Egoiliar Ez Direnen Errentaren Zerga (IZN): Gakoak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Economía
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,9 KB
Salbuespenak
- PFEZ-n salbuetsitako errentak.
- Korrituak edo interesak, eta gauza higigarrien ondare-irabaziak, subjektua EBn egoiliarra bada.
- Zor publikotik eratorritako korrituak eta ondare-irabaziak.
Subjektu Pasiboak eta Erantzuleak
Zergadunak dira pertsona fisikoak, juridikoak eta erakundeak, nortasun juridikoa izan ala ez, Espainian egoiliar ez badira. Atxikitzaile gisa, doktrinak dioen bezala, benetako ordezkariak izanik, hemengo erakundeek edo pertsona fisikoek errentak ordaintzerakoan, kuota aldez aurretik atxiki behar dute. Egoitza PFEZren eta Sozietateen gaineko Zergaren araudiaren arabera zehazten da.
Erantzule solidarioak dira etekinen ordaintzaileak, establezimendu iraunkorrik ez bazegoen. Horrek esan nahi du ordaintzen duenak nahitaez atxiki behar duela; bestela, bera izango da erantzule solidarioa. Era berean, erantzule solidarioak dira establezimendu iraunkorren eta nortasun juridikorik gabeko erakundeen ordezkariak.
Oinarri Ezargarria
Establezimendu iraunkorra baldin bada, kasu honetan establezimenduan lortutako errenta guztiak zergapetzen dira. Orokorrean, oinarri ezargarria Sozietateen gaineko Zergaren arabera zehazten da.
Establezimendu iraunkorrik ez badago, oinarri ezargarrian zenbateko osoak (rendimientos íntegros) sartu behar dira, PFEZren arabera bildutako gastuak eta kenkariak aplikatu gabe. Jarduera ekonomikoen kasuan bakarrik, oinarri ezargarria honako diferentzia hau izango da: sarrera osoen eta pertsonal-gastuen eta hornidura-gastuen artekoa (gastos de personal y gastos de suministro).
Hala eta guztiz ere, zergaduna EBko beste estatu batean bizi bada, etekinak eta ondare-irabaziak PFEZren legean ezarritako gastu eta kenkariekin gutxitzen dira.
Tributu Zorra
Oinarri ezargarriari karga-tasa proportzionala aplikatuta ateratzen da. Izaera orokorrez, %24koa da. Baina karga-tasa asko daude. Adibidez, kasu batzuetan, %1,5 bakarrik aplikatzen da. Establezimendu iraunkor baten bidez lortutako etekinen kasuan, %25eko karga-tasa aplikatzen da. Karga-tasa hauek Sozietateen gaineko Zergaren araudian dute oinarria.
Egoiliar Ez Diren Erakundeen Higiezinen Karga-Tasa Berezia
Kasu honetan, kontrol bat dago. Legeak uste du egoiliar ez diren erakundeak, pertsona fisiko espainiarrek finantza-ingeniaritzaren bidez eratutakoak, kontrolatu behar direla.
Lau alderdi daude:
- Espainian dauden higiezinen jabetza edo edukitza, edo horien gaineko gozamen-eskubideak izatea. Erakunde hori egoiliar ez bada. Zehazki, lurralde edo estatu batean, paradisu fiskal bat dena. Sortzapena abenduaren 31n gertatzen da.
- Zerga hau ez da aplikatzen erakundeak bere fondoen iturriak frogatzen baditu (adibidez: erakunde publikoak badira, edo erakundeak jarduera ekonomikoa burutzen badu).
- Oinarri ezargarria higiezinen katastro-balioa da.
- Karga-tasa %3koa da.