Eboluzioaren Teoriak eta Gizakiaren Jatorria

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Matemáticas

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,07 KB

Eboluzioaren teoriak: Eboluzionismoa eta Fixismoa aurrez aurre egon ziren.

Eboluzioaren Teoriak

Fixismoak dio espezie guztiek, sortu zirenetik, ez dutela inolako aldaketarik jasan.

Eboluzionismoaren arabera, unibertsoa eta izaki bizidun mota guztiak garapenaren emaitza dira, eta espezieen aniztasuna egokitzapenaren ondorioa da.

Lamarckismoa

Eboluzio biologikoaren lehen teoria izan zen. Teoriaren oinarriak honako hauek dira:

  • Organismo sinpleetatik konplexuetarainoko prozesua oso geldoa da.
  • Ingurumenari moldatzeko aldaketak gertatzen dira.
  • Organismoek bete behar dituzten funtzioen ondorioz izango da.
  • Karaktereak heredatu egiten dira, ingurumenari moldatzeko arazorik ez izateko (hau ezin izan zuen Lamarckek frogatu).

Darwinismoa

Galapagos eta Hego Amerika bisitatzean egindako behaketen ondorioak dira. Bizidunak baliabideak baino gehiago daudenez, bizirik irauteko borroka da modua; beraz, espezie gogorrenak aurrera egiten dute. Moldatzen ez direnak hil egiten dira.

Mutazionismoa (De Vries)

Eboluzio prozesua mutazioen araberakoa izaten da. De Vriesek bi aldaketa mota bereizi zituen:

  • Modifikazioak: ingurugiro aldaketek eragiten dituzte eta ez dira heredatzen.
  • Mutazioak: genetan sortutako aldaketak dira eta herentziaz jasotzen dira.

Neodarwinismoa (Dobzhansky)

Darwinen bi oinarri lotzen ditu:

  • Mutazioak: organismoaren halabeharrez gertatu eta gero heredatu egiten direnak.
  • Hautespen naturala: baliagarriak ez diren aldaketak desagertzen direla, eta ongien moldatutako izaki bizidunek bizirik irauten dutela.

Gizakiaren Jatorria

Huxleyk, Darwinek eta Haeckelek gizakia animalia antropoideen eboluzioaren ondorioz sortu zela proposatu zuten. Pongidoak ziren gizakiaren antza handia zutenak.

Australopithecus

Oihanean bizi ziren, 500 cm³-ko garezur-edukiera zuten eta hankabikoak ziren. Eremu zabaletan bizitzen hasi ziren, familiatan antolatuta, eta txabolak nahiz tresnak egiten zituzten.

Homo Erectus

Homo Habilis zena Homo Erectus bilakatu zen. Hankabikoa izateaz gain, zutik ibiltzen zela frogatu da aurkitutako fosilekin. 900 eta 1200 cm³ bitarteko garezur-edukiera zuen. Sua erabiltzen bazekitela uste da, eta lehortearekin errituak egiten zirelaren susmoak ere badaude. Homo Erectusaren eboluziotik bi espezie garatu zirela, Homo Neanderthalensis eta Homo Sapiens, uste zen orain dela gutxi arte. Galdutako maila gehiago ere badaude: Homo Heidelbergensis, Homo Rhodesiensis eta Homo Antecessor.

Homo Sapiens

Homo Sapiens duela 100.000 urte sortu zen Afrikan eta Ekialde Hurbilean, eta duela 40.000 urte Europan. Hildakoei begirune handia zieten, ehortzi egiten zituzten, eta artean ere oso onak ziren. Haien garezur-edukiera gaur egungo gizakienaren antzekoa edo handiagoa zen. Burmuina hain handia edukitzearen ondorioz, beste izakiak ez bezala arrazonatu zezaketen eta hizkuntzak sortu.

Entradas relacionadas: