Edukitzaren Babesa eta Efektuak: Gida Juridikoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Magisterio

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,99 KB

Edukitzak

Edukitzaileak, gauza izateagatik, ordenamenduaren babesa du. Horrek bere edukitza babesten du. Inork ezin dio edukitzarik kendu, legeak agintariei edukitza hori kentzeko baimentzen dien kasuetan salbu. Edukitzaile orok eskubidea du bere edukitzan errespetatua izateko. Eta bere edukitzan asaldatua baldin bada, prozedura-legeek ezartzen dituzten bideak erabiliz babestu beharko da; alegia, edukitza bueltatu beharko zaio.

Aipatutako bideak interdiktuak dira. Interdiktuak akzioak dira. Akzio horien bitartez, edukitza bidegabe (bere borondatearen kontra eta bide judizialak erabili gabe) kendu zaionari bueltatzea lortu nahi da. Interdiktuak edukitzaileari eskaintzen zaizkio, titulua duen ala ez galdetu gabe. Ez du axola edukitzaren arrazoiak.

Edukitzaren babesa: Interdiktuak

Edukitzaren babesari jarraiki, edukitza duenak, legalki galdu arte, gauza izaten jarraitu behar du. Edukitza gauza izaten jarraitzeko eskubidea da, gauzaren edukitzaz sortu dena. Eskubide horri jarraiki eta interdiktuari esker, gauzaren edukitza berreskura daiteke.

Epea: urtebete, kendu zitzaionetik kontatuta. Interdiktuak edukitza-akzioak dira.

Edukitzaren elementuak

Doktrinaren ustez, babesgarria den edukitzak bi elementu ditu:

  • Elementu fisikoa (corpus): gauzarekin nahikoa den kontaktua; bere benetako edukitza.
  • Borondatezko elementua (animus): gauza izateko borondatea, animoa.

Edukitzaren eskuratzea eta galtzea

Edukitza eskuratzen da:

  • Izaten den gauzaren edo eskubidearen okupazio materialaren bidez.
  • Bortxakeria erabili gabe, gauza norberaren boterepean gelditzen denean.

Edukitza galduko da:

  • Gauza abandonatzen bada.
  • Gauza suntsitzen edo galtzen bada.
  • Merkataritzatik kanpo gelditzen bada.
  • Kostubidez edo dohainik beste bati lagatzen zaiolako.
  • Beste batek edukitza eskuratzen badu.

Edukitzaren efektuak

Titulartasun-presuntzioa

Gauzarekin kontaktuan egoteak itxurazko egoera ontzat hartzera eramaten gaitu: jabe gisa gauzaren edukitza duenak bere alde legezko presuntzio hau du: bidezko tituluarekin du gauza, eta ezin da behartu titulua erakustera.

Fede oneko eta fede txarreko edukitza

Edukitzaileak ez badaki bere eskuratze-titulu edo -moduan hura baliogabetzen duen akats bat dagoela, fede onekoa da. Fede txarrekoak, ordea, ezagutzen du akats horren existentzia. Fede oneko edukitzaileak uste du gai dela jabetza hori eskualdatzeko, eskualdatzailea gauza horren jabea dela-eta.

Fede ona beti susmatzen da, eta edukitzaile baten fede txarra alegatzen duenak frogatu egin behar du.

Fruituen eskuratzea

Fede oneko edukitzaileak, edukitza legalki eten arte, fruituak bere egiten ditu. Fede txarreko edukitzaileak, ordea, jaso dituen fruituak eta edukitzaile legitimoak eskura zitzakeenak ordainduko ditu.

Entradas relacionadas: