EAEko Industria eta Nekazitza Paisaiak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 10,07 KB

EAEko Industria: Orokorra eta Sektore Nagusiak

Euskal Autonomia Erkidegoa (EAE) estatuko bigarren tokian kokatzen da Errioxaren atzetik, industriari dagokionez. EAEko industriak krisi latza jasan zuen iraganean, baina suspertzea eta goi mailan kokatzea lortu zuen. Azken krisialdian, ordea, hainbat sektoretan beherakada nabarmena antzeman da. Gaur egun, euskal industriak tertziariatzeko joera ere izan duela gehitu behar dugu. EAEko sektore batzuek funtzio oso garrantzitsua dute Espainiako industria ekoizpenean.

Sektore Nagusiak

  • Metalurgia eta Makinagintza: Euskal industria apurka dibertsifikatuz joan arren, bi sektore horiek nabarmentzen dira.
    • Kontzentrazio handieneko guneak: Gasteiz, Bilboko metropoli ingurua eta Debagoiena.
  • Makinagintza: Bigarren sektore garrantzitsuena da.
    • Kontzentrazio handiena: Gipuzkoan, ondoren Bizkaian eta azkenik Araban.
    • Gune garrantzitsuenak: Debabarrena, Donostialdea, Arabako Lautada eta Bilboko metropoli ingurua.
    • Bi azpisektore nagusi: etxetresna elektrikoena eta makina-erreminta.
  • Garraio Materialaren Industria: Aipagarria da.
    • Produkzio berriak gehitu zaizkio: itsasontzi eta trenen fabrikazio tradizionalari automozioa eta aeronautika gehitu zaizkio. Honek garrantzi ekonomiko handia du.
    • Gune garrantzitsuenak: Gasteiz, Goierri eta Bilboko metropoli ingurua.
  • Material Elektrikoaren Industria:
    • Nagusiki biltzen da: Bilboko metropoli inguruan, Donostialdean, Debagoienan eta Gasteiz inguruan.
  • Industria Kimikoa: Industriarako produktu kimikoak, oinarrizko kimika eta petrolioa lantzen ditu.
    • Adar horretako azpisektore garrantzitsuena: kautxu eta plastikoarena.
    • Banaketa: nahiko erregularra hiru probintzietan.
    • Lotura: automobilaren industriarekin oso lotuta dago.
    • Jabetza: multinazionalen eskuetan dago nagusiki.
  • Energia Elektrikoa, Gasa eta Ura: Hazten ari den sektorea da EAEn.
    • Arauak: 2005eko Energia Planak arautzen du.
    • Helburua: energia autohornikuntza lortzea.
    • Sustapena: dibertsifikazioa lortzearren energia eolikoa sustatzen ari dira. Hainbat zentral eraiki dira eta eraikitzeko asmoa dago.

Industriaren Kokapena EAEn

Industriaren banaketan EAEn lau ñabardura dira deigarri:

  • Bilboko metropoli arearen nagusitasuna.
  • Gipuzkoan banaketa orekatuagoa izatea.
  • Bizkaiko eta Gipuzkoako industri sareen lotura Durangaldea eta Debabarrenaren bidez.
  • Araban duen urritasuna.

Industri Dentsitatearen Araberako Eskualdeak

Industri dentsitateari erreparatzen badiogu, hiru eskualde mota bereiz ditzakegu:

  • Industri dentsitate handiko eskualdeak: Ugariak dira isurialde atlantikoan eta zerrenda edo korridore jarraituetan hedatuta daude.
    • Bilboko Metropoli Area: Nerbioi ibaiaren bi aldeetan eta Txorierrin zehar hedatzen da.
      • Industri lanpostu gehien dituzten udalak: Bilbo, Basauri, Zamudio, Trapagaran, Galdakao, Loiu eta Erandio.
      • Sektore nagusiak: metalurgia eta metalezko artikuluena; bigarren mailan, makinagintza zein material elektrikoa, eta azkenik, sektore berritzaileak (kautxu eta plastikoa ekoizten dutenak ere aipatzen dira beste testuan).
    • Ibaizabal Ibarreko Industria (Durangaldea): Bilboaldeko industria sare trinkoa Ibaizabalen ibarrean zehar luzatzen da ekialdetik Gipuzkoarantz.
      • Lanpostu gehien dituzten herriak: Durango, Ermua, Abadiño eta Amorebiño.
      • Ezaugarriak: enpresak txikiak edo ertainak dira eta espezializazio handia dago metalurgia eta metalezko artikuluen ekoizpenean.
    • Durangaldea eta Debabarrena: Durangaldea Debabarrenari lotzen zaio, Eskoriatzatik Debara doan ardatzari jarraituz. Bi eskualdetan banatzen da: Debagoiena eta Debabarrena.
      • Sektore nagusiak: metalurgia, makinagintza eta metalezko artikuluena.
    • Donostialdea: Gipuzkoako industrigune nagusia da. Donostiako hiri ingurutik Bidasoa behererantz hedatzen da ekialdetik, eta Oriaren ibarreraino mendebaldetik.
      • Lanpostu gehien dituzten herriak: Donostia, Hernani, Oiartzun, Lasarte-Oria, Andoain, Usurbil eta Errenteria.
      • Sektore nagusi ugari: makinagintza, metalurgia eta metalezko artikuluak, plastikoa eta kautxuaren eraldaketa, elikagaiak, material elektrikoa, papera, edizioa eta arte grafikoak, industria kimikoa.
    • Bidasoa Beherea: Industria Irunen pilatzen da.
      • Sektore garrantzitsuenak: metalezko artikuluak, material elektrikoa, elikagaiak eta makinagintza.
    • Goierri:
      • Gune nagusiak: Beasain eta Legazpi.
      • Sektore aipagarria: garraio materialen industria.
    • Arabako Lautada: Gasteiz da industria biltzen duen gune nagusia. Gune hau EAEko bigarrena da.
      • Kokapena: enpresa gehienak industrialdetan eta Miñanoko teknologia parkean antolatuta aurkitzen dira.
      • Sektore garrantzitsuenak: metalurgia eta metalezko artikuluena, garraio materiala, hegazkinetarako hego eta fuselajea, makinagintza, elikadura eta material elektrikoak.
      • Industria ez da erraza aurkitzen beste herrietan, Iruña eta Agurain Okan izan ezik.
  • Industri dentsitate ertaineko eskualdeak:
    • Gipuzkoan: Tolosaldea (Sektore garrantzitsuenak: makinagintza, metalurgia eta metalezko artikuluak) eta Urola Kosta (Udal garrantzitsuenak: Azpeitia, Azkoitia, Zarautz eta Zumaia; Sektoreak: metalurgia eta metalezko artikuluak, etab.).
    • Araban: Kantaurialdea (Nagusitzen dira: Laudio, Amurrio, eta Aiara; Sektoreak: metalgintza eta industria ez-metalikoa).
    • Bizkaian: Plentzia-Mungia eskualdea.
  • Industri dentsitate txikiko eskualdeak: Bizkaian eta Araban kokatzen dira soilik.

Ondorioak (Industria EAEn)

Mapa honi erreparatu ondoren, zenbait gauza ondorioztatu daitezke:

  • Industria zonalde garrantzitsuenak hiriburu eta beren zonaldeetan kokatuta daude, bertan enpresa gehienak pilatzen baitira.
  • Dentsitate handiena duen zonaldea Bilboaldea da; bertan sektore garrantzitsuena metalurgia eta metalezko artikuluak da.
  • Jarraituz, Donostialdea izango litzateke dentsitate maila altuena duen hurrengoa. Hemen, sektore garrantzitsuenak ez dira metalurgia soilik, makinagintza, plastikoa, elikagaiak, papera, material elektrikoa, arte grafikoak eta industria kimikoa ere garrantzi handiko sektoreak baitira.
  • Azkenik, Araba dugu, bertan dentsitate baxuena dago. Nahiz eta Gasteizek industria asko jasotzen duen, ez dago industria aurki daitekeen herri askorik. Bertan metalurgia, garraio materiala, makinagintza, elikadura eta material elektrikoak egiten dira.

Nekazitza Paisaiak Iberiar Penintsulan

Iparralde Hezeko Nekazaritza-Paisaia

Iberiar penintsularen iparraldea eta ipar-mendebaldea hartzen ditu. Bertako inguru fisikoak erliebe gorabeheratsua du eta urte osoan klima ozeaniko euritsua da nagusi.

Nekazaritza-Egituraren Ezaugarriak:

  • Biztanleria: tradizioz oso ugaria izan dena, gaur egun urria eta zahartua da.
  • Ustiategiak: minifundistak dira. Nekazariek lursail txikiak dituzte, heskaien bidez bananduta eta bata bestetik urrunduta. Errentagarritasuna gutxiagoa du.
  • Lurzoruaren erabilera nagusiak: abeltzaintzara bideratzen dira. Nekazaritzak azalera txikia hartzen du.
  • Kokapena: Kostan, landak haranen beheko aldeetan kokatzen dira; barrualdean, haranak estuagoak direnez, nekazaritza-aprobetxamendua oso txikia da.
  • Laborantza: Iraganean polilaborantza egiten zen, nekazariak oso isolatuta bizi zirelako eta beren burua hornitzeko beharra zutelako. Gaur egun, nekazaritza baratzeko laborantzetan eta bazka-laborantzetan espezializatu da.
  • Abeltzaintza: nekazaritza-jarduerarik garrantzitsuena da. Klimak, haragiaren eta esnearen hiriko eskariak eta landako biztanleria urriak mesede egiten dio, eskulan gutxiago behar duelako.
  • Baso-ustiapena: beste jarduera garrantzitsu bat da. Altzariaren industriara edo paper-orea lortzera bideratzen da.

Mediterraneoko Nekazaritza-Paisaia

Inguru fisikoak erliebe gorabeheratsua du Mediterraneo itsasoaren kostaldean.

Nekazaritza-Egituraren Ezaugarriak:

  • Biztanleria: Antzina oso ugaria izan zen tradizioz, baina gaur egun asko murriztu da.
  • Ustiategiak: Inguru ureztatuetan minifundioa da nagusi eta lurzorua nekazaritzarako erabiltzen da.
  • Lurren arteko aldeak: Nekazaritzak alde handiak ditu lur ureztatu eta lur lehorren artean.
  • Lur lehorrak: kosta aurreko inguru menditsu edo gorabeheratsuak hartzen ditu. Lur horietan normalean zerealak, olibondoa, mahatsondoa eta arbendolondoak lantzen dira.
  • Lur ureztatuak: baratzezaintza goiztiarra egiten da aire zabalean; hemen plastikoaren azpian frutagintza mediterraneoa eta fruitu tropikalak landatzen dira neguak oso leunak direlako.
  • Abeltzaintza: behiak eta txerriak dira nagusi Katalunian, ardiak lehorreko lurretan eta Guadalquivirren ertzetan aldiz abelgorriak.
  • Baso-ustiapena: garrantzi txikia du hemen, Huelvan izan ezik.

Barrualdeko Nekazaritza-Paisaia

Bi goi-lautadak eta Ebroren sakonunea hartzen ditu. Alde horretako inguru fisikoak erliebe laua du. Udan prezipitazio gutxi egoten dira, eta urtaroen artean kontraste termiko nabarmenak daude.

Nekazaritza-Egituraren Ezaugarriak:

  • Biztanleria: urria eta zaharkitua da.
  • Ustiategiak: askotariko tamaina dute.
  • Lurzoruaren erabilerak: nekazaritzara, abeltzaintzara eta basogintzara bideratuta daude.

Ondorioak (Nekazaritza)

Mapa hau ikusi ondoren ikasi dezakegu, lehendabizik, Espainiako zein zonatan zer landatzen den eta zer nekazaritza mota den eraginkorrena paisaiaren arabera, eta azkenik, nekazaritzaren eta klimaren mapa oso parekoak izango direla esan daiteke, bien artean erlazionatuta daudelako.

Entradas relacionadas: