Diplomazia: Jatorria, Ereduak eta Aldaketak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Francés

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,35 KB

Jarduera diplomatikoaren jatorria

Misio diplomatikoa → Estatu batek atzerrian duen ordezkaritza. Enbaxada, kontsulatuak, bulegoak...

  • Nazioarte mailan onartuak ez dauden estatuek ezin dute misio diplomatikorik zabaldu. Ordezkaritza Bulegoak.

Diplomazia: negoziazioaren bidez egiten diren nazioarteko harremanak dira; harreman horiek enbaxadore eta ordezkarien bidez aurrera eramaten dira; diplomatikoaren lanbidea edo artea (Oxford hiztegia). BIOLENTZIA GABE

Diplomazia-zerbitzu ereduak

Europako kasuan: Europar Batasunaren eraginez aldaketa asko egon dira. Bertan ematen diren harremanak estatuen artekoak edo estatuaren barnekoak izan daitezke. Estatuek subiranotasuna ematen diotenez Bruselasi, bertan lantzen diren gaiak barne politikari eragiten diote, eta ez nazioarteko harremanei.

Britaina Handia

  • Egitura zentralizatua du, Foreign & Commonwealth Officek bideratuta.
  • Kanpo defentsarako politika eta merkataritza politika FCOk erabakitzen du.
  • Ministroak aholkulariak dira, eta politiken garapenaz arduratzen da.
  • EBren eraginez aldaketan egin behar dituzte egituran → Europarako Idazkaritza saila nagusiena egin.

Frantzia

  • 1958ko konstituzioak Errepublikako Presidenteari lehentasuna eman zion kanpo gaietan, eta honek ministroari eman zion lehentasuna.
  • Kanpo Arazoetako Ministroa Presidentearen aurrean erantzule da.
  • EBren eraginez → Lehen Ministroaren Bulegoa eta zerbitzu diplomatikoen artean konpetentzia arazoak egon dira.
  • Diplomatiko profesionalek sarritan lanutzialdiak egiten dituzte.

Amerikako Estatu Batuak

  • AEBren kanpo politika Estatu Depatamentuak bideratzen du.
  • Zatiketa handia ematen da kanpo politikaren elaborazioan. Defentsa departamentuak, CIA, Altxorra, Merkataritza…
  • Agentzien artean ez dago koordinaziorik, unean erabakitzen dute zein agentziak bideratuko duen.
  • Zatiketa hau enbaxadetan ematen da ere.
  • Estatu Departamentuak Kongresuari egiten dio konpetentzia, oso aktiboa delako kanpo gaietan eta askotan kongresuan beste proposamenak bideratzen dituelako arazo batzuen aurrean.
  • Enbaxadoreak Presidenteak izendatzen ditu.

Diplomaziak jasan dituen aldaketak

XIX menderarte estatuen arteko harreman diplomatikoak aldebikoak ziren. Nazioarteko Erakundeen agerpenarekin (XIX) harreman horiek gobernuartekoak bilakatu dira. XX mendearen bigarren erdialdetik aurrera joera bi antzeman ditzakegu: supra eta azpi nazionalitatea.

Deszentralizazioa

→ Estatu ezberdinak erregio batean eta haien arteko konpetentzian daudelako.

Supranazionalitatea

→ Estatuen subiranotasuna partekatzearen ondorioa da.

Supranazionalitatea sistema politiko bat da, non Estatu batzuek haien gobernu atribuzioak Nazioarteko Erakundeei ematen dizkioten. (kantitate handiago edo txikiago batean, eta Erakunde jasotzaileak nazio bat baino gehiagotan jarduten badu).

Ondorioz:

  • Nazioarteko agendan gai berriak sartu dira: inguru giroa, drogen ingurukoa… Aldaketa hauek potentzia hegemonikoari ere eragiten diote:
  • Nazio Batuen ebazpenak eta erabakiak jarratu behar ditu.
  • OMC erakundea, elkartrukeen politika bideratzen du, eta bertan beto eskubiderik ez dute.
  • Kyotoko protokoloari (aldaketa klimatikoa murrizteko helburua zuena) uko egin zioten, baina GKEak iritzi publikoan eragiten ari dira, protokoloa onartzeko presioa egin dezan.
  • Europako estatuetan (EB) supranazionalitatearen eragina argiago ikus dezakegu. Adibidez, KSPBn eta COREU komunikazio sarean.

Azpinazionalitatea

  • Estatu-nazio tradizionalak kanpo arazoetan izan duen kontrola apurtzen ari da.
  • Diplomazioaren ikuspegitik, kanpo arazoen ardura gobernu zentralei dagozkie, eta gobernu erregionalak kanpo geratzen dira.
  • Gobernu erregionalek kanpo politikari ekiten diote.
  • Kultura eta turismo ordezkaritzak merkataritza-sustapenaz arduratzen dira.
  • EBko Maastrichteko Ituna → Erregioen Lantaldea sortu zuen, erregioen arteko harremana sustatzeko.
  • Enbaxadek zuten hegemonia ahuldu dute.
  • EBko estatuek konpromezu supranazionalak hartu dituzte konpetentziak erregioetara transferitu dituzten bitartean.
  • Industri legegintza eta gizarte legegintzen konpetentziak jada erregioek dituzte.

Gaur egun GKEek nolabaiteko diplomazia egiten dute:

Hainbat enpresek antzina koloniak ziren estatuekin harremana izaten jarraitu dute. Hasieran, kanpo arazoetarako ministeritza erabiltzen zuten euren interesen defentsarako. Gaur egun, multinazionalek harreman zuzenak izaten dituzte gobernuekin oraindik.

Kanpo Inbertsio Zuzenaren areagotzearekin, gaitasun propio eta informazio zerbitzu “diplomatiko” bereziak sortu dituzte. Arrisku politikoen aurkako aseguroak sortu dituzte.

  • Konpainia multinazionalek diplomatikoei konpetentzia egiten diete edonoren esku eta merkeagoa.
  • Gobernuz Kanpoko Erakundeek hedabideak erabiltzen dituzte iritzi publikoarengen eragina izateko.
  • Txostenak aurkeztu edota haien ekintzak notiziak bihurtzen dituzte.
  • Internetek taldeen elkarren arteko komunikazioa errezten du (jarraitzaile-kopurua baino, eraginkortasuna da garrantzitsuagoa.)

Entradas relacionadas: