dog

Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,75 KB

1- EGUZKIAK ORTZI URDINEAN:

Presebal izeneko zalduna, erromes itsu batekin topatzen da oihanean. Itsuak zuhaitz batetik sagar bat hartzeko eskatzen dio zaldunari. Honek sagarra hartzean, zuhaitzatik salto egin eta ikusitako Adarbakoitzaren atzetik korrika hasten da. Baina estropezu egin eta jauzten da. Berehala dontzeilu bateikn amesten hasten da. Dontzeilu honek bere hiru nebekin bizi den gaztelura eramaten du. Presebal esnatzean, guztiek Adarbakoitza harrapatu nahi dutela konturatzen dira. Aldi berean, Adarbakoitzari dontzeilua gustatzen ziola ere konturatzen dira. Presebalek eta dontzeiluak ume bat sortu eta gero, Adarbakoitzarekin bukatzeko, oihanaren bihotz-bihotzeko zuhaitz bati lotzen dute dontzeilua, Adarbakoitza erakartzeko eta geroago hiltzeko. Adarbakoitzaren heriotzak ekaitza, uholdeak erakarri ditu. Horregatik, erabakitzen dute alde egitea gaztelutik...Horrela presebalen ametsa bukatzen da eta zuhaitzaren sagarra hartu eta itsuariematen dio.

2- ORDUAN ERE EZ NUEN EUSKARRIRIK:

Ismael Larrea izeneko gizona egunero tabernetara joaten zen gizona dugu. Arratsalde hartan, Josemariren tabernarantz abiatu zen, gainontzeko arratsetan bezalaxe. Sartu eta hutsik zegoen lokala zein barra, ohikoa zen bezala. Josemariren zain gelditzeko asmoa zeukan Ismaelek, baina halako batean, gabardinadun bi gizon dotore sartu ziren. Ismaelek tabernari gisa egitea erabaki eta bi likore atera zizkien gizon dotore haiei. Gizonetako batek Ismael Larrearen bila zebiltzala eta ea ezagutzen zuen galdetu zion. Ismaelek normalean etortzen bezeroa zela azaltzen die urduritasun puntu batekin. Gizon biei arma nabaritzen die eta hura akatzera datozela pentsatzen du. Ordu pare bat igarota, bi gizonak badoaz etsita. Ismael sukaldra sartu eta bertan Josemari aurkitzen du gizonak aldegitearen zain, denataz jabetu baitzen. Momentu hura ospatzeko trago batzuk eskaintzen dizkio suertatzea ez badu nahi, herritik alde egitea komeni zaiola pentsatzen du.

4- HIRI BAZTERREKO ERAIKUNTZA:

Hiri bazterreko eraikuntza horretatik oihu izugarriak entzuten zirenez auzokideek Udaletxera deitu zuten. Kasua 613 funtzionarioari egokitu zitzaion. Auzo horretara abiatu zen, ailegatzerakoan oihuak entzuten hasi zituen.  Eraikuntza zementuzkoa zen, beraz, ezineskoa zen oihuak hortik ateratzea. Gertaera hau azaltzeko hiru posibilitate zeuden; lehenengoa, oihuak beste leku batean sortzea eta zementuzko eraikinean oihartzun egitea, bigarrena, ilusio kolektiboa izatea eta hirugarrena,  oihurik ez existitzea. Konklusio hauek atera ondoren posibilitate bakoitza aztertzen hasi zen. Funtzioanarioa guardiei izan zien auzo guztia arakatzeko, oihuak ez ziren auzoko beste inondik etortzen, beraz, lehenengo aukera ez zen balio. Bigarrenarekin saiatu ziren baina auzokide guztiak etxeetan sartu ondoren ilusio kolektiboa ere ez zen posible izango. Azkenik funtzioanarioa eraikinera hurbildu zen oihuak hortik etortzen zirela baieztatzeko baina hurbiltzerakoan barrura jauzi zen. Han gizonttoa aurkitu zuen, berak 400 egun zeramatzala esan zion eta barruko egoera azaldu zion (leihorik ez, aterik ez, hildakoak non utsi…) Momentu horretan funtzionarioak eraikuntzaren konkretuek ez zituztela hutsunerik barruan, eta leihorik eta aterik ez zeudenez  hori posiblea ez zela eta existitzen ez zirela esan zuen. Nahiz eta hori jakin, gizonttoa oihukatzen jarraitu zuen eta kanpotik beste funtzionario bat etorri zela esan zuten, 613 funtzionarioak ahotsak egiazkoak ez zirela eta dena ametsa zela ohartu zen.

5- HONDARTZAN ZURE PAUSOAK

Narrazio honetan behin eta berriro izendatzen ditu itsasoarekin zerikusia duema: uhinak, itsasontziak… “denbora” adierazteko (sinbolo). Lami baten istorioa kontatzen du (itsaslamia izan zen lehenago). Hainbat marinel ezagutu dituelako esaten du, baina bere umearen aitari buruz bereziki (marinel bat) hitz egiten du. Umea izan eta gero, aita hil egin dela esaten du baina ez du kontatzen nola. Beraz, edo lamia hil egiten du edo bera bakarrik hil egiten da. (Bukaera zabala)

3-ATABALA ETA EURIA:

4 urteko umetxo batek bere amamarekin dago lehiotik begiratzen ekaitza nola jausten den.

Umetxo honek atabala (danborra  bat) dauka soka batekin lotuta gerritik.

Bitartean, bere amama josten ari da adabakiak (parches) eta momentu batekin bestera, haitzea eta euria altxatzen da eta beraz amama kalera ateratzen da izarak batzera. Amama umetxoari esaten  dio ez ateratzeko kalera, baina, umetxoari atentzioa deitzen dio eta kalera ateratzen da. Mendi bat jeinsten dagoen babitartean irristatu egiten da eta errekara erortzen da eta sasietan geratzen da pilatuta eta danborra erreka eramaten du eta berak bakarrik makiltxoekin geratzen .

Oso urdurik dagoenez amama deitzen du ohiuka, baina amamak ez ditu ohiuak entzuten  baizik eta bere bihotzean hautematen egiten ditu eta beraz berarengana ateratzen da .

Azkenik, lainoen artean ilargia agertzen da, danborraren larru formakoa dena.


Entradas relacionadas: