Egiaztapena Tributuen Aplikazioan: Eboluzioa eta Prozedurak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Medicina y Salud
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,94 KB
Egiaztapena Tributuen Aplikazioaren Eremuan: TLO Zaharretik 2003ko Erreformara
Tributuen Lege Orokor Zaharrean (TLO, 1963), egiaztapena likidazio prozeduraren azpifase ebentual bat zen. Gertatu zitekeen, baina ez zen beti gertatu behar, behin-behineko likidazioaren eta behin betiko likidazioaren artean kokatuz. Hasierako sistema horretan, Administrazioak behin-behineko likidazioa egiten zuen, tributuaren zenbatekoa zehaztuz.
Egiaztapenaren bidez, Administrazioak egitate zergagarria begiztatu eta bere kalkulua ateratzen zuen, bereziki garrantzitsuak ziren inguruabarrak eta datak kontuan hartuta. Egiaztapen organoek euren lana bukatzen zuten lortutako datuak organo kudeatzaileei emanez, hauek gero behin betiko likidazioa egin zezaten. Gainera, Administrazioak behin-behineko likidazioa egiten zuenez, ez zen nahitaez egin behar egiaztapen prozedura. Normalean ez zen egiten. Egiaztapen prozedura amaitzen zuen egintza, prozedura gisa, likidazio prozeduran sartzen zen, behin betiko likidazioa egiteko behar ziren datuak emanez. Tributuen Lege Orokorrak egiaztapena orokorrean Administrazioaren eskuetan uzten zuen, bertan parte hartzen zuten organo kudeatzaileek eta ikuskatzaileek, baina bi kasutan, likidazioa organo kudeatzaileek egiten zuten.
Autolikidazioaren Ezarpena eta Egiaztapenaren Indartzea (1967-1995)
1967 eta 1978 urteetan, autolikidazio sistema ezarri zen, eta egiaztapenak indar handiagoa hartu zuen, Administrazioak sistema honetan ez baitu behin-behineko likidaziorik egiten.
Partikularrek autolikidazioaren bidez aplikatzen dute tributua. Aldi berean, organo kudeatzaileek eskuduntzak galdu zituzten, ikuskatzaileen mesedetan. Tributuen Lege Orokor Zaharrean, 1995ean aldatu ondoren, ikuskatzaileek egiten dute behin betiko likidazioa. 1995eko erreformak, orokorrean, organo kudeatzaileen esku utzi zuen egiaztapen mugatua. Gainera, azken egiaztapen mota hau egin ondoren, organo kudeatzaileak berak ofizioz egiten du behin-behineko likidazioa. Behin-behineko likidazio honen ondoren, jarduera ikuskatzailea burutu daiteke, behin betiko likidazioarekin amaituko dena. Azken sistema hau da 2003ko Tributuen Lege Orokorrak bereganatuko duena.
Egiaztapenaren Eremua TLO 115. Artikuluaren Arabera
Tributuen Lege Orokorraren 115. artikuluak dio egiaztapena ez dela datuak lortzera mugatzen. Gainera, arauak ondo aplikatzen diren begiratzen da. Horregatik, 2. epigrafeak dio Administrazioak subjektuek egindako egitateak, egintzak eta negozioak kalifikatuko dituela.
Prozedurari dagokionez, likidazio batekin amaituko da prozedura, edo datuak lortuta amaituko da, gero likidazio prozeduran erabiliko direnak.
Lehenengo kasuan, ez da aparte jakinarazten egiaztapenaren emaitza biltzen duen egintza, eta jarduera horiek ezin dira aurkaratu; likidazio egintza bakarrik aurkaratu daiteke. Orduan alegatu behar da egiaztapenaren aurkako guztia. Aldiz, prozedura datuak lortzearekin amaitzen bada, jardun gabe jakinarazten zaizkio subjektuari. Hauek modu autonomoan aurkaratu ahal ditu. Adibidez, hau gertatzen da gauzen balioa egiaztatzeko prozeduran eta informazioa lortzeko prozeduran.
Organo Kudeatzaile eta Ikuskatzaileen Zereginak Likidazioan
Organoei dagokienez, egiaztapena organo kudeatzaileek eta ikuskatzaileek egiten dute. Lehenengo kasuan, likidazioa egiten bada, behin-behinekoa izango da. Hau gertatzen da egiaztapen mugatuan eta datuak aztertzeko prozeduran.
Egiaztapena ikuskatzaileek egiten badute, prozedura behin-behineko likidazioarekin edo behin betikoarekin amaituko da. Normalean behin betikoa izaten da, salbuespenak izan ezik. Behin-behinekoa izango da:
- Egiaztapen mugatua egiterakoan. Prozedura hau ikuskatzaileek ere garatu ahal dute.
- Tributuen Lege Orokorraren 101.4 artikuluko kasuetan.
Gainerako prozeduretan, ikuskatzaileek egindako likidazioa behin betikoa da. Zehazki, behin betikoa izango da ikuskaritza jarduerak sakonak direnean.