EAEko Industria: Krisia, Birmoldaketa eta Susperraldia
Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,31 KB
Birmoldaketa Prozesua eta Eragina
1973ko nazioarteko krisiak eta 80ko hamarkadan gobernuak egin zituen birmoldaketa planek (Lisboako estrategian ezarritako aldaketak) erabat aldatu zuten EAEko industriaren egitura. Birmoldaketa honek batez ere sektore helduetan (siderurgian, metalurgian, ontziolan, kimikoan...) eragin zuen: langileen kopurua murriztu, enpresen tamaina txikiagotu eta enpresa asko itxi; egoerari eutsi ziotenek, berriz, produkzio- eta kudeaketa-sistemak berritu zituzten.
Industria Egitura eta Espezializazioa
Industria-ekoizpena hiru sektoretan oso espezializatua dago: metalurgia eta produktu metalikoen ekoizpena; erauzte-industria, petrolioaren, energiaren eta uraren industria; eta makineria. Hau da, jarduera helduetan garrantzia du, baina industria-politikaren bidez ekoizpena dibertsifikatu nahi da sektore tradizionalak berrituz. Industria-egituran ETEak dira nagusi. I+G+B maila Espainiako batez bestekoa baino handiagoa da, baina Europako lehiakideena baino txikiagoa.
Desindustrializazioaren Eragin Geografikoa
Desindustrializazio handiena Bizkaian gertatu zen. Bilbo Handiak gainbehera izan zuen eta industria-ardatz berrietarantz hedatu zen (Murgia, batez ere). Gipuzkoan ere eragina izan zuen, inguru sakabanatu eta txikiagoak ukituz. Azkenik, eragin txikiena Araban izan zuen, batez ere Laudion, Amurrion eta Gasteizen nabaritu baitzen. Gaur egun, azken hau da industria-hazkundearen buru, kostako probintzietako proiektu berriak bertan ezarri direlako. Honela, EAE Estatuko industria-eremu nagusienetakoa izatetik gainbeherako industria-eremu izatera igaro zen.
Egungo Egoera eta Susperraldia
Dena dela, azken urteetan suspertzen ari da berriro industria Euskal Herrian. Berrindustrializazio-prozesu honetan zenbait faktorek eragin dute: kokapen geografikoa, industria tradizionala, kapital ugari edukitzea... Krisi ekonomikoak eragin dion arren, Estatuko industria-eremu indartsuenetakoa izaten jarraitzen du, eta une hauetan hauek dira industria-sektore nagusiak:
Industria Sektore Nagusiak
Sektore Helduak
Sektore Helduak: metalurgia, eraldatutako metalikoak, industria elektrikoa, etxeko tresna elektrikoak eta garraio-industria. Tradizionalki hala izan dira. Birmoldaketaren ondoren instalazioak modernizatu ziren, baina hala ere, lurralde ekoizle berrien prezio txikien lehiari aurre egin behar izan diote; beraz, esan daiteke birmoldaketa-prozesua ez dagoela erabat amaituta. Izan ere, esan daiteke teknologia berriek nazioarteko merkatuan lehiatzea errazago egiten dutela.
Sektore Dinamikoak
Sektore Dinamikoak: automobilgintza, industria kimiko arina, elikagaiena eta eraikuntzakoa. Hauek produkzio-prozesua eta kudeaketa-sistema berritu dituzte teknologia berriak erabiliz. Horrela, produktibitate handia eta merkatu zabala dute. Dena dela, sektore hauek neurri handi batean multinazionalen esku daudenez, deslokalizazio-arriskuan daude etengabe produktua hobetu ezean.
Balio Erantsi Handiko Industria eta Parke Teknologikoak
Azkenik, balio erantsirik handiena sortzen duen industria ez dago ondo garatuta. Administrazioaren laguntzaz, Zamudion (Bizkaian), Miramon (Donostian) eta Miñaon teknologia-parkeak eta enpresa-parkeak sortu dira sektore hauetan.