Dislexia eta Elebitasuna: Kontzeptuak eta Motak
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en vasco con un tamaño de 5,28 KB
Dislexia
Definizioa
Hizkuntza-gaitasuneko arazo bat dutenean sortzen den idatzizko hizkuntza-patologia da dislexia. Espero gabeko izaera du eta kronikoa da. Dislexikoa den pertsona batek bide fonologikoan deskodifikazio akastuna egiten du eta bide lexikotik ez da gai esanahi bat ematera iristeko.
Jatorria
- Genetikoa: belaunaldiz belaunaldi transmititutakoa.
- Neurologikoa: garunean alterazioa jasatean.
Nori gerta dakioke?
Bai haurrei bai helduei ere gerta dakieke gaixotasun hau pairatzea. Hauekin batera azaldu badaitezke ere, zailtasunak ez dira hurrengo egoerek eragindakoak:
- Koefiziente intelektual arrunta dute.
- Ez dute ez arazo fisikorik, ez psikikorik, ez soziokulturalik, ez ikusmen- edo zentzumen-arazorik ere.
- Eskolatze egokia dute.
- Ikasteko grina dute.
Motak
Prozesamendu-bideei dagokienez, hiru dislexia mota bereizten dira:
1. Fonologikoa edo zeharkakoa
Hotsak bereizteko gaitasun ezagatik irakurtzeko zailtasunak ditu pertsonak, eta ondorioz, ikusizko bidea erabiltzen du nagusiki. Hona hemen mota honetako dislexiko batek dituen zailtasunak:
- Fonema eta grafemak lotzeko gaitasun eza.
- Ez dira gai hitz ezezagun edo esanahigabeak deskodifikatzeko.
- Hitz ezagunak ondo irakurriko dituzte.
- Akatsak fonemen arteko ordezkapenetan.
- Akats morfologikoak eta erroak mantenduz atzizkiak aldatu.
- Semantikoki antzekoak eta fonetikoki desberdinak diren hitzak nahastu.
2. Superfiziala
Irakurtzeko zailtasunak ditu pertsonak eta ondorioz, bide fonologikoa erabiltzen du. Honakoak dira dislexiko superfizial batek dituen zailtasunak:
- Irakurtzerakoan akatsak, zeinu grafikoei zentzua emateko zailtasunak dituztelako (Ladrar-labrar, Daba-bada, Pata-tapa...).
- Hitzaren osagai grafikoak letraka esateko gai, akatsik egin gabe.
- Hitzak osotasunean ezin dituenez irakurri, irakurketa mantsoa.
- Irakurketa soinuetan oinarriturik.
- Letren omisio, gehitze edo ordezkatze akats ugari.
- Berdin idazten diren hitzekin arazoak.
3. Sakona edo mistoa
Aurreko biak batera agertzen direnean, hau da, irakurleak entzumen- eta ikus-akatsak egiten dituenean.
Tratamendua
Ez dago dislexiarentzako tratamendu nagusirik, izan ere, ezin baita bi pertsona dislexiko berdin egon, horregatik, tratamendu pertsonalizatuak egiten dira. Hori horrela izanik ere, badira gehienek egiten dituzten ariketa komunak, besteak beste: mugimenduen koordinazioa eta motrizitatea lantzeko ariketak, forma eta hots antzekoak dituzten letrak bereizteko ariketak, lateralitate-arazoak konpontzeko edota ezkerra/eskuina edo goia/behea bezalako kontzeptuak bereizteko ariketa eta jolasak. Tratatuta ere, gaixotasuna ezin da guztiz desagerrarazi.
Elebitasuna
Definizioa
Elebitasuna bi hizkuntza erabiltzeko gaitasuna duen pertsona edo komunitatea adierazten duen fenomenoa da. Pertsona batek ezin badu bigarren hizkuntza bat bere gizarte- eta familia-inguruan ikasi, eskolan ikasiko du ongien.
Elebitasun motak
- Elebitasun pertsonala: pertsona batek bi hizkuntza dakizkienean gertatzen da, beti ere, biak hitz egin, irakurri, idatzi eta ulertzen dituenean. Kasu gehienetan, bi hizkuntzetan aritzeko gaitasuna desorekatua da, batean bestean baino hobeto moldatuko delako.
- Elebitasun soziala: gizarte batean bi hizkuntza desberdin kontaktuan daudenean gertatzen da, baina horrek ez du esan nahi pertsonek bi hizkuntzak menperatu behar dituztenik. Adibidez, Euskal Herrian elebitasun soziala egon badago, baina herritar asko elebakarrak dira.
Nola bihurtzen garen elebidun
Haur jaioberriak bere inguruan bi hizkuntza edo gehiago aurkitzen baditu, elebidun bihurtuko da txikitatik. Era desberdinetan ikas dezake haurrak bigarren hizkuntza hori: etxean, kalean, haurtzaindegian, etab.
Jabekuntza prozesua edo ikaskuntza prozesua
Bi prozesu daude hizkuntza bat barneratzeko: jabekuntza prozesua edo ikaskuntza prozesua. Hau da, hizkuntza ikasitako adin-tartearen arabera bi elebitasun mota antzematen dira: elebitasun goiztiarra eta elebitasun berantiarra.
Elebitasun goiztiarra
Jaiotzatik aurrera bi hizkuntza batera bereganatzen dituen haurra elebidun goiztiartzat jotzen da. Elebitasun goiztiarraren inguruan egindako ikerketek erakutsi digute jabekuntza elebakarraren oso parekoa dela: bai hizkuntzaren egituran, erabileraren ikuspegitik, jabekuntza-aroetan, baita lortutako gaitasun-mailan ere. Haur elebidun hauek bi hizkuntzak bereizten dituzte.
Elebitasun berantiarra
Pertsona batek aro kritikoa igaro ondoren bigarren hizkuntza bat ikasi duenean esaten da elebitasun berantiarra gauzatu dela. Ikasleek hizkuntza-sistema berri bat sortzen dute bigarren hizkuntza batean darabiltenean, nahiz eta hizkuntza berri horrekiko harremana txikia izan. Horregatik, aro kritikotik kanpo ematen denez, ama-hizkuntzarekin konparatuz ez dute maila berdina, ez jakintzan ezta erabileran ere.
Banakoen arteko aldeak bigarren hizkuntza ikasterako orduan
- Lehen hizkuntza zein den
- adina
- generoa
- lanerako memoria
- motibazioa
- testuingurua