Eguzkia-Lurra-Ilargia Sistema: Mugimenduak, Faseak eta Eklipseak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Física
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,56 KB
Eguzkia-Lurra-Ilargia Sistema (ELI Sistema)
Lurraren Mugimenduak
Lurretik behatzaile batek ikusten duena da Eguzkiak eta zeruan agertzen diren gorputz guztiek buelta ematen diotela:
- Lurrari; hori da Lurraren errotazioaren efektua.
Lurrak ere badauka beste mugimendu bat, Eguzkiaren inguruan ematen duen buelta, hau da, translazio mugimendua. Keplerren legeak aplikatuz, badakigu Lurraren ibilbidea Eguzkiaren inguruan (beste planetena bezala) eliptikoa dela, eta elipse horren foku batean Eguzkia dagoela. Mugimenduaren ibilbide hau kontuan hartuta, Eguzkia eta Lurraren arteko hurbilen dagoen puntua perihelioa deitzen dugu (147 MKm-ra), eta urrunena afelioa (152 MKm-ra). Datu hauek ikusita esan dezakegu Lurraren orbita, eliptikoa izan arren, zirkuluaren antza handia duela, oso hurbil daudelako elipsearen bi fokuak.
Lurraren errotazioak, irudizkoa den ardatz baten inguruko mugimenduak, astro guztien mugimendu aparenteak azaltzen dizkigu, egunez zein gauez. Eta errotazio ardatzak orbitarekiko 66,5º-ra makurtuta egoteak, Lurreko puntu bakoitzean Eguzkiaren altuera horizontearekiko urtean zehar desberdina izatea ulertzen laguntzen digu. Eguzkiaren izpiak beti heltzen dira perpendikularki momentu bakoitzean hurbilen dagoen puntuan: argitasun gehieneko puntua; egunean zehar puntu horiek zirkulu bat osatzen dute.
Bi ekinozio puntuetan zirkulu hori ekuatorearekin bat dator, eta bi momentu hauetan Lurraren ardatza Eguzkiaren izpien perpendikularrean dago; ekinozioetan eguna eta gauaren luzera berdina da. Momentu hauetaz gain, edozein kasutan, argitasun gehieneko puntuek beti zirkulu txikiagoak, ekuatorearekiko paraleloak, osatzen dituzte.
Lurraren beste muturreko posizioetan, solstizioetan, argitasun gehieneko puntuek osatzen duten zirkuluak tropikoak dira: ipar hemisferiokoa (ekainak 21, Kantzer tropikoa), eta hego hemisferiokoa (abenduak 21, Kaprikornio tropikoa). Badira ere beste zirkulu garrantzitsu batzuk: zirkulu polarrak. Hauek daude ekuatoretik 66,5º-ra, bai iparraldean (Zirkulu Polar Artikoa), eta hegoaldean ere (Zirkulu Polar Antartikoa). Zirkulu hauek udako solstizioaren egun polarraren muga adierazten dute, baita neguko solstizioaren gauarena ere. Bestela esanda, zirkulu polarren barnean, udako solstizioan 24 orduz Eguzkia ez da ezkutatzen eta, neguko solstizioan ez da 24 orduz agertzen.
Ilargiaren Faseak
Ilargiaren faseak Eguzkiaren eta Lurraren posizio erlatiboarekin erlazionatuta daude.
Ilargia Lurrari zentzu zuzenean bira ematen dio, hau da, ekialderantz (Lurra ere zentzu berean mugitzen da bere errotazioan), eta horregatik egunero ikusten dugu posizio berean, gutxi gorabehera ordubete beranduago (50 minutu inguru). Egun berean Ilargiaren fasea berdina da munduko edozein puntutik, baina ezberdin ikus daiteke nondik begiratzen dugun; horrela, ipar hemisferiotik C itxura ikusten dugunean, hego hemisferioan D itxura izango du.
Beraz, Ilgora fasean, ipar hemisferioan D ikusiko dugu, hego hemisferioan C bat ikusten den bitartean. Oso fina denean, gero eta iparralderago edo hegoalderago joan, orduan eta bertikalagoa da; eta ekuatorerantz hurbiltzean, horizontalagoa da. U itxura edo alderantzizko U itxura izan dezake.
Ilargia Ilbehera fasean dagoenean, Eguzkiaren mendebaldean dago, hau da, horizontetik Eguzkia baino lehenago agertzen da. Fase honetan dagoenean gauerditik aurrera ikusten da, baita goizaren lehenengo partean ere, Eguzkia atera ondoren. Ilgora fasean dagoenean, berriz, Ilargia Eguzkiaren ekialdean dago, beraz Eguzkia Ilargia baino lehenago sartzen da horizontetik. Orduan Ilargia arratsaldez ikusten da, baita gauaren lehenengo partean ere, Ilgora fasean dagoenean.
Eklipseak
Eklipse fenomenoa gorputz baten itzalak beste gorputz bat ezkutatzean datza.
Eklipseak kointzidentzia natural baten eraginez gertatzen diren fenomeno astronomikoak dira. Izan ere, Lurretik begiratuta, Ilargiak eta Eguzkiak tamaina bera dutela dirudi. Ilargia Eguzkia baino 400 aldiz txikiagoa da, baina Eguzkia 400 aldiz urrunago dago. Beraz, Ilargiaren tamaina erlatiboagatik, Lurretik ikusita, Eguzkia oso-osorik estalita geratzen da, eguzki-eklipse osoa eraginez.
Baina zergatik ez dira gertatzen Ilargiaren orbita guztietan? Ilargiaren orbitak Lurraren orbitarekiko (ekliptika) bost gradu inguruko inklinazioa du, eta, orduan, itzalak gainetik edo azpitik pasatzen dira; horregatik ez da ilberri bakoitzean eguzki-eklipse osoa gertatzen, ezta ilgora bakoitzean ilargi-eklipsea ere. Fenomenoa bi planoek (ekliptikak eta Ilargiaren orbitak) bat egiten duten bi puntuetan gertatzen da (nodo-lerroak).