EAEko Biztanleriaren Piramidea: Analisia eta Bilakaera Demografikoa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía
Escrito el en vasco con un tamaño de 7,14 KB
EAEko Biztanleriaren Piramidea:
EAEko BIZTANLERIAREN PIRAMIDEA: Biztanleriaren piramide honek EAEko biztanleriak 2008. urtean sexuaren eta adinaren arabera duen egitura erakusten du, eta ia ehun urtetan zehar demografian ondorioak izan zituzten gertaerak ere aztertzen ditu. Piramide honek erraboil forma dauka eta populazio erregresiboa duela esan daiteke, gero eta jende gutxiago jaiotzen delako, BH oso txikia denez. Piramide forma hau bere Trantsizio Demografikoa amaitu eta Erregimen demografiko modernoa duen gizarteari dagokio. Ikus daiteke gizarte honek zahar multzo oso nabaria duela bizi itxaropena hainbeste handitu delako, gazteen multzoa murrizkorra da eta azken urteotako inmigrazioek handituta, etorkinak lan egiteko adinean dauden pertsonek osatzen dutelako. Hau denaren zergatiak eta ondorioak jarraian aztertuko ditugu.
1. Egitura sexuaren arabera:
Lehenengo kohortean ikus daiteke emakume gizon baino gehiago jaiotzen direla (0-4 urte bitarteko gizonezko barra emakumezkoa baino pixka bat handiagoa da). Kalkulatzen badugu gizonezko-indizea aterako zaigun %105,4 dela, hau da, 100 emakume bakoitzeko 105,4 gizon jaiotzen direla. Gizonezko hilkortasuna handiagoa denez, momentu batean (40-44 urte) emakumezko efektiboak gizonezkoak baino handiagoak dira. Horrela izanda, handik aurrera adineko emakumeak ugariagoak dira gizonak baino kohorte guztietan.
Ondorioak:
Gizonezko hilkortasun-tasa handiagoaren zergatiak biologikoak eta sozio-kulturalak dira. Emakumeak biologikoki indartsuagoak dira arrazoi hormonal eta inmunologikoengatik. Fenomeno hau haurtzaroan ikusten da ondo, hori dela eta adin berean mutil gehiago hiltzen dira neska baino. Bestaldetik, gizonek, tradizionalki, bizi modu ezberdina izan dute eta horrek bi sexuentzat suposatu izan du arrisku faktoreen aurrean intentsitate ezberdineko egoera edukitzea: gerretan parte hartze gehiago, lan gogorragoak indar fisikoen eta osasunaren ahuldurarekin, istripu gehiago eta elikadura ohitura txarragoak. Alderantziz, denborarekin emakumeek erditzean eta erditu osteko hilkortasuna hainbeste murriztu dute eta osasunaren aurrean ohitura ezberdinak ere adierazten dute, emakumeek prebentzio-medikuntza gehiago praktikatzen dute eta arazo psikologiko gutxiago dute gaixotasuna onartzeko eta tratamenduan jartzeko.
2. Egitura adinaren arabera:
Datu estatistikoekin adin-multzoen portzentuak kalkula daitezke eta hori egin ostean hurrengo datuak dauzkagu: Gazteak (0-14): %12,71. Helduak (15-64): %68,65. Adinekoak (65 urte eta gehiago): %18,64.
Datu hauek erakusten dute oso populazio zahartua, zeren eta kontuan hartzen badugu populazio bat zaharra dela esateko bere gazteen multzoa %25 izan behar dela, hemen ikusten dugu portzentu horren baino askoz txikiagoa daukagula eta alderantziz zaharren multzoa ere %12tik baino nahiko handiagoa dela.
Behetik gora joaten bagara piramidea aztertzen ikusten da lehenengo kohortea, hau da, 0-4 urte bitartekoa pixka bat handiagoa dela aurrekoak baino. Hau inmigrazioaren eragina izan daitekeela, zeren eta Euskadira heltzen ari den populazio atzerritarra gaztea baita eta ugaltze tasa handiagoa du hemengoa baino. Hurrengo kohorteetan (5-24 urte bitartekoetan) ikusten da populazioaren murrizketa zenbait konstantea izan dela, jaiotza gero eta txikiagoa izaten dela. Honek suposatu izan du urte askotan berezko hazkunde txikia eta ezezkoa ere edukitzea. Hazkunde joera hau bi fenomenoekin bat etorri zen: alde batetik Euskadi ziklo demografiko modernoan sartu zen amaitutzat emanez trantsizio demografikoa eta, aldi berean, 1973ko petrolioaren krisiak inauguratu zuen Euskadiko industriak jasango zuen gainbeheraldia eta honek ondorio oso nabarmenak izan zituen demografian, zeren suposatu zuen jaiotza murrizteaz gain hainbeste pertsonak emigratzea.
Hogeita bost eta berrogeita lau urte bitarteko kohorteek populazio hazkunde dezente adierazten dute. Biztanle hauek 1975 eta 1956 urte bitartean jaio ziren, hau da, garapenkeriaren urteetan. 1959. urtean Espainiako gobernuak, Nazioarteko Moneta Fondoak agindutako neurriak jarraituz, Egonkortze Plana martxan jarri zuen herriaren ekonomia egonkortzeko eta handik aurrera industrializazioa bideratzeko. Hori dela eta, hirurogeiko hamarkadak Espainiako egitura ekonomikoen modernizazioa eta garapena ekarri zuen eta ongizate berri horrek demografian islatu zen heriotza jaisten eta jaiotza igotzen baby-boom fenomenoan orduan ematen da. Garai hartako fenomenoari gehitu behar zaio 1990. urtetik gaur egun arte etorri den populazio atzerritarra. Inmigrazio fenomeno horrek populazioa gaztetu eta JT sustatu zuen hainbeste.
Hurrengo kohorteetan, hau da, 45-59 urte bitartekoetan hazkunde motelagoa izan zen. Gerra osteko urteak dira eta garai latza izan zen populaziorako. Espainiako gobernuak elikagaien errazionamendua 1952. urte mantendu zuen.
Hirurogei eta hirurogeita bost urteetako kohortea, 1938-42 bitarteko jaiotakoak, motzagoa da bi sexuetan. Belaunaldi hau Gerra Zibilekoa da eta horrek azaltzen du jaiotzaren murrizketa.
Piramidearen gailurrean, zaharren multzoan eta gizonezko aldean bi bat-bateko sartuneak ikus daitezke. 75-79 urteetako kohortea eta hurrengoak eskaloi nahiko zabalagoak izaten dira. Pertsona horiek Gerra Zibilaren garaian borrokatzeko adinean zeuden eta sartune horiek gerran hildakoak eta atzerrira joan zirenak adierazten dituzte. Hala eta guztiz ere, populazioaren zahartzea oso nabaria da, batez ere emakumeen aldean eta populazioaren efektiboak oso handiak dira bizi itxaropen luzea adierazten.
Arrazoiak:
Populazioaren zahartzearen arrazoiak, alde batetik jaiotza tasaren murrizketan, hau da, populazio berritze prozesuaren atzerakadan aurki daiteke, bestetik bizi itxaropenaren luzapenak zahartze fenomenoari lagun dio. Gaur egun Euskadin gizonen bizi itxaropena 77 urtekoa da eta emakumeena 83 urtekoa.
Piramidearen oinarrian ikusten den sartuneak, hau da, jaiotzaren murrizketak, hurrengo zergatiak ditu:
- 1975eko krisiak sortu zuen egoera ekonomikoak eragin oso handia izan zuen Euskadin, langabezia tasaren izugarrizko gorakada ekartzen. Jarraian behin-behineko kontratuek, etxebizitzen prezioek eta alokairuek bere eragina ere izan zuten. Gero 90ko hamarkadako krisia etorriko zen.
- Demokraziarako trantsizioarekin etorri zen pentsaeren aldaketa: erlijioaren eragina murriztea, antisorgailuen eta abortoaren despenalizazioa, emakumearen lan-munduan sartzea, ezkontzaz kanpoko bikoteak ugaritzea eta kopuru gutxiko familia berriak agertzea eta ugaritzea.
- Bizi maila hobetzea, orain pertsonaren formazioa eta ongizatea baloratzen da gehiago eta nahiago da seme-alaba gutxiago izan eta hobeto zaindu, babes soziala handitzen da eta kontsumoak garrantzia izugarria hartzen du. Kontsumo-ondasunen eskuratu beharrak eta aisialdiaren gozamenak seme-alaben gastu eta daramaten denborarekin lehiatzen dira, eta honek denak seme-alaben kopuruen murrizketan eragin zuzena du.
Heriotza tasaren jaitsiera eta bizitza itxaropen luzapena, piramidearen gailurraren zabaltzearen eragileak, osasunean eta medikuntzan izandako aurrerapenei esker sortu dira, higiene eta elikaduraren hobekuntzari eta hezkuntza eta kultura mailaren hobekuntzari esker.