltza bat darama, polizien susmoak indartzen dituena. Itaunketa gogorra da eta ikaslea nahastuta agertzen da, egoerari aurre egin ezinik.
Bi giltzek M ikurra dute eta Michele izeneko neska gazteak emandakoak dira, bi gazteekin harremanak izan zituena, biek elkarren berri ez badute ere.
Kapituluetako pasarteak (Flashbackak)
Kapituluetan zehar, protagonistaren iraganeko pasarteak kontatzen dira:
- Lehenengo kapituluan: Kontxako hondartzako arrapalan olatuekin jolastuz oinetakoak bustitzeagatik aitak zaplastekoa nola eman zion kontatzen da.
- Bigarren kapituluan: Oso labur, eskolan fraide irakasleak ematen zituen soinketa klaseak gogoratzen ditu.
- Hirugarren kapituluan: Daniel izena duen lagun baten etxean Michele izeneko neska ezagutu zuenekoa kontatzen da. Taberna batera joaten dira ogia eta ardoa erostera, atzetik tabernako lagunek txutxumutxuka dituztela. Danielen etxera bueltan, Michelek bere giltza bat uzten dio, maitasun adierazgarri moduan.
- Jarraian: Michele berarekin gaua pasa zuenekoa kontatzen da, non Micheleren jatorriari buruzko xehetasunak ere aipatzen diren (judu baten alaba).
- Laugarren kapituluan: Manuel ETAkide eta lagun zaurituarekin Frantzian eta Suitzan izandako gorabeherak kontatzen dira, nola azkenik arduragabekeriaz erakundetik egotzia izan zen eta azkenik espainiar batekin ezkondu zen.
- Azkenik: Aitaren heriotza gogoratzen du.