Diruaren Historia eta Funtzioak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Economía

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,59 KB

Dirua = Modu orokor batean ordaintzeko onartutako bitartekoa da. Bereziki ondasun zerbitzuen eta transakzioak burutu eta zorrak kitatzeko erabilia.

Elkartruketik diruaren agerpenera arte

Gure gizartean sektore komertziala antzinatik existitu egin da. Halere dirua ez da betidanik erabili produktuen salerosketarako. Dirua erabili arte erabiltzen ziren ordainketa metodoak eboluzio fase desberdinetatik pasa ziren, hiru hain zuzen ere.

1) Dirua-merkantzia

Pertsonek ondasun berriak lortzeko gauzen elkartrukea egiten zuten, adibidez, larrua, gatza, olioa, urrea eta abar. lau ezaugarri hauek:

- Orokorki onartuak izatea: leku desberdinetan ordainketa metodo bezala erabiltzeko.

- Zatigarria izatea: balio desberdinetako ondasunak erosi ahal izateko.

- Eramangarriak eta iraunkorrak izatea: leku eta momentu desberdinetan erabiltzeko.

- Balio egonkorra izatea erreferentzia moduan izateko.

2) Dirua-papera

Merkantzien elkartrukearen etaparen ondoren eskudirua sartu zen merkatuan.

3) Diru-fiduziarioa

Gaur egun erabiltzen den dirua da. Diru honek jada ez du balorerik, soilik pertsonek edo erakundeek ematen dien konfiantza edo balorea

BDT (Banco del tiempo): Denbora mugatu batean zerbitzuak elkarren artean trukatzeko sistema da: ekintzak, jakintza, eskarmentua … beti orduko. Sistema honetan ez da dirurik erabiliko, denbora erabiliko da trukean.

- Txanponak eta billeteak: diruaren bitartekari fisiko nagusiena da.

- Gordailuak: gordailuak edo deposituak ukiezinak dira eta ezin dira ikusi. B

- Txekeak, taloiak eta zor-agiriak: banku batentzako aginduak dira kontu korronte jakin batetik pertsona fisiko edo juridiko bati diru kantitate zehatz bat ordaintzeko.

- Transferentzia: banku batentzako aginduak dira diru kantitate zehatz bat banku kontu batetik beste batera eramateko.


Diruaren ezaugarriak

- Kontsumitzen ez den merkantzia da.

- Ez du nazioaren aberastasunarekin zerikusirik.

- Dirua ez da ez txarra ez ona, hau da, ez dauka karga moralik.

Diruaren funtzioak

- Kontu-unitate: ondasun eta zerbitzuen baloratzeko neurri edo tresna bezala erabiltzen da.

- Balore gordailua: eragile ekonomikoen ondarea mantentzeko.

- Truke-bitartekoa edo ordainketa-bitartekoa: orokorrean egiten diren ordainketak eta kobrantzak diruaren bitartez zehazten dira.

Erakunde finantzarioa:

- Merkatu finantzarioaren bitartekari bat da.

- Erakunde finantzarioen barnean aurki ditzakegu besteak beste: bankuak, aurrezki kutxak edo kreditu kooperatibak, zera da, dirua kudeatzen eta uzten duten bitartekariak.

- Kontuan hartu behar ditugu ere enpresa finantzarioak.

Bankuak : Irabazi-asmodun negozio pribatuak dira.

Aurrezki-kutxak : Ere pribatuak dira, baina horien xedea soziala da.

Kreditu-kooperatibak: Nolabait, aurrezki-kutxen oso antzera banatzen dute mozkina: gutxienez mozkinen % 50 bideratzen dute Nahitaezko Erreserba Fondora.

Europar Banku Zentrala (EBZ)

- Euroaren barneko herrialdeen interes-tasak finkatzen dituen europar erakundea da.

- Funtzio nagusia: ”prezioen egonkortasuna bermatu eta diru batasunaz arduratu”.

Espainiako Bankua :

- Espainiako banku zentrala da.

- Berezko nortasun juridikoa du baita erabateko ahalmen publiko eta pribatua du.

- Espainiako Bankua denez Europar Banku Zentralen Sistemaren (EBZS) barnean sartuta dago.


Burtsa: Kontzeptua: Burtsa merkatu finantzario bat da, non erosten edo saltzen diren era guztietako konpainien akzioak:

enpresenak, bankuenak, aseguru etxeenak, eta abar, bitartekarien batzuen bitartez.

Funtzioak

- Enpresek finantziazioa lortzeko modu bat da.

- Kontsumitzaileei aurreztera bideratzen die

- Errentagarritasuna sor dezake, baita galerak ere.

- Kontsumitzaileak enpresen jabetasunaren parte izan daitezke.

Diru birtuala

- Diru birtuala pertsona, talde edo erakunde batek asmatu eta kudeatutako dirua da, modu formal edo informalean komunitate baten baitan onartu eta erabilia.

- Gaur egun diru birtual sistema gehienak digitalak dira.

Kriptodirua

- Online sortu eta balioztatu egiten den diru birtuala da.

- Lehenengo kriptodirua bitcoin izan zen, 2009 urtean sortua, irekia eta bihurgarria

- Bitcoin diru-sistema ez dago zentralizaturik.

- Bitcoin ondoren, beste hainbat kriptodiru-sistema sortu dira.

Estatu erakundeak

Sektore publikoa: administrazio publikoek eskaintzen dituzten zerbitzuen multzoa da.

2 irizpide: Irizpide espaziala, Oinarrizko funtzio ekonomikoa

3 lurralde

- Sektore publiko zentrala: Estatu osoan aritzen diren erakunde, enpresa eta instituzioak dira.

- Sektore publiko autonomikoa: administrazio autonomikoko entitateak dira, zeinak soilik haien eremu autonomikoan aritzen diren.

- Sektore publiko lokala: Toki edo hiri bateko agente edo eragile ekonomikoak dira.

Oinarrizko funtzio ekonomikoa, hiru mota daude:

- Administrazio publikoak: erakunde hauek zerbitzu publikoak dohainik eskaintzen dituzte edo prezio oso baxu batean. Adibidez, Hezkuntza.

- Enpresa publikoak: enpresa pribatuek ekoizten dituzten ondasun eta zerbitzu berdinak egiten dituzte. Halere, enpresa hauek ez dute mozkin enpresarialak bilatzen baizik eta gizartearen ongizatea hobetu. Adibidez, Correos enpresa.

- Gizarte segurantza sistema: gizarte zerbitzuak eskaintzen ditu, besteak beste, osasun zerbitzuak, pentsioak, langabezia-prestazioa eta abar. Adibidez, Lanbide edo Sepe.

Ekitate horizontala: estatuak herritar guztiei zenbait zerbitzuen erabilpen eskubidea bermatu behar die.

Ekitate bertikala: pertsona batek jasotzen duen errentaren arabera tratu desberdina jasoko du:

Langabeziagatiko prestazioak

Zer da? Lana denboraldi batean edo behin betiko galtzen duten lan egin dezaketen pertsonei ematen

dieten diru-laguntza edo babesa epe zehatz baterako. Zenbat eta noiz arte? Langabezia-prestazioaren kantitatea eta epea pertsona bakoitzak kotizatu duen

arabera izango da. Norentzat? Lana galdu dutenentzat eta aldi berean kaleratze ez-bidezkoa izan dutenak.

Jubilazioa

Zer da? Langile bat, adina maximora heldu delako edota ezgaitasun edo gaixotasun bat dela medio, egoera

ez-aktibo batera pasatzen denean. Momentu horretan prestazio monetario bat jasoko du bizitza osorako.

Noiz? 2013 baino lehen jubilatzeko gehienezko adina 65 urte ziren lanpostu gehienetan (salbuespenak:

hezkuntzako irakasleak, suhiltzaileak, …). 2013tik aurrera lan erreformarekin jubilazio adina 67 urtetara igo da.

Entradas relacionadas: