Durkheim eta Marx: Hezkuntzaren Soziologiaren Ikuspegiak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras materias
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,34 KB
Durkheim: Funtzionalismoaren Jatorria (1858-1917)
Frantziarra zen, irakaslea. Soziologiaren aita bat da, eta bereziki, Hezkuntzaren Soziologiaren aita: Hezkuntza eta Soziologia liburuan diziplinaren oinarriak aurkitzen ditugu.
Ideia Orokorra: Hezkuntza Sistemaren Funtzio Kohesionatzailea
Hezkuntza sistemak kohesionatzeko funtzioa du. Ordena sozialari eustea da helburu nagusia. Funtzio nagusia gizartea kohesionatu eta, horretarako, homogeneo izan behar da, ordenaren bidez.
Hezkuntzaren Funtzioa: Kohesioa Lortzea
Zerbitzu hori ordena sozialari eustean datza (lehen erlijioak betetzen zuen funtzioa), eta ordena hori legitimatzen du. Handik aurrera, eskolak bete du funtzio hori. Durkheimek azpimarratu zuen morala ere garrantzitsua dela gizarte baketsu bat lortzeko. Gizarte-zientzia guztiek (eta, ondorioz, baita soziologiak ere) lan egin behar lukete eraikuntza nazionalaren alde. Idazlearen ustez, Estatuak rol morala jokatu behar du, banakako askatasuna eta kontrol morala uztartuz. Moral eta etika berbera izatea garrantzitsua da; bestela, anomia agertzen da (normarik eza). Zein da, orduan, homogeneizatzeko erabiliko dugun morala? Sozializazioari esker, pertsona autonomoak lortuko ditugu.
Hezkuntza Sortzen Da
Hezkuntza zerbait sortzen duen prozesua da. Gizarteak gizakia sortzen du hezkuntza-prozesuen bidez. Hezkuntza ez da prozesu natural bat, soziala baizik: hezkuntzaren helburuak behar sozialaren araberakoak dira. Hezkuntza-harremanak menderakuntza-harremanak dira. Irakasle/ikasle harreman asimetrikoa da, autoritatea eta kultura/bizimodu zehatz bat inposatzen baititu.
Bi Helburu Nagusiak:
- Belaunaldi gazteak homogeneizatzea (kohesioa).
- Belaunaldi gazteak dibertsifikatzea (lanaren banaketa eta posizioak). Lan banaketa hau norberaren merezimenduan oinarritzen da (meritokrazia).
Marx: Teoria Kritikoa (1858-1917)
Alemaniarra zen, baina Frantzian eta Ingalaterran ere bizi izan zen, industrializazioaren aroan. Bere familia nahiko aberatsa zen eta judu jatorrikoa. Ekonomiaren eta lanaren arlotik iritsi zen hezkuntzara, sistema kapitalista kritikatuz.
Ideia Orokorra: Kapitalismoaren Kritika eta Aldaketa Proposamena
Kapitalismoa kritikatu eta aldaketa proposatu: komunismoa. Hezkuntzak zeregin garrantzitsua bete behar zuen aldaketa hori lortzeko.
Gizartea Marxismo Ikuspegitik
Bi klase sozial daude:
- Burgesia eta proletarioak (langileak)
- Esplotatzaileak eta esplotatuak
Gure gizartearen egitura bi elementuz osatuta dago: azpiegitura (sistema ekonomikoa) eta gainegitura (legeak, politika, kultura, ideiak). Lehenengoak bigarrena baldintzatzen edo determinatzen du. Hezkuntza sistema gainegitura da; beraz, gizarte-klase hegemonikoaren interesetara egokituta dago. Komunismoaren helburua langileen matxinada mundiala da, eta hezkuntza aldaketa hori lortzeko tresna izan behar da.
Marxen teorian, lana da ideia garrantzitsuenetako bat, eta hezkuntzaren oinarrian ere lana jarri zuen. Marxen ustez, burgesa da gizarte kapitalistetako hezkuntza; ez soilik edukiengatik, baita egituragatik ere: produkzioaren/lanaren eta eskolaren mundua banatu egiten dira, eta baita teoria eta praktika, eta helduak eta umeak/gazteak ere. Haren ustez, kapitalisten tresna bat da eskola, eta, ondorioz, langileen eskola bat asmatu beharra dago.
Hezkuntza Sistema Marxismo Ikuspegitik
Kapitalismoak lana eta hezkuntza elkarrengandik banatzen ditu; Marxek, aldiz, biak harremanetan jartzea proposatu zuen. Kapitalismoak ekarri duen gehiegizko espezializazioaren kritika ere aipatu zuen. Eskolak gizartean bizitzeko beharrezkoa den minimoa erakutsi behar luke, besterik ez. Eskolan ez lirateke landu behar ideologiaren edo klase sozialaren arabera alda daitezkeen edukiak (gramatika, natura-zientziak eta horrelakoak irakatsi behar lirateke, gai horietan ez baitio axola irakaslea “marxista” edo “burgesa” den). Eskolak politeknikoa, laikoa eta doakoa izan behar du. Eta eskola bakarra egotea ere lortu behar da, ume guztiei ingurune bakar bera ziurtatzeko. Gainera, eskolak Elizaren eta Gobernuaren kontroletik askatu behar luke, eta langileen auto-hezkuntza bilatu. Eskolak beharrezkoa izan behar du, eta berdina denontzat.