Egiaren Teoriak Filosofian: Korrespondentzia, Koherentzia, Baliagarritasuna eta Kontsentsua

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 8,42 KB

Egia Korrespondentzia Gisa

Aristoteles izan zen egia korrespondentzia gisa formulatu zuen lehenengo filosofoa. Geroago, Tomas Akinokoak eta Ludwig Wittgensteinek egin zuten. Teoria horren arabera, gure hizkuntzaren bidez adierazten dugunaren eta munduaren artean identitate-erlazio bat dago.

Egia Koherentzia Gisa

Proposizioak ez dira izatez egiazkoak edo faltsuak, inguruak eragiten du horretan. Halaber, proposizio bat eta haren ukapena ezin dira aldi eta adiera berean egia izan.

Egia Baliagarritasun Gisa

William Jamesek kontsentsu gisa ezagutzen den teoria bat garatu zuen. Pentsamenduaren eta sentimenduen arteko interakzioa aztertzen du pragmatismoaren ikuspegitik. Horrek egiaren ikuskera dinamiko eta aldakorra dakar. Ez dago behin betiko egia finkorik; historia-aldi jakin batean egiazkotzat jotzen diren usteak aldatu egiten dira, une horretan zuten baliagarritasuna galdu eta beren egitekoa hobeto betetzen duten usteak nagusitzen direnean.

Egia Kontsentsu Gisa

Habermas da gai hau aurkeztu duen filosofo nagusietako bat. Bere iritziz, kontsentsua lortzea garrantzitsua da gizartean, eta, horretarako, elkarrizketa eta eztabaida irekia sustatu behar dira. Komunikazioaren bidez, pertsonek ideiak trukatu eta elkar ulertzeko aukera dute, eta horrek gizartearen demokratizazioan laguntzen du. Beraz, kontsentsua ez da soilik adostasun bat, baizik eta prozesu bat, non parte-hartzaileek elkarrekin lan egiten duten irtenbideak aurkitzeko.

Elkarrizketarako Baldintza Idealak

  • Tartean dauden pertsona guztiek parte hartu behar dute elkarrizketan.
  • Ezin da jarrerarik baztertu edo kritikatu gabe utzi.
  • Parte-hartzaile guztiak argudioak ematera behartuta daude.
  • Denek parte hartu behar dute askatasunez eta baldintza beretan.
  • Nagusikeriazko eta hertsadurazko harreman oro baztertu behar da.
  • Elkar ulertzea eta argudioetan oinarrituta ados jartzea dira xedeak.

Eztabaidak publikoa izan behar du.

  • Esaten den guztia eztabaidagarria da: kontrako arrazoiei argudioetako zeinek egiten dien aurre ondoen, hura izango da arrazionalena, eta, beraz, onena.
  • Edozein akordio zalantzan jar daiteke, kontrako argudioak aurkezten badira.

Zer da Egia?

Egia filosofiaren gai nagusietako bat da. Pentsamendu filosofikoak ez dio inoiz galdetzeari utzi ea egia ba ote den eta egia ezagutzera irits gaitezkeen.

Egia-Irizpideak

IrizpideaAzalpena
AutoritateaGai batean aditua dena autoritate eztabaidaezintzat jotzen da. Autoritateak, ordea, zuzeneko ikerketa eragotzi eta aurkeztutako arrazoiak aintzat ez hartzea eragin dezake.
TradizioaZerbait beti modu jakin batean izateak egiten du zuzen: ohitura egia bihurtzen da. Baina litekeena da ohitura bat onartezina izatea.
EbidentziaEsperimentazioaren bidez (ebidentzia enpirikoa) edo dedukzio logikoaren bidez (ebidentzia arrazionala) frogatu daitekeena da egia. Irizpide honek arrazoi objektibo egiaztagarriak ematen ditu.
KoherentziaZerbait egia da (edo, gutxienez, ez da gezurra) baldin eta beste egia batzuekin kontraesanean ez badago. Egia ez dago bakartuta, baizik eta gainerako egiekin erlazionatuta.
KontsentsuaElkarrizketa ideal batean parte hartzen dutenek adostutakoa da egia. Elkarrizketa ideal horretan, pertsona guztiek libreki eta ados jartzeko asmoz hitz egiteko ahala dute.

Arrazionalismoa eta Enpirismoa

ArrazionalismoaEnpirismoa
ArrazoimenaEsperientzia / Zentzumenak
Kontinentekoa (Europa)Uharteetakoa (Britainia Handia)
Babesle nagusia: René DescartesBabesle nagusiak: John Locke eta David Hume
Arrazoimena jotzen dute baliozko ezagutza-iturri bakartzat (zentzumenak ez).Pertzepzioa jotzen dute ezagutza-iturri nagusitzat (esperimentuak).
Bi kontzeptu mota daude: esperientziatik datozenak (gorri kolorea) eta sortzetiko ideiak (infinituaren ideia).Gure kontzeptu guztien sorburua esperientzia da. Gure gogoa paper zuri bat da, eta jaiotzen garenetik, paper hori esperientzien bidez betetzen dugu bizitzan zehar.
Metodo deduktiboa: Arrazoiaren arabera, intuizioz egiazkotzat jotako printzipio batzuetatik egia berriak deduzitzen dituzte (orokorretik konkretura).Metodo induktiboa: Ikusi dugun esperientzia zehatz batetik ondorioztatzen dugun zerbait (belearen adibidea).
Ezagutza a priori: Ezagutza esperientziaren aurretiazko egietan aurkitu behar da (jaiotzetik daukagu).Ezagutza a posteriori: Ezagutza esperientziaren ondoren dator beti (ondoren ezagutu dugu).
Arrazionalismoaren eta Enpirismoaren Sintesia: Kant

Enpirismoa: Ezin da ezer ezagutu aldez aurretik hura esperimentatu gabe.

Arrazionalismoa: Ezinbestekoa da esperientzia baino lehenagoko zerbait egotea.

Immanuel Kant filosofoak bi pentsamolde horiek bateratzea lortu zuen.

Kanten Planteamenduak
  • Ez dago dena ezagutzerik, arrazionalistek besterik uste bazuten ere. Zentzumenen esku-hartzerik ezean, gainera, ezin da ezagutzaz hitz egin.
  • Enpiristek esaten zutenaz haraindi ere badago zer ezagutu, dena ez baita esperientzia hautemangarria; bestelako egiak ere badaude, hala nola fisikaren legeak, objektiboak eta unibertsalak direnak.
Pertzepzioa / Zentzumenak

Errealitateko objektuak ikusten, ukitzen, usaintzen eta abar egiten ditugunean, horiek antzemateko erabiltzen dugun baliabidea da. Kanpo-munduko estimuluak hartzen ditu; gero, horietatik abiatuta, informazio hori guztia ordenatzen du, eta objektuaren irudi bateratua eraikitzen dugu. Hau da, zentzumenen bidez hautemandako estimuluak (sentipenak) eraldatu eta kanpo-munduko objektu baten irudi mental bihurtzeko prozesua da.

Bi pertsonak zentzumen-datu beretik abiatuta bi irudi mental desberdin izan ditzakete, bakoitzaren antolaketa sentsorialaren, aurrez hautemandakoaren, oroitzapenaren, espektatiben eta baldintzapen kulturalen arabera.

Irudimena

Pertzepziotik abiatuta irudi mentalak eraikitzeko gaitasuna da irudimena. Bi mota bereizten dira:

  • Irudimen erreproduzitzailea: Objektuak aurrean eduki gabe haien irudia erreproduzitzeko gaitasuna ematen digu.
  • Irudimen sortzailea: Sentikortasunarekin lotutako irudiak libreki sortzeko gaitasuna ematen digu (fantasia).
Oroimena

Iraganeko pasadizoak gogoan gordetzeko edo gogoan erreproduzitzeko gaitasuna da. Horren emaitza oroitzapena da, eta hori izateko faktore batzuk beharrezkoak dira:

  • Oroitzeko dena gogoan izatea.
  • Oroitzapena piztea edo gogora ekartzea.
  • Oroitzen dena iraganekoa dela jabetzea.
Epe Motzeko Oroimena

Informazio-kantitate jakin bat denbora-tarte labur batez gogoan edukitzeko ahala ematen digu. Prozesatutako informazioa atxikitzen dugu; gero, informazio hori galdu edo epe luzeko oroimenera igaro daiteke. Gaitasun mugatua eta iraupen finitua ditu.

Epe Luzeko Oroimena

Gertaerak, ezagutzak nahiz trebetasunak gorde eta, geroago, horiek guztiak oroitzapen modura berreskuratzeko garunak duen gaitasuna da. Eguneroko lanetan huts egin gabe eta modu autonomoan jarduteko funtsezko elementua da. Oso gaitasun zabal eta konplexua da.

Arrazoimena

Gizakiok arazoak ulertzeko eta ebazteko erabiltzen dugun gaitasuna da. Aristotelesek animalia arrazional gisa definitu gintuen, geu garelako hartaz pentsa dezakegun izaki bakarrak.

Prozesu mental baten bidez, gure arrazoimenak multzo bereko objektu partikularren ezaugarri komunak ondorioztatzen ditu, gero kontzeptu bat eraikitzeko. Azkenik, termino linguistiko baten bidez ematen dugu horien berri. Judizioak kontzeptuekin batera eraikitzen dira, hots, zerbait egia edo gezurra izatea ahalbidetzen duten proposizioak.

Judizioak bata bestearekin konbinatuta, arrazoibideak edo argudioak eraikitzen dira.

Irrazionala arrazoiaren araberakoa ez dena da.

Entradas relacionadas: