Edmund Leach: Antolamendu Sinbolikoa eta Errituak
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,37 KB
Edmund Leach eta bere testua
Edmund Leach (Ingalaterran jaioa, 1910-1989) Edmund Malinowskiren ikaslea izan zen. Estrukturalismoan eta antropologia sinbolikoan garrantzitsua izan zen. Denboraren eta espazioaren mugaketak aztertu zituen.
1. Antolamendu sinbolikoa: espazio eta denbora mugak
Deskribatzeko erabiltzen ditugun hitzezko kategoriek eragin handia dute inguruko munduaz dugun barne-irudipenean. Hizkuntzaren bidez, begien aurrean dugun mundua objektu adierazgarrietan eta eginkizun bereizgarriak dituzten pertsonetan zatitzen dugu. Pertsonak taldekatzeko eta elkarren artean lanerako ere erabiltzen ditugu kategoriak. Ekintzak elkarrengandik bereizteko sinboloak erabiltzean, muga artifizialak sortzen ditugu. Muga guztiak dimentsiorik gabekoak dira. Muga baten bidez, bi eremu bereizten dira espazio-denbora sozialean:
- Normalak: denborazkoak, ondo mugatuak, nagusiak + profanoak.
- Anormalak: denboragabeak, anbiguoak, bazterrekoak eta sakratuak.
Baina nola liteke sakratua dena anormala izatea? Eremu bateratu (espaziala edo denborazkoa) baten barruan kategoria bat baino gehiago bereiz daitekeen guztietan, gakoa mugak dira. Arreta: ezberdin eta ez... Mugak gainditzeko, beti errituak egiten dira. Bi gauza dira aipatzekoak:
- Gizarte guztietan zeremonia gehienak igarotze-errituak dira.
- Kanpoko mundua izen-kategoriatan zatikatuta dago.
2. Zeinu/sinbolo multzoen oinarri fisiologikoa
Giza gorputzaren erreakzio fisikoen bidez bistaratzen diren mekanismo seinaleztatzaile batzuk begi-bistakoak badira ere, beste batzuei buruz eztabaida handia dago, ez baita argi geratzen non amaitzen den gena eta non hasten den kultura. Musu ematea, keinuak egitea... ez dira unibertsalak. Kulturaren arabera ezberdintasun handiak daude, baita testuinguruaren arabera ere. Jokabide berdinek esanahi ezberdinak izan ditzakete. Emozioak adieraztea tabu zorrotzenen mende dago; hortaz, norberak kanporatzen duena eta egiaz sentitzen duena erabat ezberdinak izan daitezke. Sentitzen duguna ere anbiguoa izan daiteke. Zeinu edo sinbolo batek esanahia du kontrako zeinu edo sinbolo batetik bereizten denean soilik, ez bestela.
3. Kode bitartekoen adibideak
Jantziak
Jantziak errituaren araberakoak dira. Errituak aldakorrak dira, eta estatus sozial batetik besterako igarobidea jarraikortasunik gabeko jantzien bidez adierazten da. Errituaren hasieran, parte-hartzaile gehienak zeremoniarako jantzita doaz. Ondoren, estatusa aldatzen ari direnek arropa kendu edo jantzi egiten dute. Jantziek informazio adierazgarria igorri behar dute eta estandarrak edo ezaguterrazak izan behar dira.
Kolorearen sinbolismoa
Gizakiok koloreen espektro zabala bereizteko gai gara, baina ez dago argi zer eginkizun betetzen duen koloreak hautemateko giza zentzumenetan. Zerbaiten koloreak esanahi sinboliko bat duela argi dagoenean ere, ez dugu sekula ziur jakingo zer den. Kasu bakoitza bere testuinguruan ikertu behar da.
Jakiak prestatzea
Jakiak prestatzen ditugu gizakiak garela eta ez basatiak adierazteko; bestalde, jakiak prestatzeko estiloak gertakizun sozialen arabera bereizten ditugu.
Gorputz mozketak
Estatus aldaketak maiz gorputz-mozketak eginez adierazten dira. Adibidez: erdainkuntza gizonezkoengan eta klitoridektomia emakumezkoengan. Mozketa gehienek gorputz-atalak kentzea dakarte, eta kentzeko erritua, oro har, purifikazio-erritutzat jotzen da. Bestalde, lurralde-espazioari aplikatzen zaion hori espazio sozialean eta denbora sozialean ere baliagarria da.
Zarata eta isiltasuna
Adierazgarria da kulturetan zarata artifizial errepikakorrak erabili izana, hain justu mota horretako mugak ezartzeko asmoz.
4. Igarotze errituak
Igarotze-erritu guztiek hiru faseko egitura berdintsu samarra jarraitzen dute:
- Bereizketa: Hasteko, estatus-aldaketa izango duen iniziatuak ordura arteko rola alde batera utzi behar du. Aldentze soziala azpimarratzeko, iniziatuak jakiari, arropari eta mugimendu-askatasunari buruzko agindu eta debekuei aurre egin behar die.
- Trantsizioa (Liminalitatea): Fase horretan dagoela, iniziatua santutasunez kutsatuta dago.
- Birgizarteratzea: Azkenik, hirugarren fasean, iniziatua birgizarteratu egingo da, dagokion rol berria betez.