Eguzki-sistemaren sorrera eta Lurraren atmosfera
Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,79 KB
Noiz eta nola sortu zen Eguzki-sistema?
Duela 4.600 milioi urte, nebulosa erraldoi bat bere ardatzaren inguruan biraka hasi zen. Grabitazio-indarrari esker, partikulak elkartu, protoeguzki bat sortu, eta haren inguruan disko bat eratu zen. Disko birakariko gas eta hauts partikulak elkartu ziren lotura kimikoaren bidez, ehunka metroko diametroa zuten asteroide itxurakoak sortuz, planetesimalak deiturikoak. Planetesimalak elkarrekin elkartu ziren, eta haien arteko talken eta tenperatura altuen eraginez, batzuk batu egin ziren. Handiak protoplanetak bilakatu ziren, eta txikiak, aldiz, sateliteak. Eguzkiaren inguruan higitzen ziren orbita batean, eta hor dagoen materia guztia bereganatuko dute, handiagoak eta esferikoagoak bilakatuz, gaur egungo planetak, hain zuzen ere. Duela 4.500 milioi urte, Eguzki-sistemak gaur egungo itxura hartu zuen.
Barnealdeko planetak eta kanpoaldeko planetak
Barnealdeko planetak asteroide gerrikoaren barruan daude, arrokatsuak eta solidoak dira, eta tenperatura altua dute (Merkurio, Artizarra, Lurra eta Marte). Kanpoaldekoak, berriz, gasez osatuta daude, dentsitate baxua eta tenperatura baxua dute. Gutxienez satelite bat dute.
Asteroideak eta kometak
Asteroideak sortu ez diren planetesimalak dira, eta kometak, berdin. Kometen orbita eliptikoagoa da, eta Eguzkitik hurbil pasatzen direnean, egoera solidotik gas egoerara pasatzen dira. Asteroideak asteroide gerrikoan daude, eta kometak Kuiper gerrikoan eta Oort hodeian.
Kuiper gerrikoa eta Oort hodeia
Bietan kometak daude, baina Kuiper gerrikoa Neptunoren ondoren dago, eta Oort hodeia Plutonen ondoren. Oort hodeian, Eguzki-sistemaren hondakinak eta zaborrak daude.
Nola sortu ziren hasierako atmosfera eta hidrosfera?
Lurraren materiala agregatzean (akrezio prozesua), tenperaturak altuak ziren, eta sumendiak erupzionatzen hasi ziren, gasak botaz. Horrela sortu zen atmosfera primitiboa, NOx, SOx, H2O eta CO2 gasez osatua. Tenperatura jaitsi zenean, ur-lurruna kondentsatu zen, euri moduan jaitsiz, eta horrela sortu ziren ibaiak, ozeanoak, eta abar.
Berotegi-efektua eta euri azidoa
Berotegi-efektua: Ur-lurruna eta CO2 dira nagusiak, baina metanoa eta nitrogeno oxidoak ere bai. Lurraren atmosferako gasek beroa pasatzen uzten dute, baina egokia mantentzen dute. Gas horiek gehiegi igortzen baditugu, Lurra gehiegi berotuko da, poloetako izotza urtuko da, eta itsas maila igoko da, lurralde kontinental batzuk desagertuz.
Euri azidoa: Fabrikek ez dute soilik CO2 isurtzen, baizik eta nitrogeno eta sufre oxidoak ere bai. Gas hauek ur-lurrunarekin bat egiten dute, azido kaltegarri bat sortuz. Kondentsatzean, euri edo elur moduan jaisten da lurrera, eta itsasoen eta ibaien biosferarekin amaitu dezake, eta lurraren konposizioa alda dezake.
Estratosfera
12 km-tik 50 km-ra bitartean hedatzen da. Tenperatura altua du, eta 30 km-ko altitudean ozono-geruza kokatzen da, izpi ultramoreetatik babesten gaituena.
Troposfera
0 km-tik 12 km-ra bitartean hedatzen da, lurrazaletik gertuena izanik. Fenomeno meteorologikoak bertan gertatzen dira. Tenperatura altuak ditu. CO2 metatzen da, eta berotegi-efektua sortzen du.
Zer da atmosfera eta zergatik da garrantzitsua?
Atmosfera gasez osatutako geruza bat da, eta gauza askotatik babesten gaitu, adibidez, Eguzki izpietatik. Atmosfera geruzetan banatzen da, eta Lurra egokitzen du bizitza egoteko. Desagertuko balitz, bizia desagertuko litzateke (X izpi eta izpi ultramoreengatik).
Zein da Lurraren barne-beroaren jatorria?
Planetesimalen talken ondorioz sortu zen Lurra, eta prozesu horretan tenperatura altua zen. Oraindik bero hori kontserbatzen da. Lurraren barnealdean elementu erradioaktiboak daude, eta desintegratzen direnean, beroa sortzen dute.