EAEko Biztanleriaren Piramidearen Analisia (2010)
Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,67 KB
PRAKTIKA (2): EAEko Biztanleriaren Piramidearen Analisia (2010)
Biztanleriaren piramide honek EAEko biztanleria 2010. urtean sexuaren eta adinaren arabera nola banatzen den erakusten du. Kutxatila-forma dauka, populazio erregresiboa delako; hau da, jende gutxiago jaiotzen da, berezko hazkundea oso txikia izanik. Piramide forma honek Trantsizio Demografikoa amaitu eta Erregimen Demografiko Modernoan gaudela adierazten du.
Ezaugarri Nagusiak
- Zahar multzo oso nabaria: Bizi-itxaropena handitu da.
- Gazteen multzoa murrizkorra: Jaiotza-tasa baxua.
- Helduen multzoa oso zabala: "Baby-boom" belaunaldia eta immigrazioaren eragina.
1. Egitura Sexuaren Arabera
Lehenengo kohortean ikus daiteke gizon gehiago jaiotzen direla. Hala ere, gizonezkoen hilkortasuna handiagoa denez, bi sexuetako efektibo demografikoak berdindu egiten dira. Handik aurrera, emakumeak ugariagoak izango dira kohorte guztietan, bizi-itxaropen luzeagoa dutelako.
Zergatiak
- Arrazoi biologikoak: Emakumeak biologikoki indartsuagoak dira.
- Arrazoi soziokulturalak: Gizonek, tradizionalki, bizimodu ezberdina izan dute: gerretan parte-hartze handiagoa, lan gogorragoak eta istripu-posibilitate gehiago; ohitura kaltegarrien eragina (tabakoa, alkohola...).
2. Egitura Adinaren Arabera
- Gazteak (0-14 urte): %13,20
- Helduak (15-64 urte): %67,63
- Adinekoak (65 urte eta gehiago): %19,17
Populazio zahartua dugu, zaharren multzoa %12tik gorakoa delako.
Kohorteen Analisia
- Lehenengo bi kohorteak (0-9 urte): Pixka bat handiagoak dira immigrazioaren eraginez. Euskadira heltzen ari den populazio atzerritarra gaztea da eta ugaltze-tasa handiagoa du.
- Hurrengo kohorteak (10-29 urte): Populazioaren murrizketa islatzen dute, jaiotza-tasa gero eta txikiagoa izan delako. Hazkunde txikia ikusten da. Euskadi ziklo demografiko modernoan sartu zen, eta, aldi berean, 1975eko krisiak Euskadiko industriaren gainbehera ekarri zuen, ondorio demografiko nabarmenekin.
- 30-49 urte: Populazio-hazkunde dezente adierazten dute, 1959. urteko "baby-boom" fenomenoaren eta 1990etik aurrerako immigrazioaren ondorioz. Immigrazio-fenomeno horrek populazioa gaztetu eta jaiotze-tasa sustatu zuen.
- Hurrengo kohorteak: Hazkunde motelagoa izan zen.
- 70-74 urte: Gerra Zibileko kohortea.
Populazioaren zahartzea oso nabaria da.
Zahartzearen Zergatiak
- Bizi-itxaropenaren luzapena:
- Medikuntzaren aurrerapenak.
- Higienearen eta elikaduraren hobekuntza.
- Hezkuntza- eta kultura-mailaren hobekuntza.
- Jaiotza-tasaren murrizketa (piramidearen oinarriko sartunea):
- 1975eko krisia.
- Trantsizioarekin batera, mentalitate-aldaketa: emakumea lan-munduan sartzea.
- Bizi-maila hobetzea: seme-alaba gutxiago izateko joera.
3. Ondorioak
- Populazioaren zahartzea da ondorio nagusia.
- Europako biztanleriarik zaharrenetakoa da EAEkoa.
Errealitate honen ondorio kezkagarriak
- Ekonomikoak: Populazio aktiboaren murrizketa eta pentsioak mantentzeko zailtasunak.
- Osasunari dagokionez: Adinekoek osasun-zerbitzu asko kontsumitzen dituzte.
- Sozialak: Egoitza-beharrak eta zaharren denbora betetzeko jarduerak antolatu beharra.