Ebokazioa eta Konstruktibismoa: Ikaskuntza Sakonaren Gakoak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,15 KB

Nola Erabili Ebokazioaren Praktika Ikaskuntza Ahalbidetzeko?

Erronka eta zailtasun kognitiboak handituz, ikasleek ikasitakoa aktiboki berreskuratzeko ahalegina egin behar dutenean, ikaskuntza sakonagoa bihurtzen da.

Ebokazioaren praktika eraginkorragoa da ikasitakoa ahazten hasi garenean praktikatzen badugu.

Geroratutako Ebokazioaren Errepikapena

Ebokazioa eraginkorra izan dadin, beharrezkoa da ezagutzak behin eta berriz berreskuratzea eta erabiltzea. Horretarako:

  • Ebokatu eta erabili ezagutzak ikasitakoa finkatzeko.
  • Lantzea ezagutza faktikoak (datuak, gertaerak) eta kontzeptualak (ideiak).
  • Errepikapena funtsezkoa da, Ebbinghausen ahanzturaren kurbak erakusten duen moduan.
  • Ezagutza ebokatu eta egoera berrietan aplikatu, erabilgarritasuna eta transferentzia sustatzeko.

Feedbacka ere funtsezkoa da: ikasleek beren ahulguneak identifikatzeko eta irakasleek hobekuntza-arloak detektatzeko baliagarria da.

Ebokazioa praktikatzea ahalbidetzen duten eta metagarriak diren ebaluazio-probak erabili behar dira. Horien bidez, ikaskuntza-helburu berberak hainbat testuingurutan ebaluatzen dira.

Ebokazio Praktika Eraginkorraren Elementu Konbinatuak

Horrez gain, ebokazio-praktika eraginkorra izateko, honako elementuak konbinatu behar dira:

  • Ebokazio espaziatua (geroratutako ebokazioa)
  • Ebokazio gurutzatua (ezagutza-multzo desberdinetakoak elkarrekin ebokatzea)
  • Elaborazioa (esanahia ematea, beste ezagutzekin lotzea)
  • Transferentzia (egoera berri bati aplikatzea)

KONSTRUKTIBISMOA

Kritikak

Gehiago aztertu eta sakondu beharko litzateke kontzeptu eta baldintzetan. Egile desberdinen ekarpenak, teoria honetan, hamankomunetako puntuetan soilik elkartzen dira.

Motak

  • Konstruktibismo kognitiboa edo psikologikoa.
  • Konstruktibismoa eragin sozialetara lotutakoa.
  • Konstruktibismoa orientazio soziokulturalekoa.

David Ausubel: Konstruktibismo Kognitiboa edo Psikologikoa

Lotutako Terminoak:
  • Ikaskuntza esanguratsua: Aurrezko ezagutzetan oinarritutako eta harremanak sortzen dituen ikaskuntza.
  • Aurre-ezagutzak: Ezagutza berria ulertzeko abiapuntua.
  • Ikaskuntza deduktiboa: Arautik abiatuz aplikazioa.
  • Ikaskuntza memoristikoa: Esanguratsutasunik gabeko ikaskuntza mekanikoa.

Jean Piaget: Konstruktibismo Kognitiboa edo Psikologikoa

Lotutako Terminoak:
  • Akomodazioa: Eskema kognitiboak berrantolatzea informazio berria barneratzeko.
  • Asimilazioa: Informazio berria dagoeneko existitzen diren eskemetan txertatzea.
  • Gatazka kognitiboa: Aurretiko ideien eta informazio berrien arteko kontraesanak ikaskuntza bultzatzen du.
  • Ikaskuntza autonomoa: Ikaslea bere kabuz ezagutza eraikitzen saiatzen da.

Jerome Bruner: Eragin Sozialetara Lotutako Konstruktibismoa

Lotutako Terminoak:
  • Ikaskuntza aurkikuntzazkoa: Ikasleak ezagutza bere kabuz aurkitzen du.
  • Aldamiajea (Scaffolding): Hasierako laguntza ematea, gero pixkanaka murrizteko.
  • Ikaskuntza induktiboa: Esperientzietatik abiatuz arau orokorrak ondorioztatzea.
  • Ikaskuntza heuristikoa: Arazoak konpontzeko ikaslearen gaitasunaren garapena.

Lev Vygotsky: Orientazio Soziokulturaleko Konstruktibismoa

Lotutako Terminoak:
  • Garapen hurbileko esparrua (ZPD): Ikasle batek laguntzarekin egin dezakeena.
  • Aldamiajea: Brunerrek garatu bazuen ere, Vygotskyren ikuspegian oinarritua.
  • Hizkuntza eta funtzio bikoitzaren legea: Hizkuntzak zeregin sozialetik norbanako barneraino duen bilakaera.
  • Psikearteko eta psikebarneko faseak: Ikaskuntzaren sozialetik indibidualera igarotzea.

Entradas relacionadas: