EAEko Biztanleria Piramidea: Zahartze Joera eta Jaiotza-Tasaren Beherakada (2020)

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,26 KB

Aztergai dugun grafikoa Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) biztanleria piramidea da; hau da, une jakin batean dagoen egitura demografikoa erakusten duen grafikoa da, sexuaren eta adinaren arabera aztertuta. 2020. urteko datuak dira, 2021eko lehen egunean argitaratu baita grafikoa. Ehunekoetan adierazita daude datu estatistikoak, eta legendan 0-4 urte bitartekoak ageri dira.

Maskulinitate eta Feminitate Indizeak

Maskulinitate indizea 94,03 gizon/100 emakumekoa da. Aldiz, feminitate indizea, 106,78 emakume/100 gizonekoa.

Sexuaren Araberako Egitura

Sexuaren arabera, egitura oso simetrikoa dela esan dezakegu. Gizonezkoen kopurua handiagoa da emakumeena baino jaiotzan (2.000 pertsonako aldea, gutxi gorabehera). Zahartzaroan, berriz, emakume kopurua handiagoa da. 0-4 urte bitartekoen artean, indizeen aldea ez da hain handia: feminitate indizea % 0,94koa da eta gizonezkoena apur bat handiagoa, % 1,05ekoa. 50-54 urte bitarteraino ikus dezakegu aurreko urteetan gizonezkoen kopurua handiagoa dela emakumeenarekin konparatuta, baina emakumeena, berriz, handiagoa da adin-tarte horretatik gora egitean. Horregatik, esan dezakegu emakumezkoen bizi-itxaropena handiagoa dela gizonezkoena baino. Arrazoi batzuk daude hau egia dela esaten dutenak; adibidez, emakumeak biologikoki sendoagoak direla, ohitura osasuntsuagoak dituztela, ez dituztela droga asko hartzen ezta tabako asko erretzen, baita ere elikadura hobea dutela. Azkenik, lanbideen ezberdintasunak ere aipatu behar dira: gizonen lanak emakumeenak baino arriskutsuagoak eta fisikoki gogorragoak izan ohi dira (meategiak, harrobiak, eraikuntza arloa...).

Biztanleria Piramidearen Egitura

Biztanleria piramide honen egitura aztertzean, hau hiru zatitan banaturik dagoela ikus daiteke, adinaren arabera:

  • Oinarria: biztanleria gazteak osatzen duen zatia (0-39 urte).
  • Gorputza: helduek osatzen duen atala (40-64 urte).
  • Gailurra: adin nagusiko biztanleriak osatzen duen atala (65 urtetik gorakoak).

Ikusi daitekeen moduan, oinarria oso estua da; beraz, EAEn jaiotza-tasa baxua dagoela froga dezakegu. Baina, 10-19 urte tartekoak zertxobait gehiago dira 0-9 urte tarteko biztanleak baino, baby boom fenomenotik datozenen familiak direlako (1957 eta 1977 artean, Espainian, egonkortasun politiko, ekonomiko eta sozialengatik, jaiotza-tasaren igoera esponentziala eman zen fenomenoa deritzogu). Azken honengatik frogatzen da 40-60 urte tartekoak, gutxi gorabehera, hainbeste direla.

Bizi-Itxaropena eta Gerra Zibilaren Eragina

65 urtetik gorako biztanlerian, emakume kopurua gizonena baino askoz handiagoa da, lehen aipatutako faktoreengatik emakumeek bizi-itxaropen handiagoa daukatelako. Aipatzekoa den puntu bat 80-84 urte bitarteko jaiotza-tasaren jaitsiera da; garai hartan, Espainian, Gerra Zibila eman zelako (gizonen eskasia frontean, bizi-baldintza txarrak, eta abar).

Sarguneak eta Irtenguneak

Sargune eta irtenguneei dagokienez, lehen aipatutako Baby Boom delako fenomenoak irtengune handi bat ekarri zuen; hau da, ume asko jaio ziren. Horrez gain, oparoaldi ekonomiko bat eman zen Espainian 2000 eta 2008 urteen artean; beraz, ume gehiago etorri ziren mundura etapa horretan. Aldiz, sarguneak ere ageri dira: justu-justu Gerra Zibilekoa eta gerraostekoa ikus ditzakegu (1936-49). Baita ere, 2008ko krisiak eragindakoa, 0-4 urteen bitarteko biztanlerian.

Biztanleria Zaharkitua

Kutxa forma dauka piramide honek, eta biztanleria zaharra adierazten du.

Ondorioak eta Proposamenak

Grafikoaren azterketa egitean, itxura kutxa formakoa dela aztertu dezakegu; honek, biztanleria zaharkitua dagoela adierazten du (gazteek grafikoaren % 25a baino gutxiago hartzen dute, eta adinekoek % 12a baino gehiago). Oinarria, beraz, estua da, eta barrura sartuta dago (jaiotza-tasaren jaitsiera), eta gailurra gero eta zabalagoa (bizi-itxaropena handitu). Grafiko honek dakartzan ondorioak ez dira bat ere onak; biztanleria zaharkitzen doa, urteak pasa ahala (jaiotzen jaitsiera). Beraz, gobernuek umeak edukitzeko laguntza gehiago eman beharko lituzkete, jendeak, normalean, arazo ekonomikoengatik ez duelako familiarik izan nahi. Lanpostuak sortu, lan duina edukitzeko hezkuntza baliabideak eman, eta abar.

Entradas relacionadas: