Eguneroko Jarduerak eta Gaixotasunaren Kudeaketa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,38 KB

Eguneroko Bizitzako Jarduerak eta Autonomia Sustatzea

Eguneroko Bizitzako Oinarrizko Jarduerak (EBOJ)

  • Bakarrik jatea/irenstea
  • Dutxa eta higienea
  • Janztea
  • Loa eta atsedena
  • Mugikortasuna etxe barruan
  • Esfinterren kontrola

Eguneroko Bizitzako Jarduera Instrumentalak (EBIJ)

  • Auzoan ibiltzea
  • Komunikazioa
  • Dirua kudeatzea
  • Osasuna zaintzea (medikazioaren kontrola, elikadura osasuntsua)
  • Garraiobideak erabiltzea
  • Etxearen zaintza
  • Beste pertsonen zaintza

Eguneroko Bizitzako Jarduera Aurreratuak (EBAJ)

  • Lana
  • Aisialdia
  • Ikasketak
  • Bidaiatzea
  • Kirolak

Autonomia Sustatzeko Estrategiak

  • Egin dezaketena egiten utzi
  • Jarrera-teknikak (adibidez: ohetik altxatzeko)
  • Zereginak sinplifikatu/sekuentziatu
  • Ingurunea egokitu (dutxa jarri, alfonbrak kendu, etab.)
  • Laguntza-teknikoak

Gaixotasunaren Faseak eta Beharrak

Fase Arina

Memoria

Gaixoak bere hitzorduak, deiak, pertsonen izenak, familia, objektuak, etab. ahazten ditu. Horrez gain, zailtasunak ditu elkarrizketa bat mantentzeko.

Jarrera

Umore aldaketa ugari, haserreak eta ingurukoengandik aldentzen da.

Hizkuntza eta Ulermena

Gaixoa besteekin ondo komunikatzen den arren, esaldiak, hitzak, etab. nahasten ditu.

Koordinazioa

Fase honetan ez da aldaketarik ematen.

Eguneroko Jarduerak

Normaltasunez aritzen da, arazo handirik gabe.

Beharrak

Fase arinean hainbat behar ditu gaixoak: komunikatzeko eta dirua kudeatzeko zailtasunak.

Fase Moderatua

Memoria

Aurrera joan ahala memoria aldatzen doa. Gaixoak gertatu berri diren gertakariak ahazten ditu, baina orain dela asko gertatutakoak gogoan ditu.

Jarrera

Erreakzio oldarkorrekin hasten da eta azkar nekatzen da.

Hizkuntza eta Ulermena

Besteekin komunikatzeko arazoak izaten hasten da. Gutxiago hitz egiten du, hiztegia murrizten zaio eta erantzutea kostatzen zaio.

Koordinazioa

Oreka galtzen du eta poliki-poliki mugitzen da.

Eguneroko Jarduerak

Zaila egiten zaio egunerokotasunari aurre egitea. Ez da aukeratzeko gai.

Beharrak

Fase honetan zailtasunak ditu jarduera hauetan:

  • Mugikortasuna
  • Higienea
  • Arropa janzteko
  • Elikadura
  • Arazoak konpontzeko
  • Erabakiak hartzeko
  • Bere burua eta ingurukoak zaintzeko
  • Etxeko zaintza
  • Auzoan ibiltzeko
  • Erosketak egiteko
  • Medikazioa kontrolatzeko
  • Ikasteko
  • Lan egiteko
  • Bidaiatzeko

Fase Aurreratua

Memoria

Gaixoak gertakariak ahazten ditu, bai berriak bai zaharrak. Ez du bere seniderik ezagutzen, baina memoria emozionala mantentzen du.

Jarrera

Ez ditu azalpenak ulertzen eta ez du koherentziaz jokatzen.

Hizkuntza eta Ulermena

Ez du esaten zaiona ulertzen eta hitz gutxi erabiltzen ditu zuzen.

Koordinazioa

Ez ditu bere keinuak ulertzen. Ez daki altxatzen, esertzen edota ibiltzen.

Eguneroko Jarduerak

Guztiz desagertu dira. Gehienetan ohean geratzen dira.

Beharrak

Fase aurreratuan honako jarduera hauetan dituzte beharrak:

  • Aisialdian
  • Loaren kontrolean

Entradas relacionadas: