Eboluzioaren Teoriak: Gizakia eta Natura

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Ciencias sociales

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,79 KB

Gizakia eta Natura

Gizakia naturaren zati bat da. Zehaztu behar da ea gainerako animaliak menperatzen dituzten legeen menpe gauden. Ez dugu ahaztu behar zientziek ematen dituzten datuak (emaitzak) behin-behinekoak direla, hipotesiak besterik ez direla, eta horregatik ez dira azalpen guztiz osatuak eta azkenak.

Eboluzioaren Teoriaren Aurrekariak: Fixismoa

XIX. mendearen erdian biologia modernoa sortu arte, fixismo izeneko teoriak azaltzen zuen bizitzaren aniztasuna. Ikuspegi erlijiosoarekin bat etorrita, fixismoaren arabera espezie guztiak independenteak dira, eta sortu zirenetik beren horretan iraun dute, inolako aldaketa barik.

Biologia modernoa sortu zenean, eboluzioaren teoria nagusitu zen: gaur egun bizi diren organismo guztiak sinpleagoak ziren beste batzuetatik datozela uste da.

Lamarckismoa

Philosophie zoologique (1809) fixismoaren aurka borrokatu zen. Lamarckismoaren arabera:

  • Izaki bizidunak, historian zehar, mailaz maila bilakatuz joan dira, organismo sinpleetatik organismo konplexuagoetara.
  • Ingurunera moldatu beharrak bultzatu ditu izakien mailaz mailaka aldaketak.
  • Ingurunera moldatzeko erabili diren organoak garatu eta hobetu egin dira. Organo bat ez erabiltzeak atrofia dakar.
  • Ingurumenaren eraginak bizidunen organismoetan egokitzapenezko aldaketak sor ditzake: hegan egiteko premiak hegoak agertzea dakar.
  • Moldaketan lortutako ezaugarriak heredagarri bihurtzen dira. Horrela, kumeak hobeto egokitzen dira inguruneko baldintzetara.

Lamarckek ezin izan zuen frogatu aipatutako aldaketak heredagarriak direnik, baina bere teoria frogatzeko hainbat adibide eman zituen, esaterako: zuhaitzen hostoekin elikatzen denez, jirafaren gorputz osoak gora egiteko joera du.

Darwinismoa

Charles Darwin-ek (1809-1882) eta Alfred Russell Wallace-k (1823-1913) beren behaketetan oinarritutako eboluzioaren teoria berri bat aurkeztu zuten. Lau ideia hauetan oinarritzen da:

  • Aldagarritasuna: Bikote bizidun baten ondorengoak ez dira berdinak elkarren artean eta desberdintasun batzuk dituzte gurasoei dagokienez.
  • Superpopulazioa: Izaki bizidunek espezieak irauteko behar baino ondorengo gehiago sortzen dituzte.
  • Existentziaren aldeko borroka: Superpopulazioaren ondorioa borroka da. Zergatik? Izaki bizidunak baliabideak baino ugariagoak direlako.
  • Hautespen naturala: Ingurumenera egokitzeko ezaugarri onenak dituztenek aurrera egingo dute bizitzan. Horrela, biziaren aldeko borrokan abantailatsuak diren aldaketa txikien baturak, denbora luzez, gaur ezagutzen ditugun espezien sorrera ekarri zuen.

Mutazionismoa

Gregor Mendelek herentzia genetikoaren teoriaren oinarriak ezarri zituen. Hugo De Vries, Mendelen ikerkuntzetan oinarrituz, Darwinen teoriak azaldu zituen. Teoria horrek dio izaki bizidunetan bi aldakuntza mota gertatzen direla:

  • Inguruneari esker gertatzen direnak.
  • Aldaketa genetikoak sortzen dituzten mutazioak.

Lehenak ez dira heredagarriak. Bigarrenak, ostera, izaki bizidunen geneetan sortutako aldaketak dira, eta, horregatik, heredatzen dira.

Bizitzaren Jatorria

Nola sortu zen espezie guztiek jatorria duten lehenengo programa genetiko hura? Erantzun asko daude. Haietako batek dio materia bizigabetik materia bizidunera igarotzen dela jainkoaren borondatearen ekintza bat dela medio. Baina erantzun horrekin erlijioaren arloan sartzen gara. Zientziaren arloari lotuta, bi erantzun ditugu: batek dio Lurreko biziaren jatorria Lurretik kanpo datorrela. Baina, azalpen horrekin ez da ezer argitzen, ezen ez baitio erantzuten bizia nola sortu zen galderari. Besteak dio bizidunak bizirik gabekotik datorrela prozesu natural baten bitartez.

Entradas relacionadas: