Ehun Materialak eta Zuntzak: Propietateak eta Erabilerak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Tecnología Industrial
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,13 KB
Ehun Materialen Definizioa
Ehundu daitezkeen zuntzez osatutako materialak dira.
Zuntzen Propietateak
Zuntzek edo harizpiek oso luzera handia dute beren diametroaren neurriarekiko. Elastikoak izaten dira, eta nahaspilatzeko joera dute.
Zuntzen Kalitatea eta Erabilerak
Kalitatea eta erabilerak propietate hauen araberakoak dira:
- Luzera
- Mehetasuna
- Trakzioarekiko erresistentzia
- Testura
- Xurgagarritasuna
Zuntzen Luzera
Zetak izan ezik, gainerako zuntz natural guztiek luzera mugatua izaten dute. Zentimetro bat baino gehiagotik metro batera artekoa, gutxi gorabehera. Zuntz sintetikoak ere luzera jakin batekoak egiten dira.
Irutea: Definizioa
Irutean edo haritzean, zuntz horiek elkarrekin lotzen dira, hari jarraitu bat egiteko. Horrek guk nahi bezalako erresistentzia eta elastikotasuna izan ditzake.
Irute Prozesuaren Historia
Garai batean, eskuz egiten zen eta geroago iruteko goruaz. Gaur egun, industria-makinen bidez egiten da. Ehungintzan, irutea izaten da lehen prozesua.
Zuntz Motak
- Landare jatorriko zuntzak
- Animalia jatorriko zuntzak
- Zuntz sintetikoak
- Zuntz mineralak
Zuntz Espezifikoen Propietateak eta Erabilerak
Kotoia
Osaeraren ia %100 zelulosa da. Elastikoa eta malgua, arina eta isolatzaile termiko ona. Arropa arinak egiteko erabiltzen da.
Kalamua
Liho-zuntzen antzekoak dira, baina zaharragoak, luzeagoak eta askoz erresistenteagoak. Ehunak, soka-sareak eta abar egiteko erabiltzen dira.
Lihoa
Zuntzak lihoaren zurtoinetik ateratzen dira. Zuntz gogorrak dira, malguak, oso erresistenteak eta distiratsuak. Ez dira kotoi-zuntza bezain elastikoak.
Artilea
Ardien eta beste animalia batzuen iletik sortzen da. Elastikoa da eta erraz tindatzen da.
Zeta
Armiarmek eta lepidoptero batzuen larbek jariatzen dute zuntz hori. Zuntz natural leunena, zailena eta distiratsuena da. Ez ditu beroa eta elektrizitatea ondo eroaten. Oso elastikoa da. Hezetasuna xurgatzeko gaitasun handia du.
Larrua
Ehun-materialtzat jotzen da. Berez ez da zuntza, animalia batzuen larrua baizik, zurratua eta kontserbatzeko prestatua. Malgua da.
Harri-zuntza
Material hori egiteko harri bolkanikoak baliatzen dira. Isolatzaile termiko eta akustiko ona da, ez du surik hartzen.
Beira-zuntza
Beira urtu eta zulo txikiak dituen pieza batetik pasatuta lortzen da. Hala lortutako harizpiak telekomunikazioetan erabiltzen dira, argi-seinaleak igortzeko (zuntz optikoa), eta eraikuntzan isolatzaile termiko gisa.
Amiantoa
Duela urte batzuk, eraikuntzan erabiltzen zen, bai eta suaren aurkako arropak egiteko ere. Oso zuntz txikiak direnez eta airean erraz barreiatzen direnez, arnastean barrura sar daitezke, eta gaixotasun larriak eragin, hala nola biriketako minbizia. Horregatik, merkatutik kendu zuten amiantoa.
Nylona
Zuntz elastikoak eta trakzioarekiko erresistenteak dira, eta ez dago haiek lisatu beharrik. Galtzerdiak, ehunak, puntuzko oihalak, zurdak eta arrantza-hariak egiten dira.