EAEko Turismoa: Historia, Eskaintza eta Politika

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,58 KB

EAEko Turismoaren Garapena eta Baliabideak

XIX. Mendeko Hastapenak

EAEko turismoa XIX. mendean hasi zen, itsasoan bainatzea eta bainuetxeetara joatea modan jarri zenean. Donostia errege familiaren kideak jaso zituen, eta Zarautz eta Lekeitio goiz hasi ziren, baina beste erkidego batzuk baino gutxiago garatu zen.

Turismo Baliabideak

Turismo baliabideek abantaila bat dute: ez da beharrezkoa ibilbide luzeak egitea horiek erabili ahal izateko.

  • Baliabide naturalak: Barneko distantziak laburrak dira.
  • Kulturako baliabideak: Gastronomia, folklorea eta Herri kirolak, arkitektura, arte ondarea. Adibidez: Bilboko Guggenheim, Bilboko Arte Ederretako Museoa.

Eskaintza eta Eskaria

Turismo Ostatuak eta Eskariaren Jatorria

Turismoaren eskaintzak areagotu egin du turismo ostatuen leku kopurua. Hotelak eta landa turismoak gero eta indar gehiago dute. Kanpinen eskaintza ez dago oso garaturik.

Eskariaren %50 Madril, Katalunia, Andaluziako eta Valentziako bisitariak dira. Atzerritarrak, berriz, frantsesak, ingelesak eta alemaniarrak dira.

Turistaren Profila eta Egonaldia

Maila ertain edo altuko turismoa da nagusi, batez ere aisialdiak eta lanak bultzatuta. Egonaldi laburra izaten da (2-3 gau). Hiriak dira helmuga nagusiak, eta ondoren barnealdea eta itsasertzea.

Turismo Motak Euskadin

Hainbat turismo mota daude:

  • Kostaldeko turismoa: Batez ere udan egiten da. Donostian eta Zarautzen izan ezik, Euskadiko kostan ez dago hotel eta apartamentu establezimendu handirik.
  • Hazkunde handiko modalitateak: Ekoturismoa, landa turismoa eta kirol turismoa (adibidez, mendizaletasuna eta gastronomia).
  • Turismo kulturala eta negozio turismoa: Gora egin du.

Negozio eta Kultura Ekintzak

Horretarako aprobetxatzen dira hirietako gastronomia eta hotel eskaintza, lehiaketak eta azokak egiteko instalazioak, eta ekintza kulturalak:

  • Instalazioak: Bilboko Euskalduna Jauregia, Donostiako Kursaala eta Gasteizko Europa Jauregia.
  • Ekintza kulturalak: Donostiako Zinemaldia, Bilboko Opera Garaia, Aste Nagusia, etab.

Turismo Politika eta Helburuak

Eredu Berezia Sortzea

Turismo politika eredu bakarra eta berezia sortzea bilatzen ari da, bizimoduarekin loturikoa (gastronomian eta kulturan) eta naturaren eta hiriaren dibertsitatean oinarritua.

Marketin Plana eta Helburu Ekonomikoak

Euskadik Turismoaren Marketin Plana du, Euskadiren marka (Basque Country marka) indartzeko. Helburu nagusiak:

  1. Turisten kopurua eta haien batez besteko gastua areagotzea.
  2. Eskualdeko enpleguan eta BPGaren ekarpena handitzea.

Ekintza Estrategikoak

Helburu horiek betetzeko ekintza hauek gauzatu dira:

  • Merkaturatzea hobetzea (estatuko tour operadore eta agentzien bidez, IKTak erabiliz).
  • Turismoaren eskaintza sendotzea (prestakuntza eta profesionalizazioa hobetuz).
  • Turismoaren modalitateak dibertsifikatzea (erosketak, gaueko giroa...).
  • Turismo eragileen arteko lankidetza areagotzea.

Hazkunde Iraunkorra

Turismo hazkunde iraunkorra lortzea bilatzen da. Horretarako, honako hauek bermatzen dira:

  • Baliabideen zentzuzko erabilera.
  • Ingurumenarekiko errespetua eta lurralde oreka.

Baliabide gutxien dituzten zonetan turismoa bultzatuko da, bertako baliabideei (portu ondarea) balioa emanez eta irisgarritasuna hobetuz.

Entradas relacionadas: