DNA, RNA eta Gene Adierazpenaren Oinarriak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,56 KB

DNA girasa DNA topoisomerasetako bat da, eta DNAren erreplikazioan jarduten du, gainbiribilketak eragindako tentsio molekularra murrizteko. DNA girasak kate bikoitzeko ebakiak eragiten ditu, eta gero ligasak elkartzen ditu. DNAren egoera topologikoaren modulazioan funtsezkoa da, haren egitura superhelikoidala arautzen baitu.

DNA Erreplikazioan Parte Hartzen Duten Entzimak

  • DNA Polimerasa III: DNA erreplikazioan kate berriak sintetizatzen ditu, DNA luzatuz.
  • SSB proteinak (Single-Strand Binding): DNA kate bakarra egonkortzen dute, berriro elkartzea saihestuz.
  • Helikasa: DNA kate bikoitza desbiribilkatzen du, erreplikazio-urkia sortuz.
  • DNA Polimerasa I: RNA haslea ezabatzen du eta hutsuneak DNAz betetzen ditu, baita DNA konpontzen ere.

DNA ligasa: Okazaki-zatiak (moldeko kateetatik sortutako kate osagarriak dira) elkartzeko entzima bat behar da. Entzima hori DNA ligasa da. Haren funtzioa da fosfodiester-lotura bat katalizatzea DNA-kate baten muturreko 3' hidroxilo taldearen eta beste DNA-katearen muturreko 5' difosfatoaren artean.

Gene eta Genoma Kontzeptuak

Gene bat produktu baten lehen mailako sekuentzia duen DNA guztia da, kodeatzailea eta erregulatzailea barne. Genoma zelula batek duen DNA molekula guztien batura da.

mRNAren Prozesamendua Eukariotoetan

1. 5' Kapa edo Kapatzea (5' Capping)

7-metilguanosina molekula bat eransten zaio mRNAren 5' muturrari. mRNA babesten du degradazioaren aurka eta erribosomek errazago ezagutzen dute itzulpenaren hasieran.

2. 3' Poli-A Buztana (Poliadenilazioa)

Adenina basez osatutako kate luze bat (poli-A) eransten da 3' muturrera. mRNAren egonkortasuna handitzen du, eta zelulatik kanpora esportatzeko eta itzulpenerako lagungarria da.

3. Introien Mozketa eta Exoien Lotura (Splicing)

RNA mozten da, introiak (ez-kodeatzaileak) kentzen dira eta exoiak (kodeatzaileak) elkartzen dira. mRNAko informazio erabilgarria soilik mantentzen da. Aukerazko splicing-ak proteina desberdinak sortzea ahalbidetzen du gene beretik.

Prozesu honen helburuak:

  • mRNAren egonkortasuna eta babesa bermatzeko.
  • Zelula-nukleotik zitoplasmara esportazioa errazteko.
  • Itzulpena (proteinak sortzea) modu eraginkorrean burutzeko.
  • Gene-adierazpenaren erregulazioa ahalbidetzeko.

Gene Baten Egitura eta Funtzioa

1. Promotorea

Gene baten hasieran, 5' aldean kokatzen da. RNA polimerasa entzimak eta transkripzio-faktoreek ezagutzen duten sekuentzia da. Genea noiz eta zenbat transkribatu behar den erregulatzen du. Gene adierazpena kontrolatzen du (hau da, noiz piztu edo itzali genea).

2. 5' UTR (Untranslated Region)

Promotorearen ondoren, baina oraindik kodetzeko sekuentzia hasi aurretik dago. Transkripzioaren parte da, baina ez da proteinara itzultzen. Itzulpenaren erregulazioan parte har dezake. mRNAren egonkortasuna eta erribosomaren lotura erraztu ditzake.

3. Kodetzeko Eskualdea (Exoiak eta Introiak)

Hasierako kodoi batetik (normalean AUG) bukaerako kodoi batera hedatzen da. Proteinaren sekuentzia zehazten du. Eukariotoetan exoiak (adierazten direnak) eta introiak (adierazi gabeak) egoten dira. Proteinen egitura eta funtzioa baldintzatzen du.

4. 3' UTR (Untranslated Region)

Bukaerako kodoiaren ondoren, baina transkripzioaren bukaerara arte hedatzen da. mRNAren egonkortasunean eta lokalizazioan eragiten du. MikroRNAk eta beste erregulatzaile batzuek hemen eragin dezakete. Gene adierazpenaren erregulazio post-transkripzionalean parte hartzen du.

5. Terminatzailea

Genearen amaieran kokatzen da. RNA polimerasari transkripzioa amaitzeko seinale ematen dio. mRNA molekula osatua eta egokia sortzen laguntzen du.

Entradas relacionadas: