EAEko Turismoa: Hazkundea, Guneak eta Eragina
Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,55 KB
EAEko Turismoa: Arrazoiak eta Erakargarritasunak
Turistek bi arrazoi izan ohi dituzte EAEra etortzeko: batetik, negozioak direla eta; eta bestetik, aisialdiarekin lotutako paisaia, gastronomia, artea eta kultura. Gaur egun, erakargarritasun handia dute Bilboko Guggenheim museoak, Donostiako Zinemaldiak eta jai tradizionalek (Sanferminak, adibidez).
EAEko Turismo Gune Nagusiak Probintziaka
Gipuzkoa eta Bizkaiko Kostaldea
- Gipuzkoan, kostaldea da zona bisitatuena (Donostia, Hondarribia, Zarautz eta Getaria). Bertara joan ohi dira euskaldunak, baina baita ere Espainiako, Frantziako zein beste herrialde batzuetako turistak. Ekonomia maila ertaina eta altuko turistak izaten dira.
- Bizkaian ere kostaldea da bisitari gehien jasotzen duen zonaldea (Plentzia, Gorliz, Sopela, Bakio, Mundaka, Lekeitio). Euskaldunak joaten dira hona batez ere.
- Bilbok nazioartean pisua hartu du, eta atzerritar asko etortzen da urte osoan zehar.
Araba eta Landa Turismoa
- Arabaren kasuan, Arabako Errioxan kontzentratzen dira bisitariak. Batez ere euskaldunak, baina atzerritarren kopurua ere goraka doa.
- Bestalde, gune turistiko nagusi horiez gain, badaude beste zonalde turistiko batzuk ere. Esate baterako, landa-turismoa asko ari da indartzen, eta ingurune naturaleaz eta kulturaguneaz gozatu nahi duten bisitariak erakartzen ditu (Oñati, Arantzazu, Elorrio, Estibaliz, Loiola, Ziortza-Bolibar). Gainera, landa-ostatuak ohiko hotelak baino merkeagoak dira. Baserri asko moldatu dira landa-ostatu gisa, jatorrizko itxura mantenduz.
Donejakue Bidea EAEn
Gipuzkoatik eta Arabatik Donejakue Bidea igarotzen da, baina ez dauka Bide Frantses tradizionalaren adinako indarrik, nahiz eta Arabako arte erromanikoa oso erakargarria izan.
EAEren Posizioa Estatuko Turismoan
Kantauriar isurialdeko autonomia erkidegoen artean, bidaiari kopuruari eta ostatuetako gau-emateen kopuruari dagokionez, EAE 1995. urtean Galiziaren atzetik zegoen bigarren postuan. Baina azken 5 urteetan Galizia izan da gehien jaitsi dena, eta EAEk aurre hartu dio, estatuko 7. postuan kokatuz. 1995. urtean EAEra etorritako turistak Espainia osoko %2,63 ziren.
EAEko Turismo Sektorearen Hazkundearen Arrazoiak
- Turismo berdearen eta naturari lotutakoaren gorakada. Turistek klima epela eta jende askorik gabeko inguruak bilatzen dituzte.
- Euskal produktuak gero eta gehiago sartzea era guztietako enpresen programa garrantzitsuenetan, atzerrian zein Espainian.
- Turismo profesionala berreskuratzea, euskal ekonomiaren hazkunde orokorrarekin batera.
- Atzerriko eta Espainiako turismoaren hazkunde orokorra.
- Turismoa erakartzeko hedabideetan egindako kanpainak, hala nola "Pais Vasco, ven y cuéntalo" eslogana edota "Basque Country" kanpaina modernoagoa.
- Euskal Herriko gatazka politikoak EAEn turismoa eta irudi orokorra hondatu zituen. Baina zama horretatik berreskuratzen ari da, eta 2014ko uda, turismoari dagokionez, historiako onena izan zen.
- Guggenheim efektua ere kontuan hartzekoa da. Adituen iragarpenen arabera, negozioei eta kongresuei lotutako turismo eskaintzek gora egingo dute. Itsasbazterreko turismoak ere gora egingo du, baina ez hainbeste.
Turismoaren Eragina Ekonomian eta Gizartean
EAEra iristen diren turista gehienak Kataluniatik eta Madrildik etorri dira, baina baita ere Aragoitik eta mugakide diren erkidegoetatik. Atzerritarrak, berriz, Frantziatik etorri dira nagusiki.
Azken hamarkadan turismoa bigarren mailako ekonomia sektoretzat hartzen bazen ere, gaur egun Euskadiko hazkunde ekonomikoaren lehentasunetako bat da. Gaur egun, BPGaren %5,6 suposatzen du, 130 milioi euro eta 100.000 lanpostu sortuz. Azken 4 urteetan, etorrerak %8,8 hazi dira. Gipuzkoa (%7,2) da turismoak BPGarekiko pisu erlatibo handiena duen probintzia, Araba (%5,2) eta Bizkaia (%5) atzetik dituela.
Turismoaren Eragin Negatiboak eta Zuzenketa Neurriak
Turismoak baditu ondorio kaltegarriak ere. Horren garapenean izandako planifikazio eta aurreikuspen ezak ingurumen-eragin izugarria izan du alde askotan, eta zuzenketa-neurriak aplikatzen hasi dira.