Eboluzioa eta Gizakia: Oinarrizko Kontzeptuak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Ciencias sociales
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,62 KB
Ontogenesia
Ontogenesia kontzeptuak, onto (gizakia, grekoz) eta genesis (jatorria) hitzetatik eratorria, organismo batek (gizakiak edo indibiduoak) hasten denetik hil arte jasaten dituen aldaketen multzoa adierazten du. Adibidez: arrautza izatetik hegazti heldu izatera.
Filogenesia
Filogenesia kontzeptuak, filum (mota) eta genesis (jatorria) hitzetatik eratorria, espezieak denboran zehar aldatu direla adierazten du. Belaunaldiz belaunaldi, espezie batetik beste berri bat sortzea dakar.
Fixismoa
Fixismoa espezieak sortu zirenetik gaur egun arte aldaketarik gabe iraun dutela defendatzen duen teoria zientifiko bat da. Espezie bakoitza aldaezina eta betierekoa zela ulertzen zuten. Teoria fixistak adierazten du norbanakoak aldatu arren, espezieak inolako aldaketarik gabe irauten dutela betiko. Aristoteles K.a. IV. mendean izan zen fixismoa defendatzen lehena, eta teoria hori komunitate zientifikoak onartu zuen XIX. mendera arte.
Espeziea
Espeziea izaki bizidunen multzo bat da, kideak elkarrekin ugaltzeko gai badira. Biologian, sailkapen biologikoaren oinarrizko unitatea da. Espeziearen definiziorik hedatuenak dio elkarrekin ugaltzeko eta kume emankorrak ekoizteko gai den organismo-taldea dela. Kasurik gehienetan definizio hau baliagarria da, baina zehaztasun gehiago behar denean beste ezaugarri batzuk erabiltzen dira, esaterako DNAren antzekotasuna edo morfologia. Espezieak azpiespezietan bana daitezke, toki espezifikoetara moldatutako berezitasunak dituzten organismo-multzoak identifikatzen badira.
Teleonomia
Teleonomia eboluzioaren prozesua helburu jakin bat lortzeko plan baten arabera gertatu dela defendatzen du, hau da, prozesu horrek baduela xede bat. Hori defendatu zuen Pierre Teilhardek; bere ustez, eboluzio biologikoa prozesu kosmiko baten zatia da, izaki bizigabeetatik hasi eta gizakietara iristen dena. Hiru etapa ditu:
- Geosfera: Unibertso bizigabea eboluzionatu, bizia sortzeko.
- Biosfera: Bizia sortzen da, aniztasun osoz.
- Noosfera: Gizakiaren agerpena eboluzioaren gailurra da.
Eboluzio-prozesu guztiek gizakiaren agerpena dute xede.
Zoria
Zoria eboluzio-prozesua herentzia genetikoaren legeetan finkatutako eta transmititutako zorizko gertaeren ondorioz gertatu dela defendatzen du. Jacques Monodek esaten zuen izaki bizidunok zorizko mutazioak izaten ditugula etengabe, batzuk mesedegarriak eta beste batzuk kaltegarriak direlarik. Mutazioen aldaketak finkatu egiten dira eta, bideragarriak izanez gero, ondorengoei transmitituko zaizkie, herentzia genetikoaren legeen arabera.
Kreazionismoa
Kreazionismoak bi sinesmen desberdin ditu:
- Jainkoak unibertsoa sortu du, dagozkion eboluzio-lege eta guzti, eta horren ondorioz sortu dira unibertsoa osatzen duten izaki guztiak.
- Gaur egun existitzen den guztia Jainkoak sortu zuela, orain ikusten dugun bezala, eta tartean ez da inolako eboluziorik gertatu (ikuskera fixista).
Antropogenesia
Antropogenesia Homo espezieak sortu zenetik gaur egun arte izan duen bilakaera-prozesuari deritzo, eta oso bide luzea izan du.
Hominizazioa
Hominizazioa gure espeziearen jatorriari buruz gaur egun dugun hipotesi sinesgarrienaren arabera, gure arbasoek Hegoaldeko Afrikan gertatutako klima-aldaketa pairatu zuten. Ondorioz, baso-eremuak murriztu ziren eta zuhaitzik gabeko eremua zabaldu zen. Zuhaitzetan bizitzea gero eta zailagoa zenez, janaria eta babesa lurrean biltzeko premia sortu zen, eta horrek argi eta garbi bultzatu zuen bi oinetan ibiltzeko joera.
Orduan, prozesu geldo bat hasi zen, mutazioek bultzatua eta finkatua, eta giza espeziearen berariazko aldaketa anatomiko eta fisiologiko hauek eragin zituen:
- Bi oinetan ibiltzea
- Eskuak libre geratzea
- Barailezurraren askapena
- Heldu gabe jaiotzea (senaren falta)
- Ekumenikotasuna (lurreko edozein lekutan bizitzeko gaitasuna)
- Zerebralizazioa (garunaren garapena)
Humanizazioa
Humanizazioa prozesu biologikoekin batera, haiekin koordinatuta eta haien osagarri gisa, beste faktore batzuek ere parte hartu zuten gizakia sortzeko prozesuan. Espeziea gazteagotu zen heinean, gero eta urriagoa zen sen hura beste baliabide batzuekin konpentsatu behar zen, norbanakoek inguruan bizirik irauteko. Baliabide horiei guztiei esker eratu zen, hain zuzen ere, humanizazio-prozesua.