EAEko Estatutua eta EBko Egitura Instituzionala
Enviado por Chuletator online y clasificado en Francés
Escrito el en
vasco con un tamaño de 5,23 KB
Euskal Autonomia Erkidegoaren Estatutua
Euskal Estatutu Lege Organikoa
1979ko abenduaren 18an aldarrikatu zen.
Euskal Autonomia Erkidegoari (EAE) esparru politikoan, juridikoan eta administratiboan eskumenak jaso zizkion.
EAEko Erakundeak
EAEko erakundeak beste autonomia-erkidegoetakoen oso antzekoak dira:
- Legebiltzarra (botere legegilea)
- Gobernu Autonomikoa/Jaurlaritza (botere betearazlea)
- Justizia Auzitegi Nagusia (botere juridikoa)
Oredazkaritzaren Arloa
- Hiru lurralde historikoek ordezkari kopuru bera dute.
- Biztanleriaren %15 baino gutxiago izan arren, ordezkari kopuru bera dute.
Lurralde Historiko bakoitzak bere Batzar Nagusiak ditu, sufragio unibertsal zuzenez hautatuak.
Foru-arauak botere legegile gisa jarduten dira, baina haien ebazpenek ez dute lege-mailarik.
Ahaldun Nagusia batzarrek aukeratzen dute, aldundi edo probintzia-gobernu bakarra gobernatzeko.
Batasuneko Erakundeak (Europar Batasuna)
Europar Kontseilua
- Gobernuburuek edo estatuburuek osatzen dute. Lehendakariek eta Batzordearen lehendakariek ere parte hartzen dute.
- Lehendakaria Kontseiluak gehiengo kalifikatu bidez hautatzen du.
- Agintaldia bi urte eta erdikoa da.
Europako Parlamentua
Munduko batzar demokratiko handienetako bat da. 705 kidek EBko herritarrak ordezkatzen dituzte. Bost urtez behin hautatzen dituzte estatu kideetako boto-emaileek.
Europar Batasuneko Kontseilua
Erakunderik garrantzitsuena da erabakiak hartzeari dagokionez. Bruselan du egoitza.
Betekizun Nagusiak
- Botere legegilea bideratzea.
- Batasunaren izenean nazioarteko hitzarmenak egitea.
- Estatu-kideen ekimenen koordinazioa bermatzea eta poliziaren eta epaileen arteko lankidetzan beharrezkoak diren neurriak hartzea.
Europako Batzordea
Funtzio hauek betetzen ditu:
- Europako Parlamentuari eta EBko Kontseiluari lege berriak proposatzea.
- Estatu-kideek EBko Zuzenbidea behar bezala aplikatzea.
- Batasunaren politikak kudeatzea.
Justizia Auzitegia
Estatu-kide bakoitzeko epaile batek osatzen du, eta 8 abokatu orokorren laguntza du.
Funtzioak
- Erkidegoko Zuzenbidearen interpretazio beti-batekoa bermatzea da betebehar nagusia.
- Batasuneko legeen gainean egindako erreklamazioak epaitzeko eskumena du.
- Auzitegi horren erabakiek gobernu guztiak behartzen dituzte.
Europako Arartekoa
EBko organismoen, bulegoen eta agentzien kontra herritarrek edo enpresek egindako salaketak ikertzen ditu. Bost urterako hautatzen da eta berritu daiteke.
Kontuen Auzitegia
EBren funtsak dituen edonoren edo edozein erakunderen jarduera kontrolatzen du. Luxenburgon du egoitza. Ez du berezko lege-eskumenik.
Europako Banku Zentrala (BCE)
- Euroa kudeatu eta prezioen egonkortasuna babesten du.
- EBren politika ekonomikoaren eta diru-politikaren ildo nagusiak finkatzen ditu.
- EBko herrialdeetako banku zentralarekin batera jarduten du.
- Europako Parlamentuari eta Kontseiluari aurreko ekitaldiari buruzko urteko txosten bat aurkezten dio.
- Europako finantza-legeei buruz eta EBri iruzurraren kontra borroka egiteko moduari buruz duen iritzia ematen du.
Kontseiluak EBko herrialde bakarreko kide bat izendatzen du 6 urterako.
Ekonomia eta Gizarte Lantaldea
Organo aholku-emailea da. Enpresaburuen, langileen eta intereseko beste talde batzuen ordezkariek osatzen dute. EBrekin zerikusia duten gaiei buruzko iritzia eman dezakete. Beren funtzioa erakunde handietarako iritziak ematea da, Kontseiluaren eta Batzordearen eskariz edota Lantaldearen beraren ekimenez.
Merkatu Bakarra eta Ekonomia eta Diru Batasuna
Merkatu Bakarra
Europar Batasuneko estatu-kideek osatutako barne-merkatu bateratua da. 2013an 504 milioi kontsumitzaile zituen, eta mundu industrializatutako barne-merkaturik handiena da.
Merkatu bateratua eratzea Erromako Itunaren helburuetako bat izan zen. 12 urteren ondoren, salgaien merkataritza askea ezarri zen, aduana batasunari esker:
- Estatu-kideen arteko mugetan aduana-zergak kendu ziren.
- Muga-zerga bakarra adostu zen inportaziorako, salgaiak estatuen artean libre ibili zitezen.
Inportazioko eskubidea EBtik kanpo egindako produktuari ezartzen zaio, Batasunean lehen aldiz sartzen denean ordaintzen dena.
EDBren Abantailak
- Transakzioen kostuak murriztu.
- Prezio egonkorragoak.
- Produktu eta zerbitzu gehiago eskaini, prezio egokiagoekin.
Diru Batasuna
1992an diru bakarra onartzeko erabakia hartu zen.
2002an euroa erabiltzen hasi ziren Europar Batasuneko estatu gehienetan (Danimarkan, Erresuma Batuan eta Suedian izan ezik).
Esloveniak 2007an hasi zen euroa erabiltzen.
Gaur egun, pertsonak, ondasunak, zerbitzuak eta kapitalak mugarik gabe mugitu daitezke.