Egungo Familia Ereduen Aniztasuna: Gida Osoa

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,02 KB

Familia Eredu Motak

Familia Hedatu edo Konplexuak

Familiaren barnean gune bat baino gehiago bereizten dira. Gero eta gutxiago daude. Bikote batzuk gurasoekin konpartitzen dute etxea. Bereiztean, bat bere gurasoekin itzultzen da.

Familia Nuklear Funtzionala

Guraso+seme-alabak (biologiko edo adoptatuak). Asko ez daude ezkonduta eta erraz bereizten dira, familia berriak sortuz. Haurrak modu desberdinetatik etortzen dira. Rolen aldaketa nabaria egon da, eta amak etxetik kanpo lan egiten du.

Familia Monoparentalak

Guraso bat + seme-alabak. Hedatzearekin batera, gero eta anitzagoak. Ondorengo haurrak bide ezberdinetatik heldu daitezke. Betidanik egon dira, eta errespetu gabeak gehienetan. Lehen, "familia hautsi" edo "desegin" deitzen zieten. Familia nuklear asko guraso bakarrekoak ziren. Gaur egun ere, eguneroko bizitzan emakumeek ateratzen dituzte haurrak aurrera. Normalean muga ekonomikoak izaten dituzte.

Izatezko Bikoteak

Balorazio sozial eta juridikoa irabazi dute. LAT (Living Apart Together) harremanak gora egin dute: etxe ezberdinetan bizi arren, bikote iraunkorra dira.

Seme-alabarik Gabekoak

Gorantz doaz. Askok seme-alabarik ez izatea erabakitzen dute. Etxetik ateratzea erabakitzean, oraindik gazteak dira.

Pertsona Bakarreko Guneak

Dibortziatuak, bereiziak, alargunak, ezkongabeak. Gehienetan, bakardadea aukeratua da. Gero eta zahar gehiago bizi da bakarrik. Independentzia maila handitu da, pentsioa, laguntza mediku eta sozialen ondorioz.

Familia Berreraikia

Ezkonduak edo ezkondu gabeak. Batek gutxienez aurreko harremaneko haur bat du. Gehienetan gizonezkoetan ematen da. Bizitzeko ohiturak, mugak eta aukerak eztabaidatu eta adostu behar, guztientzako atsegina izan dadin. Garrantzitsua da haurraren adina aldaketa ematerakoan, gurasoen harremana eta arazoei aurre egiteko era.

Adopzio Familiak

Haurrak ekartzeko nahi handia dago, tramite administratibo eta ugalketa tratamenduen ondoren. Prozesuak oso luzeak dira. Egokitasun egiaztagiria emateko, adoptatzailea edo bikotea aztertzen da. Itxaron eta gero, haurraren bila joan, eta hor hasten da ezagutu eta onartzeko unea, egokitzapenak eginez. Hau da tramitea (bilera guraso ezberdinekin, galdetegia, bilera indibidualak...). Zer eta noiz kontatzen zaion haurrari aurreko bizitzaz, honen garapenaren arabera. Arazo psikologikoak sor ditzaketen egoerak: umearen adina, adopzio aurreko esperientziak, instituzioan egondako denbora, umearekin komunikatzeko modua.

Harrera Familia

Umeak bere gunean babestu, behin-behinekoz edo era iraunkorrean. Bitartean, gizarte zerbitzuek lan egiten dute gurasoek arazoak konpontzeko. Abandonatuak, tratu txarrak edo laguntza behar dutenak familia orekatu batean bizi daitezke. Espainiako legeak hainbat aukera eskaintzen ditu: harrera aurreadoptiboak, familia zabalaren barnean edo guraso biologikoekin itzultzeko aurreikuspena. Familia biologikoen arazoak: hezkuntza maila baxua, langabezia, drogak, arazo psikologikoak. Harrera familiek askotan haurrak dituzte, eta zaintzeko eta hezitzeko gogoa eskaintzen dute. Umeek hasieran arazo psikiko, fisiko edo garapenekoak dituzte, baina gero onuragarria da beste familia bat egotea garapen integralerako. Asteburu/opor harrera familiak. Harrera sinplea (2 urte baino gutxiago, familiarekin itzuli), harrera iraunkorra (18 urte arte, zaila denean biologikoekin itzultzea), larrialdi harrera (6 urtetik beherakoentzat, 6 hilabete gehienez), harrera profesionalizatua.

Familia Homoparentalak

Aurrerapauso garrantzitsuak egunerokotasunean eta legedian. Familia homosexualen haurrak gehienetan familia heterosexualean bizi dira lehen urteetan. Adopzioa, intseminazioa emailearekin, autoinseminazioa. Aniztasuna: nuklearrak, guraso bakarrekoak, berreraikiak, zabalak; umearen hezkuntza eta garapenarekin konprometituak; komunikazio eta maitasun transmisio ona; errespetua eta tolerantzia transmititzen dituzte; haurren garapena orekatua da.

Ugalketa Laguntzaren Bidez Jaiotako Umeen Familiak

Normalean, guraso batek ez du haurrarekin lotura genetikorik, eta beste pertsona ezezaguna da. Hau askotan ezkutuan gorde, eta ondorioz, komunikazio arazoak eta tentsioak ekar ditzake. Haurrak izateko nahi handia denean, lotura genetikoak ez du harremana kaltetzen.

Subrogazioaren Bidez Sortutako Familia

Emakume batek beste pertsonentzat haurra izatea. Subrogazio partziala (aitaren hazia eta ordezko amaren obulua), osoko subrogazioa (hazia eta obulua gurasoenak), emailearen bidez (obulua edo hazia ematen die). Arazoa: esplotazioa.

Etorkinen Familia Aniztasuna

Migrazio mugimenduek aldatu dute familiaren konfigurazioa. Askotan, gurasoek alde egin dute bizi hobearen bila, eta haurrak familia zabalarekin gelditu dira. Horrela, hasierako familia hautsi eta besteak sortu dira. Partaideen rolak eta eginkizunak asko aldatu dira, denbora baterako izan arren.

Entradas relacionadas: