Donostiako Metropoli Ingurua: Egitura eta Harremanak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,23 KB

Donostiako Metropoli Ingurua

Zenbait auzotan merkatal eta aisia guneak eraiki dira, horrela gainalde handiak garatu dira: Amarako Arcco, Garbera, Ilunbe. (Hiriko merkatu tradizionalen berrikuntza ere egin da: Bretxa, San Martin (2005)).

Ekimen sozio-ekonomiko berriak sustatu dira: Miramoneko parke teknologikoa, Zuhatzuko enpresa berrikuntzarako parke berria. Aldi berean, industrialdeak hobetu dira, batez ere Martutenekoa.

Amarako "eranskin" zonaldean bolumen txikiagoko etxe sailak egin dira, eta Loiolako Erriberako espazioan etxegintza aurreratzen joan den neurrian Loiola auzoarekin bat egin du.

Donostiako Metropoli Ingurua

Donostia, bere inguruan dagoen alde metropoliarraren burua da eta bertan hainbat auzo eta hiri aurkitzen ditugu. Donostiak inguru honetara eraman ditu ohiko industria-jarduerak (Hernani, Errenteria, Pasaiako portua), merkatal jarduerak (Garbera, Oiartzun, Lasarte-Usurbileko merkatal zentroak), aireportua (Hondarribia) eta beste hainbat zerbitzu. Donostiako guneak, hirugarren sektoreko jarduerak garatu dituen neurrian (osasuna, aisia eta merkataritza) eta komunikabideen berrindartzea gauzatzen ari den heinean gune funtzional bezala indartu egin da. Baina, inguruko hirien xurgatzea ez da erabatekoa izan, hauek funtzionaltasun handia mantentzen dute oraindik.

Hiru korridoreren (komunikabide) arabera antolatzen da Donostiako inguru metropoliarra: bat, N-1 errepidea ekialderantz jarraituaz, Ulia-Ategorrieta, Intxaurrondo, Bidebieta-La Paz, Herrera-Larratxo,-Altza auzoak, Pasaia, Errenteria, Lezo eta Oiartzun hiriekin lotzen duena; bi, N-1 hego-mendebalderantz: Ibaeta, Lorea-Añorga-Errekalde auzoak, Lasarte-Andoain hiriekin lotzen duena; eta azkenik, Urumea ibaia jarraituz, Loiola, Martutene, auzoak Astigarraga, Hernani eta Urnietarekin lotzen duena.

Donostiako metropoli-inguruak Akitaniako eskualdearekin dituen harremanak estuak eta garrantzi handikoak (eurohiria) dira.

Donostiako Hiriaren Egitura (Planoa)

Planoan adierazi behar diren inguruak hauek dira:

Alde Zaharra (Sorreratik 1864 arte)

Planoa: erregularra

Funtzioak: turismoa, kultura eta aisiari lotutakoak

Erdialdea eta Zabalgune Burgesaren Kanpoaldea

Zabalgune Burgesa: Kortazar-Goikoa Zabalgunea (1864-1910)

Planoa: ortogonala

Funtzioak: CBD

Zabalgune Burgesaren Kanpoaldea

Hiriko zonalde hauek, funtzioen ikuspegitik, CBDren osagarriak dira.

  • Udatiarren eta goi mailakoen egoitza auzoak: Mirakontxa, Zurriola, Ulia-Ategorrieta, Igeldoko mazela.
  • Langile auzoak: Gros, Egia, Antigua, Amara Zaharra
  • 1940ko hamarkadaren bukaeratik aurrera: Amara Berriko zabalgunea, Gros, Berria, Egia eta Antigua auzoak zabaldu ziren.

Hiriaren Periferia (1950tik aurrera)

Funtzioak: egoitza-funtzioa, industria, ekipamenduak...

  • N-1 hego-mendebalderantz: Aiete, Ibaeta, Igara, Errotaburu Errekalde-Añorga
  • Hegoalderantz: Errondoko gaina, Anoeta-Illunbe, Zorroaga-Hospitalak, Miramon.
  • Urumea ibaia hego-ekialderantz: Loiola-Martutene...
  • N-1 errepidea ekialderantz: Intxaurrondo, Bidebieta-La Paz, Herrera, Larratxo-Altza...

Entradas relacionadas: