Egia Absolutua Ezagutzea Posible Al Da? Filosofia eta Zientzia

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,84 KB

Ezagutzaren Oinarriak Berriz Pentsatzen

Ilustrazioak, Descartes bezalako filosofoen eskutik, ezagutzaren oinarriak berriro pentsatzera bideratu zuen filosofia. Bere ustez, “ulermenak esku hartzen ez duen artean, bai irudimenak, bai sentimenek, ezingo diguete sekula ezer ziurtatu”. Baina posible al da egia absolutua ezagutzea? Eta, hala bada, zein ezagutza-ahalmenek ematen digute bide hori? Galdera horiek filosofian oinarrizkoak izan dira antzinatik, eta modernitateak bestelako argi bat emateko saiakera egin zuen.

Egia Absolutua Ezagutzeko Bidea: Arrazoimena eta Zientzia

Egia ezagutzea posible dela defendatzen dutenek arrazoimena eta metodo zientifikoa jarri dituzte erdigunean. Descartesen metodologiak, adibidez, arrazoimenaren bidez ziurtasunera iristeko bide bat eskaintzen du. Kantek gaineratu zuen adimenaren eta esperientziaren arteko elkarreraginak ezagutza sortzen duela, eta honek errealitatearen muina ulertzera hurbildu gaitzake.

Esaterako, gaixotasun bat diagnostikatzeko eta tratatzeko, medikuek metodo zientifikoa erabiltzen dute:

  • Pazientearen sintomak aztertzen dituzte (esperientzia).
  • Hipotesi bat planteatzen dute (arrazoimena).
  • Probak egiten dituzte hipotesi hori baieztatzeko edo baztertzeko.

Ezagutza-Ahalmenen Mugak: Eszeptizismoa eta Erlatibismoa

Hala ere, egia absolutua ezagutzea ezinezkoa dela defendatzen dutenek azpimarratu dute gure ezagutza-ahalmenek mugak dituztela. Nietzschek, esaterako, “egiaren” eraikuntza sozial eta kulturala nabarmentzen zuen, eta ezagutza beti interes eta botere harremanek baldintzatua dagoela.

Bestalde, sofistek defendatzen zuten egia bakarra ez dela existitzen, baizik eta egia posible ugari, dena erlatiboa baita. Horrez gain, eszeptikoak ziren ezagutza ziurra lortzearen ideiarekin. Horrek zalantzan jartzen du egia unibertsala ezagutzeko aukera.

Ondorioa: Ezagutza Prozesu Etengabea

Nire ustez, zientziak eta esperientziak aukera ematen digute egiara gerturatzeko, baina ezin dugu ahaztu ezagutza prozesu hau iragankorra dela, ez dela inoiz amaitzen. Egia absolutua bilatzea utopia izan daiteke, baina ezagutza-ahalmenek bide ematen digute gure mundua sakonago ulertzeko. Azken finean, galdera bera baino garrantzitsuagoa da prozesua.

Eguraldi-iragarpenen adibideak erakusten du nola elkartzen diren arrazoimena eta esperientzia:

  1. Meteorologoek atmosferako datuak biltzen dituzte (tenperatura, presioa, haizearen abiadura) esperientziaren bidez.
  2. Datu horiek arrazoimena erabiliz eredu matematiko eta estatistikoekin aztertzen dituzte.
  3. Ondorio bat ateratzen dute (adibidez, biharko euria egingo duen edo ez).

Metodo honek erakusten du arrazoimena eta esperientzia elkartuta egia bati (eguraldiaren egoera etorkizunean) hurbiltzeko tresna direla.

Entradas relacionadas: