Eboluzioa eta Plaken Tektonika: Teoriak eta Prozesuak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,2 KB
Eboluzioaren Teoriak
Gradualismoa
Espezieek eboluzio-lerro bakarra dute arbasoetatik abiatuta. Oso prozesu mantsoa da, baina etengabea, eta tarte handietan zein txikietan gertatzen diren aldaketen ondorioz sortzen dira espezie berriak.
Puntualismoa
Arbasoetatik abiatuta, hainbat eboluzio-lerro dituzte espezieek. Eboluzioa jauzika gertatzen da, txandaka. Espezie berri bat sortzeko bilakaera populazio txiki eta bakartu batean gertatzen da gehienetan.
Hautespen Mekanismoak
Hautespen Naturala (Presioa)
Banakoen biziraupenean modu kaltegarrian eragiten duten faktoreen multzoa da hautespen-presioa.
Hautespen Artifiziala
Gizakiok gure onurarako diren ezaugarriak dituzten animaliak, landareak eta abar hautatzen ditugu ugaltzeko. Adibidez: behi batek esne asko ematen badu titi handiak dituelako, gizakiak arduratzen gara hura zezen egoki batekin uztartzeaz, ondorengoek ere esne asko eta titi handiak izan ditzaten.
Erradiazio Ebolutiboa
Kontinenteak elkartuta badaude, espezieak elkarren aurka lehian hasten dira, eta espezieen kopurua gutxitu egiten da.
Dinosauroen Desagerpena eta Biziraupena
- Garai batean, dinosauro belarjaleek landareak jaten zituzten, eta haragijaleek, berriz, dinosauro belarjaleak, ugaztun txikiak eta hegaztiak. Azken hauek elika-katearen bigarren mailan zeuden.
- Asteroide batek Lurra jo zuen. Talkaren ondorioz, fotosintesia eten egin zen, eta horregatik landareak desagertu egin ziren. Elika-katea hautsi egin zen. Egoera horretan, haziak jaten zituzten animaliek eta detrituak jaten zituzten intsektuek baino ez zuten bizirik iraun.
- Argia berriz agertu zenean, haziak ernatu eta landareak sortu ziren berriro. Elika-katea berregituratu egin zen, bizirik iraun zuten espezieek hartu baitzuten desagertutako belarjale eta haragijale handien lekua.
Plaken Tektonika eta Mugimenduak
Plaka Ozeanikoa - Plaka Ozeanikoa
Bi plaka ozeaniko elkartzean, bata bestearen azpian sartzen da (subdukzioa). Sismikotasuna handia denez, tsunamiak erraz sor daitezke. Talka horren ondorioz, uharte-arkuak sor daitezke kostaldearekiko paraleloan. Adibidez: Ozeano Bareko plaka.
Plaka Ozeanikoa - Plaka Kontinentala
Subdukzio-eremu bat sortzen da: plaka ozeanikoa plaka kontinentalaren azpian hondoratzen da. Horren ondorioz, ozeanoak txikitu egiten dira, sismikotasuna handitu, eta sumendi-mendiak eta sumendi-mendikateak sortzen dira. Adibidez: Nazcako eta Ipar Amerikako plaken arteko muga.
Plaka Kontinentala - Plaka Kontinentala
Bi plaka kontinentalek talka egitean, bata bestearen kontra bultzatzen da, eta horren ondorioz, mendikate handiak sortzen dira mantuaren gainean tolestuz eta altxatuz. Adibidez: Pirinioak, Himalaia, Alpeak.
Faila Eraldatzailea (Irristaketa)
Plakak alboetarantz mugitzen dira, bata bestearekiko irristatuz. Muga mota honetan ez da lurrazal ozeanikorik sortzen ezta suntsitzen ere, baina hausturak sortzen dira. Plaka bat bestearekiko labaintzen denean, sismikotasun handiko eremua sortzen da (lurrikara ugari). Adibidez: San Andres faila.