Diseinu Industriala: Historia eta Mugimenduak
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Arte y Humanidades
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,32 KB
Diseinu Industriala
Diseinu industriala objektuetan interesatzen da, betiere hauek pertsona eta bere inguruarekin erlazionaturik dauden bitartean. Sortzen dituzten objektuen esanahi kulturala, pisu sinboliko, estetiko eta mentala ezin dira baztertu. Produktu bat diseinatzerakoan forma, funtzionamendua, erabilera eta ekoizpena bezalako faktoreak izan behar dira kontutan. Arlo hauek denak elkartu eta puntu ezberdinetan jakitun diren lantalde baten sormen eta inteligentzia elkartzea da produktu diseinatzaile baten lana.
Aro Biktoriarra (1830)
Inpresioa, iraultza industriala eta aro biktoriarra. Thonet, Paxton, Guthenberg
1900-1930 Alemania eta EEUU
Modernismoa
- Arte burges eta modernistari erantzuna.
- Europa osora zabaldu zen oso denbora gutxian, arkitekto eta artisten eskutik.
- Ezaugarri nagusiak:
- Apaingarri ugari.
- Mugimendu handidun forma kurboen erabilera.
- Naturaren erabilera, landareak batez ere.
- Funtzio eta formaren arteko sinbiosia.
- Dekoraziorako erabiltzen den elementu bera da funtzioa betetzen duena.
- Artearen eta teknikaren arteko elkartzea.
- Pertsonaia esanguratsuak: Van de Velde, Gaudi, Mackintosh, Guimard
Deutscher Werkbund
- H. Muthesius-ek sortu zuen 1907 urtean.
- Produkzio industrialdun enpresa, artistak eta artisauak elkartzen ditu talde honek.
- Sormen industrialdun tailerrak osatzea bultzatzen du.
- Bi helburu zituen, bata morala eta bestea ekonomikoa:
- Artea, industria eta eskulana uztartzea.
- Alemaniar industriaren kalitatea handitzea > exportazioa bultzatzea.
- Artea eta industria elkartzeko eginiko ahaleginarekin Sormen Industriala kontzeptua sortu zuen. Honekin batera Diseinatzaile Industriala-rena. [P. Beherens izango da enpresa batean Industri Diseinatzaile bezala lan egingo duen pertsona aholkulari artistiko bezala, AEG enpresan ]
- Mugimendu hau funtzionalismo eta estandarizazioan oinarrituko da, kontzeptu bezala gute form (forma ona) erabiltzen duelarik.
- 1934. urtean Nazi-ek geldiaraziko dute mugimendu edo talde hau.
Stijl
- T. Van Doesburg-ek argitaratutako aldizkariaren izen bereko mugimendu holandarra.
- Artea pertsonaz haratago dago eta talde izpiritutik jaio behar du.
- De stijl mugimenduak estrukturalismoa bultzatzen du, kuboak eta paralelepipedoak besterik ezagutzen ez dituen neoplastizismo bat da. Marra eta angelu zuzenak bakarrik onartzen dira. Oinarrizko hiru kolore besterik ez dira erabiltzen bere pintura, altzari eta arkitekturan. Hauek urdina, horia eta gorria dira.
- Bolumen, plano (barneko naiz kanpoko), horizontaltasuna eta bertikaltasunaren arteko oreka bilatzen du.
- Bauhaus eskolako ikasleen artean eragin zuzena izango du De Stijl-ek.
- Ekialdeko arte eta pentsakera minimalistaren eragin nabarmena du.
- Garaiko espazioaren banaketa dudan jartzen du.
- Oreka tridimentsional bat bilatzen du hutsa, kolore eta gainazalen artean. Mondrian.
Errusiar Konstruktibismoa
- 1917-an Errusian helburu bezala sozialismoaren idealekin bat zetozen espazioko forma berriak sortzeko mugimendu artistiko garaikide bat sortu zen.
- Gabo eta Pevsnerrek 1920-an argitaraturiko Manifiesto realista-k ideia hauek adierazten ditu.
- Aintzinako formulak erabiltzea saiesten duen azterketa mugimendu bezala kontsidera daiteke.
- Artea arteagatik baztertzen du.
- 3. Internazionalerako W. Tatlinen proiektua mugimendu honen sinbolo da.
Bauhaus
- Weimar-en (Alemania) sortu zen 1919-an Walter Gropius-en (arkitekto eta ideologoa) zuzendaritzapean.
- Bauhaus eskolaren ideia eta helburu nagusiak:
- Arte ederrak eta arte aplikatuaren arteko erlazioa berriro aurkitzea.
- Ardur soziala oinarri izanik sormena lantzea.
- Produkzio lanaren eta eskulanaren zentzua berriro aurkitzea.
- Irakaskuntza gai edo teknika ezberdinekin erlazionaturiko tailerretan banatzen da.
- Nazioartean izen handia lortu zuen denbora gutxian.
- Artista eta arkitektoak ziren protagonista nagusiak: JOHANES ITTEN, LAZSLO MOHOLY NAY, KANDINSKI, PAUL KLEE (Berlingo azken zuzendaria), L. MIES VAN DER ROHE...