DNA Birkonbinatua eta Ingeniaritza Genetikoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,9 KB

DNA Birkonbinatua

Definizioa

DNA birkonbinatua: Organismo desberdinetatik datozen DNA sekuentziez osatutako DNA molekula berria.

Teknika

DNA birkonbinatu teknika:

  1. Organismo transgenikoak, bereak ez diren DNA zatiak dituzten organismoak, lortzea.
  2. Interesatzen zaigun DNA zatia lortu eta beste zelula batean txertatzea.

Plasmidoa: Bakterioetan dagoen DNA molekula zirkular txikia. Plasmidoak bakterio-kromosomatik bereizirik erreplikatzen dira.

Helburua

Organismo ostalari baten barruan in vitro fabrikatutako DNA birkonbinatuaren molekula bat sartzearen helburuak:

  • Gizakiarentzat baliagarriak diren proteinak kantitate handitan lortzea.
  • Gene ezezagunek kodetutako proteinak identifikatzea.
  • Intsektu edo herbizidekiko erresistenteak diren landareak lortzea.

Urratsak

In vitro DNA molekula birkonbinatu bat eraikitzeko urratsak:

  1. Bi izaki desberdinen DNA molekulak murrizketa-entzima egokiekin moztu, mutur kohesibo osagarriak dituzten DNA zatiak sortuz molekula bakoitzean.
  2. Lortutako DNA zatiak kontaktuan jarri eta DNA ligasa entzimaren eraginpean jarri, bi organismoen DNA duen DNA molekula birkonbinatu berria eratzeko.

Organismo Transgenikoak

Organismo transgenikoa: Ingeniaritza genetikoaren teknikak erabiliz material genetikoa aldatua duen organismoa. Gene bat edo gehiago genoman txertatuz sortzen da.

Aplikazioak:

  • Sendagaiak ekoiztea (intsulina, giza hazkundearen hormona).
  • Terapia genikoak.
  • Nekazaritza (arto transgenikoa, soja transgenikoa).
  • Abeltzaintza.
  • Ingurumena.
  • Elikagai prozesamendua.

Txertoak

Txertoa: Gaixotasun infekzioso batzuk prebenitzeko erabiltzen den substantzia. Mikroorganismo indargabetu edo hilen suspentsio batez osatuta dago. Antigorputzak sortzea estimulatzen du, gaixotasun horien aurkako immunitatea lortuz. Ingeniaritza genetikoaren bidez, antigeno espezifiko puruak lor daitezke.

Ekoizpena

  1. Agente patogeno baten kontrako txertoa lortu nahi da.
  2. Horren geneak zelula batean (bakterioa edo eukariotoa) sartu eta sintetizatzen diren proteinak jaso.
  3. Gaixoari injektatuta, antigeno moduan jokatu eta erantzun immunitarioa eman.
  4. Abantaila: ez da agente patogeno ahuldu edo hildakorik txertatu behar, haren proteinak baizik.

Immunologia

Antigenoa: Gorputzak erantzun immunitario espezifiko baten bidez erreakzionatzea eragiten duen substantzia.

Antigorputza: Zelula plasmatikoek (B linfozitoek) antigeno bati erantzunez egindako proteina (immunoglobulina).

Alergia: Immunitate-sistemaren erreakzioa organismoak arrotz eta arriskutzat (alergenoa) jotzen duen substantzia batekiko.

Immunitate humorala: Antigenoak inaktibatzen dituzten molekulek (antigorputzek) parte hartzen dutenean.

Immunitate zelularra: Antigenoak (mikroorganismoak edo toxinak) sistema immunitarioko zelulek zuzenean neutralizatzea. T zelulak edo T linfozitoak dira eragile nagusiak.

Oroimen immunologikoa: Immunitate-sistemak aldez aurretik kontaktuan izan duen antigeno bat azkar eta espezifikoki ezagutzeko duen gaitasuna. T eta B zelulek parte hartzen dute.

Immunitate natural pasiboa: Amak fetuari plazentaren bidez edo haur jaioberriari bularraren bidez ematen diona. Fetuak edo bularreko haurrak amaren antigorputzak jasotzen ditu. Iraupen laburreko immunitatea da.

Immunoeskasia: Immunitate-sistemak behar bezala funtzionatzen ez duen edo funtzionatzen ez duen organismoaren egoera.

Autoimmunitatea: Organismo batek organismoaren beraren osagaietako batzuen aurka duen immunitatea.

Errefusa: Transplante baten hartzailearen immunitate-sistemak transplantatutako organoari edo ehunari erasotzea.

Intsulina Fabrikazioa

Intsulina fabrikatzeko prozesua:

  1. Intsulina fabrikatzeko informazioa daraman genea giza zeluletatik atera.
  2. Bakterioaren material genetikoarekin plasmido birkonbinatzaile bat sortu.
  3. Bakterioan sartu.
  4. Bakterio birkonbinatzaileen koloniak hazi.
  5. Giza intsulina atera eta araztu.

Plasmido birkonbinatzailea: Zenbait iturritako DNArekin mihiztatutako DNA molekula zirkularra.

Birusak eta Bakterioak

Birusa: Azelularra, txikia, eta egitura zelularrak behar ditu bizitzeko. Mutatzen dira eta aktibiralekin tratatzen dira. Prebentziorako txertoak erabiltzen dira.

Bakterioa: Unizelularra. Batzuk handiagoak dira eta ugaltzen dira. Antibiotikoekin tratatzen dira. Batzuetan prebentziorako txertoak erabiltzen dira.

Ziklo Litikoa

Ziklo litikoa duten birusek, zelula bat parasitatzean, zelula ostalaria deuseztatzea (lisia) eragiten dute azkenean. Birus bakteriofagoek dute ziklo hau.

  1. Ainguraketa/atxikidura fasea: Bakteriofagoak ostalari izango duten zeluletara atxikitzen dira.
  2. Sartze-fasea: Bakteriofagoak bakterioaren zelula-pareta zulatu eta bere DNA sartzen du.
  3. Eklipse-fasea: Bakterioaren barruan ez da birusa ikusten. Jarduera metaboliko handiena ematen da une honetan.
  4. Muntaketa-fasea: Kapsomeroak elkartu eta kapsidak eratzen dira. DNA birikoaren molekula berriak kapsidetan sartzen dira.
  5. Lisi/askatze-fasea: Birus sortu berriek bakterioaren lisia induzitzen dute. Birion berriak kanpora ateratzen dira.

Epidemia: Herrialde batean denboraldi batez ematen den gaixotasuna.

Pandemia: Beste herrialde batzuetara hedatzen den gaixotasuna.

Entradas relacionadas: