Egiaren izaera eta ezagutzaren mugak filosofian

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,99 KB

Egiaren eztabaida filosofian

Egiaren gaiaren inguruan solastu ziren lehen filosofo garrantzitsuenak Sofistak eta Sokrates izan ziren. Hauek Antzinarokoak dira. Sofistak eszeptikoak ziren eta, egia existituko balitz, inork ezingo lukeela ezagutu defendatzen zuten. Sokratesek, aldiz, ikuspuntuaren arabera gauzak ez direla aldatzen zioen, diren bezala direla.

Erdi Aroan, Tomas Akinokoak eta Agustin Hiponakoak ezagutza eta egia Jainkoan eta fedean oinarritzen direla zioten. XVII. eta XVIII. mendeetan, ezagutzari buruzko bi ikuspegi kontrajarri ziren: enpirismoa eta arrazionalismoa. Enpiristek, Locke eta Hume ordezkari nagusi zituztela, esperientziaren bidez lortzen zela ezagutza defendatzen zuten. Arrazionalismoaren ordezkari nagusia Descartes zen. Honek, aldiz, arrazoimenaren bidez lortzen zela ezagutza defendatzen zuen.

Baina, benetan posible da egia ezagutzea? Gaur egun, informazioaren askatasunaren garai hauetan, egia ezagutu dezakegu?

Enpirismoa eta esperientziaren garrantzia

Egiaren alde egon arren, horrek ez du esan nahi dena egia zehatza izan behar denik. Alde batetik, enpirismoaren alde eginez, esan dezakegu esperientziaren bidez egia ezagutu dezakegula. Hots, David Hume filosofoak arrazoi duela esango nuke zentzu horretan. Bere ustez, benetako ezagutza esperientziaren bidez eskuratzen dugu, datu sentigarriei esker, eta ez giza adimen hutsaren bidez.

Honek zioen gizakiaren adimena jaiotzatik "tabula rasa" modukoa dela, hau da, jaioberritan ez dagoela ideiarik. Humek zioen bi aldiz akats eginez gero, hirugarrenean lortuko dugula nahi genuena, esperientzia dugulako. Ezagutzeko, bizi beharra daukagu, eta behin baino gehiagotan bizi beharko dugu, benetako ezagutza lortzeko.

Adibide batekin jarraituz, marrazkiarena litzateke egokiena. Txakur bat marrazten dugunean, zentzumenetatik lortutako irudikapenari esker dakigu nolakoa den, eta horren bidez egiten ditugu marrazkiak. Hala, esperientziaren bitartez egia ezagutu daiteke. Gaineratu dezakegu, esperientzia mugatua denez (ezin baitugu dena esperimentatu), ezagutza ere mugatua dela.

Ezagutza absolutua eta haren mugak

Baina, esan bezala, esperientziaren bidez ez dugu ezagutza absolutua lortzen. Hori argudiatzeko, sofistak erabili nahiko nituzke. Hauek, gauza guztietan, egia erlatiboa erabiltzen zuten. Kantek ere mugak zein diren zioen: ezagutu dezakeguna fenomenoa bakarrik dela. Hori nola ematen den, gauza bat edo beste izango da. Adibidez, daltoniko batek eta koloreak ondo bereizten dituen batek desberdin ikusiko dituzte koloreak.

Kantek zioen moduan, esperientzia behar dugu ezagutzeko, baina ez da esperientziara mugatzen. Gizakiaren adimena ez da "tabula rasa" bat; giza adimenean hainbat ideia egon behar dira, zentzumenen datu sentigarriak antolatu eta egituratzeko. Modu horretan, ez gara inoiz iritsiko gauzak benetan nolakoak diren ezagutzera (noumenoa), beti gure iragazkietatik pasata ezagutuko baititugu. Hots, egia mugatua dela esan daiteke, eta ezingo genuke inoiz egia absolutua ezagutu.

Ondorioak: Egiaren bilaketa etengabea

Ondorioz, nire ustez, David Humeren enpirismoak zioen moduan, esperientziatik eskuratzen dugu ezagutza. Zentzumenetatik lortzen dugula ezagutza uste dut; horregatik, gaur egun zientzia enpirismoan oinarrituta egotea funtsezkoa dela uste dut. Izan ere, frogatu badezakegu, egia dela jakingo dugu.

Aldiz, Kantek gaineratu zuen bezala, ezagutza ez da esperientziara mugatzen, gizakiak esperientziaren aurretik hainbat ideia dituelako bere adimenean. Hortaz, bai, egia ezagutu dezakegu gizakiok, baina gizakiak garela ahaztu gabe eta horrek dakartzan mugak eta baldintzak onartuz. Zera esan nahi dut: agian orain ez gara zenbait gauzaren inguruan egia ezagutzeko gai, baina baliteke hemendik urte batzuetara gai izatea. Hots, orain ezagutu ezin izanak ez du esan nahi egia existitzen ez denik.

Entradas relacionadas: