Egungo Industria-Ekoizpenaren Sektoreak eta Egitura

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 8,02 KB

1. Gaur Egungo Industria-Ekoizpenaren Sektoreak

Espainian intentsitate teknologiko txikia duten industria-sektoreak garrantzitsuak dira, baina goi-teknologiako sektoreek Europako beste herrialde batzuetan Espainiak baino garrantzi handiagoa daukate. Esan beharra dago ere, sektore dinamikoenetan atzerriko kapitala nabaria dela.

1.1 Industria-Sektore Helduak

Industria mota hauek behera egin dute zenbait faktoregatik: lehiakortasuna galtzea (teknologia atzeratuta dagoelako), eskaria murriztea eta horregatik birmoldatze prozesuak izan dituzte. Hauek dira sektoreak:

1) Oinarrizko Metalurgia eta Eraldaketa Metalikoarena

Bi azpisektore ditu:

  • Industria siderurgikoa: Integralak altzairua burdin mineraletik lortzen zuen labe garaian. Baina birmoldatze-prozesuaren ondoren, siderurgia integralak txatarretik lortzen du altzairua labe elektrikoan, eta neurri txikiagoko enpresetan (Asturias, Euskal Herria eta Katalunian) ezarriak. Gainera, ARCELOR-MITTAL multinazionalean daude lantegiak.
  • Eraldatu metalikoen industriak: Produktu metalikoak eta makineria egiten ditu Bartzelona, EAE eta Madrilen.

2) Linea Zuriko Etxeko Tresnen Fabrikazioa

Ekoizpena espezializazio handiagotzea, enpresa eta merkatua berrantolatzeko prozesuan murgilduta dago. Horrek eragina izan du enpresa batzuk itxi edo deslokalizatzeko. Nagusienak, Aragoin, Kantabrian eta Euskal Herrian daude.

3) Ontzigintza

Desagertzeko zorian dago. Herrialde merkeagoen lehian, birmoldaketaren barnean langileak murriztu ditu eta konponketetan espezializatu da. Sektore hau Galizian, EAEn... pilatzen da.

4) Oihalgintza eta Jantzigintza

Katalunian eta Valentziako Erkidegoan biltzen da.

  • Zuntz kimikoen adarra: Atzerriko kapitalaren parte hartze handia duten enpresa handietan biltzen da.
  • Jantzigintzaren adarrak: Minifundismoa, sakabanatzea eta eskulan ugari erabiltzea dira adar honen ezaugarriak, eta herrialde merkeagoen lehia jasan du. Deslokalizazioari aurre egiteko, inbertsioak egiten dira diseinuan eta modan.

1.2 Industria-Sektore Dinamikoak

Produktibitate eta espezializazio handiko industria adarrak dira, barruko merkatu handia eta esportatzeko ahalmen handia dutenak. Atzerriko kapitala egotea oso garrantzitsua da. Hauek ditugu:

1) Automobilaren Sektorea

Birmoldatze-prozesua gainditu ondoren, dinamismoa berreskuratu zuen. Industria-plantak enpresa multinazionalenak dira, eta ekoizpen gehiena esportatu egiten da. Hala ere, ibilgailuen plantak eta osagaien industriak deslokalizatzeko arriskua dago. Fabrika nagusienak, Valentzian (Ford), Zaragozan (Opel), Palentzian eta Valladoliden (Renault), Iruñean (Volkswagen), Gasteizen (Mercedes)... dira.

2) Sektore Kimikoa

Atzerrian nagusitasuna eta urritasuna du ikertzeko, bi azpisektoretan:

  • Petrokimikoa: Konplexu handitan antolatua da, birfindegien ondoan, batez ere, kokatua (Puertollano, Huelva, Tenerifen, Petronor Bizkaian).
  • Eraldaketako kimikoa: Enpresa txikitan egituratzen da, eta horietan koloratzaileak, pinturak, ongarriak, farmazeutiko produktuak eta papera egiten dira (EAEn, Katalunian eta Madrilen).

3) Nekazaritzako Elikagaien Sektorea

Industria txiki eta sakabanatuak ditu, baina multinazionalek ere garrantzia dute. Helburuak esportazioak sustatzea eta barruko merkatuko salmentak handiagotzea dira. Erkidego garrantzitsuenak, mediterraneo kostan daudenak dira.

1.3. Punta edo Goi-Teknologiako Industria-Sektoreak

Produktu-bereizketa handia, intentsitate teknologiko handia, eta eskari handia dituzte. Azpimarratzekoak material elektriko eta elektronikoa, ordenagailuak eta tresna optikoak dira. Espainian, ez da hainbeste garatu, teknologiari dagokionez kanpoarekiko menpekotasun handia duelako, lehiakortasun urriko ETEak nagusi direlako, eta eskulana eta hezkuntza-sistema enpresa beharretara ez daudelako egokituta. Goi-teknologiako sektoreak parke teknologiko edo zientifikoetan ezarri ohi dira eta ezaugarri hauek dituzte:

  • Metropolien inguruan ezartzen dira, ingurumen kalitate handia eta irisgarritasun ona duten espazioetan (aireportuen ondoan eta informazio-sareekin). Lursailak normalean txikiak izaten dira, industria gehienen tamaina ertaina eta txikia delako; eraikuntza-dentsitate txikia izaten dute, eta zerbitzugune osagarriak izaten dituzte (administratiboak, telekomunikazioak).
  • Parkeen helburua industria berritzaileek toki-garapenerako lokomotoreak izatea da.
  • Emaitza: Parke eta enpresa berritzaile gehienak hiri handien inguruan eta industria-ardatz dinamikoenetan pilatzea izan da.

2. Gaur Egungo Industria-Egitura

Espainiako industriaren egiturak arazoak ditu: batetik lehiakortasun gutxi du, eta bestetik kanpoko merkatuan saltzeko zailtasunak ditu.

1) Enpresen eta Industriaren Batez Besteko Tamaina Txikia da

Azkarrago erreakzionatzen dute gaur egungo industriak jasaten dituen aldaketen aurrean. Hala ere, produktuak garestiagoak dira, eta lehiakortasun gutxiago dute, modernizazio arloko inbertsioak ez direlako posible. Bestalde, enpresa handi gutxi daude.

2) I+G+B-n egindako Inbertsioa

Europako herrialde aurreratuetan baino txikiagoa da. Horrez gain, oso pilatuta dago sektore-ikuspuntutik, enpresa-ikuspuntutik eta lurralde-ikuspuntutik (Madrilen, Katalunian eta EAEn). Baina, lehiakortasun-eskakizunaren eraginez enpresa txikiek joera berritzaileak hartu dituzte.

3) Teknologiak Menpekotasun Handia Dauka

Espainiak ez du teknologia ikerketan inbertsio askorik egiten, enpresen artean ez dagoelako bezain besteko integraziorik. Espainiak teknologia gutxi sortzen du, ikerketan inbertsio gutxi egiten delako, eta unibertsitatearen eta enpresen artean integrazio txikia dagoelako.

3. Gaur Egungo Industria-Kokapena

1980ko hamarkadatik aldaketak izan dira industria-kokapeneko faktoreetan.

3.1 Kokapenerako Gaur Egungo Faktoreak

Kokapenerako faktore klasiko batzuek iraganean zuten garrantzia galdu dute. Baliabide naturaletatik hurbil egoteak garrantzia galdu du, lehengaiak garraiatzea merkea delako eta energia elektrikoa garraiatzea erraza delako.

Kokapen-faktore nagusiak berrikuntzara sarbidea izatea eta lurraldeak emandako lehia-abantailak dira. Industrien lehiakortasunerako berrikuntzara sarbidea izatea funtsezkoa da. Horregatik, goi teknologikoak zerbitzu aurreratuak dituzten inguruetan kokatzen dira, ikerketa zentrotan adibidez.

3.2 Gaur Egungo Hedapena eta Pilaketa

  1. Industria espazio periferikoetarantz hedatzen ari da eta arrazoiak hauek dira:
    1. Industriak gehiegizko pilaketa izan du eta azpiegiturak, eskulana eta ekipamenduak garestitzea ekarri du. Hortaz, kostu txikiagoak dituzten inguruetan ezarri da.
    2. Garraio eta teknologien aurrerapenei esker, industriak kokatzeko espazio berriak sortu dira.
    3. Industrializazio endogenoa garatu egin da eta lurralde bakoitzaren abantailetatik etekinak lortzen dituzten industriak erakartzen ditu.
    4. Deskontzentrazioak sektore helduetan izan du eragin handiena eta espazio periferikoetara mugitu dira, bertan ekoizpen kostuak murriztu daitezkeelako.
  2. Espazio zentraletako industria-pilaketa mantendu egiten da, teknologia berrien sektoreak ezarri direnak, zerbitzu eta azpiegitura aurreratuak eskatzen dituztenak, erosle bereziei eskainia.

Entradas relacionadas: