Dirua, Moneta Politika eta Banku Sistema

Enviado por Chuletator online y clasificado en Economía

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,22 KB

Dirua eta Moneta Politika

Dirua

Ordaintzeko edo kobratzeko modu bat da, mundu guztiak onartzen duena. Trukearen alde negatiboak erraztu eta lanaren espezializazioa bultzatu ditu.

Diruaren prezio ofiziala

Herrialde baten banku zentralak banku pribatuei maileguan emandako diruari aplikatutako interes tasa.

Funtzioak

  • Truke-bitartekoa: Trukearen oztopoa gainditzeko aukera.
  • Kontu-unitate komuna: Ondasun eta zerbitzuen balioa jakiteko aukera ematen du.
  • Balio gordailua: Aurrezteko aukera, geroago gastatzeko. Nahiz eta diruak balioa galdu.

Diru motak

  • Legezko dirua: Bileteak eta txanponak; gure eskuetan dagoen dirua.
  • Banku dirua (edo diru birtuala):
    • Ageri gordailuak eta aurrezki gordailuak: Libreki sartu eta atera daitezkeenak.
    • Epe luzerako gordailuak: Epe luzean ezin daiteke diru hori ikutu, eta bueltan interes bat jasotzen da, dirua edukitzeagatik.
  • Beste aktibo likido batzuk: Gobernuaren bonoak.
  • Kriptotxanponak: Txanpon digitalak.

Interes-tasa

Diruaren prezioa, hau da, dirua lortzeagatik ordaindu beharreko gehigarria.

Interes-tasa ezartzeko faktoreak

  • Eragiketen arriskua: Eskatzailearen ezaugarriak kontuan hartzen dira.
  • Likidezia: Zenbat eta errazagoa izan ondasun hori diru bihurtzea, orduan eta interes tasa baxuagoa, eta alderantziz.
  • Maileguaren iraupena: Zenbat eta iraupen luzeagokoa izan, interes tasa handiagoa.

Banku-diruaren sorkuntza

Finantza-sistema

Bitartekari multzoz osaturiko sistema, baliabide aurrezkiak bideratzea helburu duena, gastua finantzatzeko.

Finantza bitartekariak

  • Bankarioak: Aurrezkia bildu eta behar duenari maileguan ematen diote.
  • Ez bankarioak: Aurrezkia bildu eta EZ dute mailegurik ematen.

Finantza bitartekari bankarioak

Bi funtzio

  • Dirua aurreztu eta dirua behar dutenen artean bitartekari lanak egitea.
  • Dirua sortu, diru fisikorik jaulki gabe.

Banku bitartekaritza

  • Erreserba zatikatua: Legezko kutxa koefizientearen arabera bankuak dirua jaso ondoren gorde behar duena.
  • Legezko kutxa koefizientea: Erreserba zatikatuaren ehunekoa, dirua jaso ondoren bankuan geratu behar den diruaren ehunekoa. Banku zentralek ezartzen dute.

Nola sortzen dute dirua bankuek?

Bankuek dirua sortzen dute legezko kutxa koefizientea eta erreserba zatikatuari esker. Honi esker, bankuek jasotzen dituzten gordailu guztietatik bertan %-ko bat bakarrik izan behar dute. Beraz, gainontzeko diruarekin dirua sortzen dute.

Moneta Politika

Neurri multzo bat da, banku zentralek hartzen dutena lurralde horren egoera ekonomikoa hobetzeko helburuarekin. Horretarako interes tasa eta legezko-kutxa koefizientea erabiltzen dituzte.

  • Hedatzailea:
    • Eskaria, inbertsioa, ekoizpena eta inflazioa, GORA.
    • Langabezia, BEHERA.
  • Murriztailea:
    • Eskaria, inbertsioa, ekoizpena eta inflazioa, BEHERA.
    • Langabezia, GORA.

5. Ariketa

  1. Zerga-politika da, gobernuak hartzen duen neurri bat delako. Ahalmenezkoa da, gobernuak erabakitzen duelako, eta honen barruan zerga-tasen aldaketa dago. Hedatzailea da, izan ere zergak jaitsi egiten ditu.

  2. Zerga-politika da. Egonkortzaile automatikoa eta murriztailea da, zerga gehiago bildu dituelako. Murriztailea da, kontsumoa jaitsi, eskaria jaitsi, inbertsioa jaitsi, inflazioa jaitsi, langabezia igo eta errenta jaitsi delako.

  3. Moneta politika murriztailea da, banku zentralak hartu duelako erabakia. Murriztailea da, interes tasak igotzeagatik. Langabezia igo egiten da.

  4. Zerga-politika egonkortzaile automatikoa da, gobernuak ez duelako inongo neurririk hartu. Murriztailea izango da, izan ere, gobernuaren diru-sarrera handitu egin da, beraz, kontsumoa jaitsi, eskaria jaitsi, inbertsioa jaitsi, inflazioa jaitsi, langabezia igo eta errenta jaitsi egingo dira.

  5. Zerga-politika da, gobernuak jarritako neurriak direlako, ez bankuak. Ahalmenezkoa da, gobernuak jartzen duelako neurria, eta honen barruan zerga-tasen aldaketa dago. Hedatzailea da.

4. Ariketa

  1. Egia. Familiek mailegu gehiago eskatzen badituzte, ondorioz zirkulazioan diru gehiago egongo da. Gehiago produzitu, gehiago eskatu, langile gehiago kontratatu, langabezia jaitsi.

  2. Gezurra, izan ere moneta politikak ez du zerikusia zergekin. Zergak jaisten badira, zerga-politika hedatzailea izango da.

  3. Gezurra, zerga politika hedatzailea martxan jartzean eskaria igo egiten da. Jendeak diru gehiago duenez, gehiago kontsumitzen du.

  4. Egia, izan ere transferentziak, gobernuak ematen dituen laguntzak, handitzen badira, jendeak diru gehiago izango du gastatzeko, beraz eskaria igo egingo da.

  5. Zerga politikak ez du zerikusirik, moneta politikari dagokio.

  6. Gezurra, izan ere legezko kutxa koefizientearen ehunekoa igotzen bada, hau da, bankuan diru gehiago geratzen bada, zirkulazioan diru gutxiago egongo da, beraz, jendeak ez du dirurik edukiko gastatzeko. Eskaria jaitsi egingo da, ondorioz, inflazioa jaitsi egingo da.

Entradas relacionadas: