Egunero hasten delako

Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 8,24 KB

TESTU ARGUMENTUAK:



1.- Hamabost egun Urgainen à Jose Antonio Loidi


Txomin ehorzlea alkatearen emaztearekin, Maritxu, ari da hizketan, Egurmendi jaunaren heriotzari buruz. Txominek lurperatzean alkatearen emazteari Kontatzen dio kopetan tiro bat duela. Hortik aurrera ikerketak hasten dira.

2.- Leturiaren egunkari ezkutua à Txillardegi


Bikote bat ohean dagoelarik, Miren, negarrez ari da pentsatzen duelako bere Mutilak (narratzaileak) maitale bat duela. Narratzaileak hausnarketa bat egiten Du eta hori egia ez dela adierazten du, baina ez du maite.

3.- 100 metro à Ramon Saizarbitoria


ETA-ko kide batek bere bizitzako azken 100 metroak korrika egiten ditu bere Bizitzari errepasoa eginez. Ehun metro horietan gertatzen diren hainbat ekintza Bere bizitzan bizi izandakoekin lotzen ditu. Adibidez, kalea garbitzen duen Kamioi bat pasatzerakoan, honek botatzen duen urak gogorarazten dio txikitan Aitarekin Donostiako portua joaten zenean urarekin jolastera eta aitak esaten Zionean zapata berriak ez bustitzeko. Edo, plazan dagoenean poliziak tirokatzen Duenean eta zauritu egiten duenean, burura datorkio aita hil zen eguna.

4.- Zergatik Panpox à Arantxa Urretabizkaia


Txema etxetik alde egiten du, bere emaztea (narratzailea) eta semea Abandonatuz. Hortik aurrera, emakumeak barne bakarrizketa bati ekingo dio, Adibidez, zelako gogo-aldartea izan behar duen semearen aurrean.

5.- Jose Larreina edo hamalau heriotzena à Anjel Lertxundi


Jose Larreinak Altzibatarren etxera ostatu bila doa. Bertan Martinek atea Zabaltzen dio eta Jose ezezagunari etxean sartzeko gonbita egiten dio. Bat-batean Martinek armairuko atea zabaldu du estalki bat ateratzeko. Josek Armairuan distira bat ikusten du eta zoratu egiten da, eta ondorioz, Jose Larreinak Martin hiltzen du.

6.- Ikatza bezain beltz à Xabier Montoia


Kondor legioak Gasteizeko Fronton hotelean ostatu hartzen du. Soldaduek Logelara igo aurretik mozkortu egiten dira. Bat-batean Hans ofizialak zerbitzari Bati bere logelara garagardo bat igotzeko agindua ematen dio. Zerbitzaria igo Eta ofizialarekin oheratzen da. Hurrengo egunean, zerbitzariak Alemanaz Idatzitako testu batean Gernika hitza irakurriko du. Ondorioa: Gernikako Bonbardaketa.

7.- Jon Miranderen balada Jim Morrisonen Omenez à Harkaitz Cano


Jon Mirandek bere etxeko logelan dagoenari duela hogei urte idatzi eta Argitaratu ez zuen liburu bat irakurtzen ari dio. Testuaren gaia: gizakiok gure Ingurukoei gertatzen zaizkien ezbeharrekin gozatzen dugu, baina gizarteak Erakusten digu alde basati hori baztertzen. Testu honekin, Canok Miranderen Jarrera inmobilista kritik atu nahi du.

8.- Golfaren ondoko etxea à Eider Rodriguez

Narratzaileak (emakumea) etxetik aldi egiten du senarra abandonatuz. Ez dio Inolako gutunik uzten, soilik afaria. Beraien artekoa bukatu egin da. Bitartean Senarra (Anjel) golf zelaian golf partida bat ikusten ari da ETBko kamerarekin Hitz egiten duen bitartean. Senarrak ez daki bere emazteak abandonatu duenik.


IDAZLEAK


1.- J.A. Loidi


Genero aldetik berritasuna Ekarri zuen Loidik “Hamabost egun Urgainen” polizia-eleberriarekin. Generoaren arauei modu egokian jarraitzen die. Liburuan bada, delitua eta hori argituko duen detektibea ere, baita ustekabeko Amaiera. Dena hizkuntza jator eta ulerterrazean idatzia.

2.- Txillardegi


Ezaguna da ETA talde armatuaren Sortzaileetako bat izan zelako. 1950eko hamarkadan sartu ziren Europako Haize berriak gurean. Txillardegi izan zen Euskarako prosa modernitatean Sartu zuena Leturiaren egunkari ezkutua lan existentzia historiekin. “Leturiaren Egunkari ezkutua”k mugak hautsi zituen, hau da, eleberrietan ez da Baserri-giroa agertuko. Berak, lehen pertsonan idatziko du. Egunerokoaren forma Erabiliz eta kristau mundutik aldenduko du.

3.- Ramon Saizarbitoria


Bere lehenengo lanak “ Egunero hasten delako” izenburua du. Horretan kontzientziaren jarioaren teknika landu Zuen. Baina bere lan ezagunenetako bat “Ehun metro” eleberria da. Horretan Ikuspuntu eta pertsonen aldaketa Etengabea ari da gertatzen.

4.- Arantxa Urretabizkaia


Arantxak “Zergatik panpox” eleberrian barne bakarrizketa teknika egingo du, Bertan gogoetak, asmoak, itxaropenak eta korapiloa kontatzen dituelarik. Zergatik Panpox ez da bere lana bakarra izango, besterik beste baizik ere aurkituko Ditugu: “koaderno gorria”, “Saturno” etab.

5.- Anjel Lertxundi


Literaturan bere ibilbidea luzea Eta oparoa da. Bera etengabe bila dabilen idazlea da, Etengabe gogoeta gaietan eta hizkuntza baliabideetan arakatzen. Argi Ikusten da bere lanetan eta egunero Argitaratzen dituen artikuluetan.

6.- Xabier Montoia


Xabier Montoiak ez du bere burua ez idazletzat ez kantaritzat hartzen, Berak bere kontuan gogoan hartu behar dela pentsatzen du, hau da, bere Ezaugarri nagusia gertuan dagoena hartu eta literatura sortzeko gaitasuna du. Eta honekin kontu narratiboa sortzen du.


7.- Harkaitz Cano


Harkaitz Cano Lubaki taldearen sortzaileetako bat izan zen 90. Hamarkadan. Talde horrek protesta egin nahi zuen garai hartan idazleentzako ez zegoelako Lekurik bere lanak argitaratzeko. Harkaitzek Julio Kortazar XX. Mendeko idazle Argentinarrarengandik eragin handia jaso zuen, honek XX. Mendeko literaturan Mendebaldarren ezaugarrietako batzuk erakutsi ditu bere lanetan. Bi ezaugarri; Ironia eta metaliteraturan hau da, literaturaz hitz egitea.

8.- Eider Rodriguez


Eider Rodriguezek bere lehenengo lana 2006 argitaratu zuen. Irene Nemirovskyren liburua euskaratuz. Honetan Irenek ama-alabaren arteko harreman Istilutsuei buruz hitz egiten du, hau guztia 26 urterekin idatzi zuelarik. Eiderrek gauza bera egingo du adin horrekin, liburu bat idatziko du non Gizakien harreman istilutsu eta bizimodu gordinaz hitz egingo duen, laburbilduz Xabier Montoia egiten duen moduan Eiderrek ere bere inguruan, errealitatea, Gertuan gertatzen diren gaiei buruz hitz egingo du.

PROSA MODERNOAREN EZAUGARRIAK


Prosa modernoak ohiko egiturak Apurtu zituen eta bizkar eman Zio irakurketa entretenigarria bilatzen zuen irakurleari.

  1. Argumentu hutsala


    : Garrantzi gutxikoa. Kontakizunak ez du orden kronologikorik. Orain, Garrantzi handiago dute pertsonaien Barne mundua (emozioak, pentsakizunak…). Maiz barne bakarrizketa Gertatzen da.
  2. Pertsonaiak indarra galtzen du.
    Pertsonaia gatazkatsuak Nabarmentzen dira.

  3. Denbora oso malgua, atzera eta aurrera etengabean.
    Zinemak Eragin handia du.
  4. Hirugarren pertsonako narrazioetan kontalari ikuslea nagusitzen da, Hau da, gertaeren lekuko dena.
  5.  Ordura arte tabu ziren gaiak jorratzen dira: sexua, drogak, Homosexualitatea…

Entradas relacionadas: