EAEko Industriaren Banaketa eta Dentsitatea: Iruzkina

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,07 KB

EAEko Industriaren Banaketa eta Dentsitatea

Mapa honetan ikusten dugun bezala, EAEko industria agertzen da. Mapa honek enpleguaren dentsitatea adierazten du. Bost zati ezberdinetan dago banatuta Euskal Autonomia Erkidegoan. Kolore gorrienek dentsitate handiena duten eremuak erakusten dituzte, eta kolore zuriek, berriz, dentsitate gutxieneko lekuak. Mapan argi ikus dezakegunez, Bilbo da EAEn dentsitate handiena duen lekua.

Industriaren Kokapen Geografikoa

Industriaren banaketa geografikoari dagokionez, EAEn hainbat ñabardura dira deigarri:

  • Bilboko metropolialdearen nagusitasuna.
  • Gipuzkoan banaketa orekatuagoa izatea.
  • Bizkaiko eta Gipuzkoako industria-sareen lotura, Durangaldea eta Debabarrenaren bidez.
  • Gasteiz eta beste hainbat herri jakinetan izan ezik, gainerako lurraldeetan industria gutxiago egotea.

Industria-dentsitateari erreparatzen badiogu, hiru eskualde mota bereiz ditzakegu: industria-dentsitate handiko eskualdeak, industria-dentsitate ertainekoak eta, azkenik, industria-dentsitate txikikoak.

Industria-dentsitate handiko eskualdeak

Ugariak dira isurialde atlantikoan, eta zerrenda edo korridore jarraituetan hedatuta daude. Banalerroaren hegoaldean, aitzitik, dentsitate handiko gune bakarra aurkitzen dugu: Gasteiz.

  • Bilboko metropolialdea: Nerbioi ibaiaren bi aldeetan eta Txorierrin zehar hedatzen da. Bilbo, Basauri, Loiu eta Erandio dira industria-lanpostu gehien dituzten udalak.
  • Durangaldeko industria-eremua: Bilboko industria-sare trinkoa Ibaizabal ibaiaren ibarrean zehar luzatzen da ekialdetik Gipuzkoarantz. Lanpostu gehien dituzten herriak Durango eta Ermua dira.
  • Donostialdea: Gipuzkoako industriagune garrantzitsuena da. Donostiatik Bidasoa beherantz hedatzen da.
  • Bidasoa Beherea: Industria Irunen pilatzen da. Sektore garrantzitsuenak metalezko artikuluak, material elektrikoa, elikagaiak eta makinagintza dira.
  • Goierri: Beasain eta Legazpi dira gune nagusiak, eta hein txikiagoan Olaberria, Ordizia eta Zumarraga.
  • Arabako Lautada: Gasteiz da industria biltzen duen gune nagusia; Agurain eta Iruña Okan izan ezik, Lautadako gainerako herrietan ez dugu industria-gune nabarmenik topatuko.

Industria-dentsitate ertaineko eskualdeak

Hainbat guneren inguruan kokatzen dira:

  • Gipuzkoan: Tolosaldea eta Urola Kosta.
  • Araban: Kantaurialdea.
  • Bizkaian: Plentzia-Mungia eskualdea.

Industria-dentsitate txikiko eskualdeak

Bizkaian eta Araban kokatzen dira nagusiki:

  • Bizkaian: Arratia-Nerbioi, Gernika-Bermeo eta Markina-Ondarroa. Industria apurra metalurgiaren eta makinagintzaren inguruan dihardu.
  • Araban: Gorbeialdea, Arabako Errioxa, Mendebaldea eta Ibarrak dira industria gutxien kontzentratzen den lekuak.

Entradas relacionadas: