EAEko Industriaren Hedapena: Eraldaketa eta Paisaia Industrialak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,27 KB

EAEko industrien hedapenak etengabeko eraldaketa prozesua izan du, eta horrek industria paisaia desberdinak sortu ditu: industriagune handiak eta landa inguru jakin batzuetako industriaguneak. Sektoreka, metalurgikoa, metal produktuena, makineria eta hornidura mekanikoena dira EAEn pisu handiena dutenak. Bizkaian eta Araban, garraio materialen enpresak nabarmentzen dira.

Industriagune Nagusiak

Bizkaia

Lantegi ugari zona inguruan: Bilbo Handian hasi eta Durangalde osoan zehar, gero Gipuzkoarekin bat egin eta Deba eta Oria haranetik Donostia beterriraino.

Araba

Arabako industria hiriburuaren inguruan kontzentraturik dago, Amurrio eta Laudio industriaguneak izan ezik. Hauek bat egin dute Ibaizabal garaiarekin.

Ibaizabal Ibaia

XIX. mende amaieran eta XX. hasieran Ibaizabalen ezkerraldean industria metatzen hasi zen, gero eskuinaldera zabaldu, Erandio eta Deustu artean, Bilbora Ibaizabal eta Nerbioi ibaiek bat egiten duten arte (Basauri-Galdakao). Ibaizabal ibaiaren ibilgua Euskal Herriko industria eskualde nagusiena da, baita Espainiako lehenetakoa ere. Ibaizabal itsasadarraren ezkerraldean kokatuta jarraitzen dute oraindik siderurgiak, ontzigintza, kimika eta hornidura ondasunen industriak. Barakaldon, Trapagaranen eta Basaurin industria metalurgikoak daude pilatuta, eta Bilbo enpresa askoren egoitza soziala bihurtu da. Desarrolismo garaian hainbat lantegi eraiki ziren Ibaizabal erdi eta goi ibilguetan: Galdakaotik hasi eta Elorrio eta Ermuraino, Zornotza, Durango, Abadiño eta Berrizetik barrena. Zonalde horretan industria metalurgikoa, gai metalikoak eta papera dira nagusi. Nerbioi eta Kadagua ibaien haranak Arrigorriagatik Balmasedaraino metalurgian daude espezializatuta.

Txorierri

Txorierrin, Larrabetzutik Leioaraino, industria lantegi txikiak daude, nekazaritza ekoizpenekoak eta era askotako jarduerak eta zerbitzuak. Zamudioko parke teknologikoa, Loiuko aireportua eta UPV daude.

Gipuzkoa

Deba Goieneko industria tradizioa XVI. mendean hasi zen. Hala ere, industria ekimen askoren sorlekua Eibar izan da, eta handik zabaldu da Bizkaira eta Gipuzkoara. 60ko hamarkadan industria hedatzen hasi zen Debagoienean, eta Arrasateko, Oñatiko, Aretxabaletako eta Eskoriatzako industrializazioa sendotu. Bertako garapena sustatzeko konpromisoa, teknologia institutuen sorrera eta I+G+I alorrean inbertitzea funtsezkoa izan dira eremu hau EAEko gune berriztatzailenetako bat izateko.

Industria EAE-n: Tipologia

Industria pilatzen den zonaldeez mintzatzen garenean denak ez dira berdinak.

  1. Poligono industrialak
  2. Industriaguneen eta parke teknologikoen artean bereizketa egin daiteke, eta poligono industrialek industria kopuru handia bildu ohi dute. Adibidez, Araban: Anuntziabai, La Azucarera, Jundiz, Castilla... Bizkaian: Asua, Axpe, Santelices, Granada, Ballonti... Gipuzkoan: Larramendi, Erisono, Epele, Teleriarte, Sansinea, Eureka…

Industriaguneak sakabanatuak daude eskualde buru batzuetan. Tokian tokiko ekimen gisa sortu ziren eta landa eremuko biztanleen emigrazioa galarazi dute, esate baterako Gernikan eta Mungian.

Parke teknologikoak (Zamudio, Miñano, Leioako parke zientifikoa eta berrikuntza poloak) teknologia aurreratuko enpresak, ikerketa zentroak… biltzen dituzte.

Entradas relacionadas: