Dohaintza eta Oinordetza Zerga: Metaketa eta Balorazioa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Derecho
Escrito el en vasco con un tamaño de 5,73 KB
Dohaintzen eta Kosturik Gabeko Eskualdaketen Metaketa
29. artikulua: Dohaintza-emaile berberak dohaintza-hartzaile berberari hiru urteko epearen barruan, bakoitzaren datatik aurrera, ematen dizkion dohaintzak eta kosturik gabeko gainerako inter vivos eskualdaketa parekagarriak, salbuetsita ez badaude eta bigarren eta hirugarren taldeei badagozkie, eskualdaketa bakartzat joko dira zergaren likidazioaren ondorioetarako. Horregatik, zergaren kuota oinarri zergagarri guztien baturaren arabera lortuko da. Metatutako dohaintzengatik eta kosturik gabeko gainerako eskualdaketa parekagarriengatik aurretik ordaindutako kuotak metaketaren ondorioz egiten den likidaziotik kengarriak izan ohi dira.
Aurreko apartatuan aipatutako dohaintzak eta kosturik gabeko gainerako eskualdaketa parekagarriak oinarri zergagarriarekin metatu ahal izango dira dohaintza-emaileak dohaintza-hartzailearen alde egiten duen oinordetzan, betiere, azken eragiketa horretatik beste horietara dagoen epea lau urtekoa baino handiagoa ez bada. Zerga-kuota zehaztearen ondorioetarako, eskurapen bakartzat hartuko dira. Oinordetzagatik egindako likidaziotik kengarria izango da, hala badagokio, dohaintzengatik eta kosturik gabeko gainerako eskualdaketa parekagarri metatuengatik ordaindutakoaren zenbatekoa. Eragiketa horiengatik egindako sarrera osoa edo zati bat itzuliko da, haien zenbatekoen batura oinordetzagatik egiten den likidazioaren zenbatekoa baino handiagoa denean.
Bizitza Aseguruen Metaketa
Foru Arau honetako 9. artikuluko C) hizkiak aipatzen duen oinarri zergagarria ezartzeko ondorioetarako, hildakoaren gainean eratutako bizitza-aseguru guztiengatik onuradunak jasotako zenbatekoak metagarriak izango dira.
Dohaintzen Metaketarako Baldintzak
Dohaintzen eta kosturik gabeko gainerako eskualdaketa parekagarrien metaketa egiteko, baldintza hauek bete behar dira:
- a) Dohainik egindako eskualdaketa.
- b) Onuraduna pertsona bera izatea.
- c) Dohaintza pertsona beretik etortzea.
Kasu honetan, metaketa egin behar da, benetan zenbateko aberastea gertatu den jakiteko. Kontuan hartu behar da zerga honetan tarifa progresiboa dela. Orduan, bi kasu bereizi behar dira:
- Estatuko araudian, bizitza-aseguruen eta mortis causa oinordetzen metaketa: Kausatzaileak banakako aseguru batean asegurua kontratatu behar du, edo aseguratua izan, aseguru kolektiboa baldin bada. Bizitza-asegurua oinordetzarekin parekatzen bada, logikoa da gero zenbatekoak oinordetzaren bidez hartutako gauzei metatzea. Gipuzkoan, bizitza-aseguruetatik hartutako zenbateko guztiak euren artean metatzen dira, 9.c) artikuluan ezarritako oinarria ateratzeko.
Dohaintzen Metaketa
Zer gertatzen da dohaintzekin?
Dohaintzak beren artean metatzea
Dohaintza bat, pertsona batek beste pertsona bati egindako eskualdaketa gisa kontsideratzen da, betiere, gure kasuan bigarren eta hirugarren taldekoak badira. Hau hiru urteko epean gertatzen da, bakoitzaren data kontuan hartuta. Estatuko aurreko araudian bezala, likidaziotik kendu behar da aurreko dohaintzengatik ordaindutako zenbatekoa.
Dohaintzak eta Oinordetzak Metatzea
Oinordetzari metatzen zaizkio hildakoaren momentutik lau urteko epean hartutako dohaintzak, eta likidatzeko arau bera da. Dohaintzengatik egindako sarrera osoa edo zati bat itzuliko da, haien zenbatekoen batura oinordetzagatik egiten den likidazioaren zenbatekoa baino handiagoa baldin bada.
Balorazioa
17. eta 18. artikuluetan arautzen da. Bereziki 17. artikuluan arautzen da.
artikulua
Interesatuek, Foru Arau honetako 31. artikuluaren arabera, aitorpenean adierazi behar dute zer balio erreal ematen dioten zergapetutako ondarearen gehikuntzan sartzen den ondasun eta eskubide bakoitzari.
Egiaztatutako balioa lehenetsiko da interesatuei aitortutakoaren aldean, baita azken hori handiagoa denean ere.
artikulua
Egiaztapenetik lortutako balio berria aplikatuko zaie eskualdatutako ondasun eta eskubideei aberastasunaren eta fortuna handien gaineko zergaren ondorioetarako.
artikulua
Egiaztapenetik ateratako balioa aitortutakoa baino handiagoa denean, likidatu beharreko kuotari ez zaio zehapenik jarriko, baldin eta aitorpena egitean subjektu pasiboa aberastasunaren eta fortuna handien gaineko zergan ezarritako balorazio-arauak bete baldin baditu.
Oinarri zergagarria osatzen duten gauzak baloratzeko, ez dago arau berezirik, kasu batzuk izan ezik. Adibidez: usufruktua. Logikoena izango da ondarearen gaineko zergaren balioa kontuan hartzea, baina legegileak aukera hau baztertzen du, lege horretan gehitzen diren balioak eta balio errealak ezberdinak baitira.
Komenigarria da zergadunak aitorpena egiterakoan ondarearen gaineko zergan bildutako irizpideak erabiltzea, horrela baztertzen baitu gero egiaztapena egin ondoren zehapenak aplikatzea. Balio horiek administrazioak berrikusi ahal ditu, balioen egiaztapenaren bidez.
artikulua
Foru Aldundiak eskualdatutako edozein ondasun edo eskubide beretzat eskuratzeko eskubidea izango du, baldin eta haien balio frogatua aitortutako balioa ehuneko ehunean gainditzen duenean. Eskubide hori zerga-likidazioaren irmotasun-datatik hurrengo sei hilabeteen barruan bakarrik erabili ahal izango da.
Foru Aldundiak eskuratzeko eskubidea egikaritzen badu, eta delako ondasun eta eskubideak jabetu aurretik, 2. zenbakiak aitortzen duen aitorpenean balio erreal gisa esleitutako zenbatekoa ordainduko zaio interesatuari.
Baldin eta interesatuak ondasun edo eskubideak eskuratzeagatik Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergagatik zenbateko bat sartu izan balu, eta haien gainean Foru Aldundiak artikulu honetan aipatutako eskubidea egikaritzen badu, ordaindutakoa itzuliko zaio.