Ehun epiteliala

Enviado por Chuletator online y clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 22,61 KB

Azala organismoko organorik handiena da. Babesle eta flexibilidade eratzen du. Estaldura honek mintz mukosoan du jarraioena sudur, aho, belarri, bagina eta ondestea bezalako lekuetan. Azalaren egitura eta funtzioak konplexutasun eta garrantzi handikoak dira (azal zati baten galerak heriotza eragin dezake).

Lodiera:

Azala finena, 0,5mm, betazaletan aurkitzen da. Oin-plantena izaten da, 4 mmkoa.

Kolorea:

Melanozito kopuruaren araberakoa da. Ilea
: Gorputzaren azalera guztian dago, oi-plantetan eta mukosak salbu.

Koipe-guruina:

Gorpuntzaren azalera guztian agertzen da, esku eta oin-plantak salbu.

Izerdi-guruina:

izerdi guruinen banaketa ezberdina da azalaren gune eta guruin motaren arabera.




AZALAREN ANATOMIA

Azala 3 geruzes osatuta dago: Epidermisa, dermisa eta hipodermisa.

Epidermisa: Kanpoko gerusa da. Ehun epitelialez osatuta dago,5 estratu ezberdinetan banatuta dago. Keratinozito zelulez osatuta dago, eta sortzen dute keratina. Keratina azala gogortzen duena da. Keratinozitoak estrato basalean berregiten dira. Epidermisan zulo batzuk aurkitzen dira: poroak. Poroen kokapena izerdi guruin irteerarekin edo ile batekin koinziditzen du.

Dermisa: Azalerako erdiko geruza da, eta aldi berean bi geruzez osatuta dago:

-Dermis papilarra:

Goiko zatian epidermisarekin egiten du muga. Linfozito bezalako zelulak daude.

-Dermis erretikulatua:

Zuntz elastiko eta kolagenoa daude. Ilearen folikulua (hasiera) muskulu zutitzaile. Kapilarrak, hodi linfatikoa, nerbioak.

-Krauser korpuskuluak: presioa

-Ruffini korpuskulua: Beroa

-Vater pacini korpuskulua: presio, tentsio eta bibrazioa

-Merkelnerbio bukaera: ukimena

-Meissner ukimenezko korpuskulua: ukimena

Hipodermisa: Azalaren geruza sakonena da, dermisaren azpian kokatzen dena.Ehun adiposo, hordi eta nerbioz osatuta dago. Hipoderisak azalaren mugikortasuna ematen du., eta dauden ehun adiposoak babesa, energia eta isolamendu termikoa ematen ditu.





AZALARI ATXIKITUTAKO EGITURAK

Ilea, atzazkalak, izerdi-guruinak eta koipe-guruinak.

Ilea: Zelula keratinizatuek sortutako hari proteinikoak dira. 3 geruzez osatuta dago: Muina, azala eta kutikula. Bi satu desberdinez osatuta dago. Erroa(raiz) eta zurtoina.

Ile-folikulua hodi itxurako egitura da, epidermis eta dermis zeharkatzen duena. Oinarria zabalagoa da eta bertan sortzen da ilea.
Koipe guinek folikuluan jariatzen dute.

Atzazkalak:Plaka gogorrak dira, esku eta oinetan daude. Atzazkal nbatean zati hauek daude: a. Zati askea: atzazkalaren zati distala da.

           b.Atzazkalaren gorputza: Ikusten den zatia da. Zelula epitelial keratinez osatuta dago.

           c. Lunula: itxura semizirkularra eta kolore argia.

           d.Kutikula: atzazkalaren oinarria inguratzen duen mintz biguna.

           e.Atzazkal inguruko tolestura: atzazkalaren alboetan aurkitzen den azalaren tolestura da. Batzuen agente infekziosoak sar daitezke hortik.

Izerdi guruinak


Izerdi hodi batetik kanporatzen dute. Bi mota daude:

  1. Izerdi guruin ekrinoak:Gorputzeko tenperatura eta azalaren pHren mantentzea dira. Beroak, elikagai konkretu batzuk eta urduritasun egoera ezberdinek estimulatzen dituzte.

  2. Izerdi guruin apokrinoak: Ekrinioak baino handiagoak dira, ile-folikulu bati lotuta. Besape eta genitaletan kokatzen dira. Nerabezaroan aktibatzen dira, hormonen kontrolpean daude.

Koipe-guruina: Epidermisean edo ile-folikuluaren barruan sustantzia koipetsua jarraizten dute.Azalari flexibilidadea ematen dio, berari esker azala iragazgaitza da. (impermeable)

2.2AZALAREN FISIOLOGIA

Azalaren funtzioak organismoko beste edozein organismoak bezain garrantzitsuak dira.

Babesa:


Azalak babesa ematen du hurrengo gausen aurrean:

              -Mekanikoak: hipodermisak traumatismoak leuntsen ditu.

              -Fisikoak: Melaninak eguzki erradiazioarengandik babesten du.

              -Kimikoak: azalak uraren galera eta substantzia kimiko batzuen sarrera ekiditen du.

              -Biologikoak:Keratina, izerdi, koipeak mikroorganismoen sarrera ekiditen du.

Kanpo-medioarekiko harremana:


Nerdio-bukaera eta espezializatutako hartzaileei esker, ukimen, presio, tenperatura, mina eta sentsazio ezberninen pertzepzioa eta euren aurreko erantzuna baimentzen ditu.

Erregulazio termikoa:


  -Odol odiak beroa galtzeko dilatazten dira, eta uzkurtzendira beroa mantentzeko.

  -Izerdiak tenperatura gutxiagotzea baimentzen dute.

  -Ehun adiposoak isolatzaile termiko bezala jokatzen du.

Inmunologikoa:


Epidermiseko Larngerhans-en zelulek defentsa funtzioak burutzen dituzte.

Metabolikoa:


Argi ultramoreak melanina eta D bitaminaren sinteisa eragiten du.

Zurgapena:


Azala urarekiko iragazgaitza da, baina sustantzia lipodisolbagarrien aurrean iragazkorra da.

Jariapena:


Koipe-guruinek koipea jariatzen dute azalaren egoera egokia mantentzeko. Izerdi-guruinek izerdia jariatzen dute hondakin produktuak kanporatzeko eta gorputzeko tenperatura mantentzeko.









2.3AZALAREN PATOLOGIA

Azalaren higienea eta zainketak oso garrantzitsuak dira bere egitura eta funtzioak mantentzeko. Azalean bi lesio mota daude:

                   -Lehen mailako lesioak: Azalaren gainean agertzen zaizkigun gaixotasunak azala apurtu gabe

                   -Bigarren mailako lesioak: Lehen mailako eboluzioak eragin ditzake.

2.3.1LEHEN MAILAKO LESIOAK:

A.Konsistentzia gabekoak

    Makula: Azalan mantxak agertzea. Kolorea, itxura aldakor.

B.Edukin solidoa dutenak:

   Papula: azalaren gainetik irteten den lesioak.

   Habon: azkurea ematen duten lesioak. Itxura aldakorra.

   Plaka: Azalera handia papula askoren batuketagatik ematen dena.

   Nodulua: Zelulen masa losidoa da.

C.Edukin likidoa dutenak

   Xixkua(besikula): erpesa da. Edukin seroso, odola izan daiteke.

   Filktena:Xixkuaren antzekoa, baina handiagoa.

  Pustula: Erliebea duen lesioa, barruan pus duena.

  Kistea: edukin likido edo erdisolido duen lesio elastikoa.

2.3.2BIGARREN MAILAKO LESIOAK

A.Ehun galeragatik ematen direnak

   Exkoriazioa:Epidermisaren galera.

   Erosioa:  Epidermis eta dermis kapilarraren galera.

   Fisura:Epidermis eta dermis kapilarren ematen diren sargunea.

   Ultzera:Epidermis, dermis eta hipodermisaren galera.

B.Aurreko lesioen aldaketagatik ematen direnak

  Ezkata:Estratu korneoaren pilaketagatik ematen den egitura lehorra.

  Kostra: Odol, suero edo zornea sikuaren akumulazioa azalaren gainean.

  Eskara: Azalaren nekrosiak sortutako depositua.

  Zaurimarka: Aurretik eman den sustantzia galera konpondu den gunea da. Cicatriz.



Entradas relacionadas: