Egunero hasten delako laburpena
Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras materias
Escrito el en vasco con un tamaño de 11,07 KB
Ramon Saizarbitoria Zabaleta
(Donostia, 1944koapirilaren 21a) euskal idazle esanguratsua da. Batik bat eleberriak landu ditu, baina poesia generoan ere aritu da. Euskal literatura modernoaren aitzindaritzat jotzen da, 64ko belaunaldia deitu izan zaion horren baitan. Egunero hasten delako eleberriarekin abiarazi zuen bere ibilbide literarioa 1969 urtean, eta geroztik ia etengabe jardun du literaturan.
Ehun metro (1976) eleberrian aurreko bide bera segitu zuen.
Eleberriak
ETAko kide baten historia kontatzen du. Hori izan da euskal eleberri irakurrienetako bat; gaztelaniara, frantsesera, italierara eta ingelesera itzuli da, eta oso eragin handia izan du ondorengo euskal eleberri eta kontakizunaren bilakaeran. Hurrengo eleberria, Ene Jesus! (1976), hizkuntzaren beraren azterketa sakona da eta, aldi berean, amaren irudiari buruzko gogoeta. 1980ko hamarkada isilean eman ondoren, 1990ekoaren bigarren erdialdean indarrez itzuli zen literaturgintzara. Hamaika pauso eleberria argitaratu zuen, Espainiako Kritikaren Saria jaso zuena. Urte bat geroago,berriz, Bihotz bi. Gerrako kronikak argitaratu zuen. 2000. Urtearen azkenaldera, berriz, bost kontakizun biltzen dituen Gorde nazazu lurpean lana argitaratu zuen (Espainiako Kritikaren Saria eta Euskadi Saria). 2016an Gipuzkoako Urrezko Domina jaso zuen euskal literatura modernoari egindako ekarpenagatik.
1939ko apirilaren 6an Usurbilen (Gipuzkoa) jaiotako idazle eta musikaria da. 1966an euskal kantagintzaren baitan “Ez Dok Amairu” taldearen sortzaile eta ideologoetako bat izan zen, besteak beste, Mikel Laboa, Xabier Lete, Benito Lertxundi eta Lourdes Iriondorekin batera.