Eboluzio Biologikoaren Oinarriak: Kontzeptuak eta Teoriak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Inglés

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,37 KB

Izaki bizidunak etengabe aldatzen ari dira; baina aldaketa horiek bi motatakoak izan daitezke:

Ontogenesia eta Filogenesia

Ontogenesia

Izaki bakoitzak eraldaketak izaten ditu, jaio aurretik hasi eta hil arte, adibidez: arrautza izatetik hegazti bihurtu arte, edo hazi izatetik landare bihurtu arte. Aldaketa multzo hauei ontogenesia deritzo (grekozko ontos 'izatea' eta genesis 'jatorria' hitzetatik).

Filogenesia

Espezieak ere etengabe aldatzen ari dira. Ez dira banakako aldaketak, espezie esaten diogun multzo osoarenak baizik. Filogenesiak espezieak denboran zehar aldatu direla adierazten du; espezie batzuetatik beste batzuk sortu dira, eta horrela, filum (mota) bat sortu dute.

Laburbilduz: Izaki bizidunek askotariko aldaketak izaten dituzte bizitzan zehar; aldaketa horietako batzuk banakako garapenari dagozkie (ontogenesia) eta beste batzuk, berriz, belaunez belaun sortzen dira (filogenesia).

Espeziea

Izaki bizidunen multzo batek espezie bat osatzen du izaki horiek antzeko itxura badute, eta, batez ere, elkarrekin ugaltzeko gai badira.

Fixismoa

Fixismoa espezie guztiak munduaren sorreratik aldatu gabe, modu finkoan, iraun dutela dioen doktrina eta teoria da, eboluzioaren teoria zientifikoak adierazitakoaren aurka.

Izaki bizidunen aniztasunaren existentziari buruzko lehen azalpenak ez ziren filogenesian oinarritzen. Espezie bakoitza aldaezina eta betierekoa zela ulertzen zuten. Orduan, azalpen horiei teoria fixista deitu zieten. Teoria fixistek diote norbanakoak soilik aldatzen direla, espezieek, berriz, inolako aldaketarik gabe irauten dutela betiko.

Aristoteles izan zen lehena teoria fixista defendatzen, eta XIX. mendea hasi arte jarraitzaileak izan zituen ikuspegi horrek. Teoriaren lehen arazoa fosilak izan ziren. Ez zekiten zer ziren animalia eta landare horien aztarnak. 1500 urte inguru geroago, Georges Cuvierrek misterioa argitu zuen.

Eboluzionismoa eta Kreazionismoa

Eboluzionismoa

Eboluzionismoa espezie guztiak sortu direnetik gaur egun arte (edo desagertu arte) aldatuz doazela defendatzen duen teoria bat da. Eboluzioa azaltzen duten mekanismoak Lamarck saiatu zen azaltzen, baina haren teoria baztertu egin zen. Geroago, Darwin agertu zen, eta gaur egun paradigma zientifikotzat dugun azalpen zientifikoa eman zuen bere teoriarekin.

Kreazionismoa

Kreazionismoa Jainkoak bizidunak ezerezetik sortu zituela defendatzen duen teoria bat da.

Zoria ala Teleonomia

Teleonomia (Helburua)

Filosofo batzuek defendatzen zuten eboluzioa helburu jakin bat lortzeko zoriaren emaitza izan zitekeela eta horrek xede bat duela; alegia, prozesu teleonomikoa dela. Ordezkari nagusia Pierre Teilhard de Chardin izan zen, zeinak uste baitzuen eboluzio biologikoa prozesu kosmiko baten zati bat zela. Hiru estadio bereizi zituen:

  • Geosferaren estadioa: Unibertso bizigabeak eboluzionatu egiten du, bizia sortzeko gutxieneko baldintzak eratuz.
  • Biosferaren estadioa: Bizia sortzen da, aniztasun osoz.
  • Noosferaren estadioa (grekozko noos, 'adimena'): Gizakiaren agerpena eboluzioaren gailurra da (telos). Eboluzio prozesu guztiak, geosferatik hasita, gizakiaren agerpena dute xede.

Zoria

Beste pentsalari eta zientzialari batzuek ulertzen dute eboluzio-prozesua ez dela teleonomikoa, eta horrela gertatu dela herentzia genetikoaren legeetan finkatutako eta transmititutako zorizko gertaeren ondorioz. Ordezkari nagusia Jacques Monod biokimika molekularrean aditua izan zen. Zoria azaldu ezin den gertaera da, aurreikusi eta kontrolatu ezin duguna, kausarik ezta helburu edo intentziorik ez duena, eta inoren menpe ez dagoena.

Antropogenesia, Humanizazioa eta Hominizazioa

Antropogenesia

Antropogenesia esaten diogu gure arbasoetatik hasi eta gaur egungo giza espeziea eratzeko bidean egin diren prozesu eta etapen multzoari. Bi alderdi nagusi bereizten dira:

  • Gizakien alderdi fisiko eta biologikoak eta gorputzari dagozkionak (hominizazio-prozesua).
  • Kulturarekin, gizartearekin, teknikarekin eta hizkuntzarekin lotura duten alderdiak (humanizazio-prozesua).

Entradas relacionadas: