Dilema Etikoak eta Gatazka Moralak: Alde eta Kontrakoak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,71 KB

Dilema Etiko Nagusiak

1. Eskuzabaltasuna eta Berekoikeria

Alde:

  • Zerbitzu bat legezkoa bada eta eskaintzen bada, erabiltzeko eskubidea dugu.
  • Langileak borondatez ari dira lanean; ez da derrigorrezkoa.
  • Teknologia aurrerapenek erosotasuna bilatzen dute, eta horretarako sortu dira.
  • Ekonomia zirkulatzen laguntzen du, enplegua sortuz.

Kontra:

  • Langile horien eskubideak eta baldintzak prekarizatuak dira.
  • Gure erosotasunak ezin du besteen duintasuna zapaldu.
  • Eskaera horiek egiten ditugunean, sistema bidegabea indartzen dugu.
  • Enpatiarik gabeko jarrera da, eta eskuzabaltasunaren aurkakoa.

2. Diskriminazioa eta Tolerantzia

Alde:

  • Gizarteratzeko eta lagunak egiteko aukera ematen dio.
  • Taldeko arauak onartzea egokitzeko modu bat da.
  • Egindakoa ez da oso larria ekonomikoki.
  • Norbere burua defendatzea batzuetan baztertzailea izan daiteke.

Kontra:

  • Presioaren aurrean norbere balioei eutsi behar zaie.
  • Ekintza antisoziala da, eta ondorio legalak izan ditzake.
  • Moralaren kontrako jarrera da, eta tolerantzia urratzen du.
  • Benetako lagunek ez lukete horrelakorik eskatuko.

3. Onespena eta Presio Soziala

Alde:

  • Konfiantzaren adierazgarri izan daiteke harremanean.
  • Partekatu ezean, pribatutasunaren barruan dago.
  • Mutil-lagunaren eskaera ez da derrigorrez erasokorra.
  • Harremana sendotzeko tresna moduan uler daiteke.

Kontra:

  • Onespena ez da benetakoa presioa dagoenean.
  • Ondorio larriak egon daitezke (bideo filtrazioak, bullying-a...).
  • Autonomia eta gorputzaren kontrola norberarena da, ez bestearena.
  • Norberaren segurtasuna eta mugak errespetatzea ezinbestekoa da.

4. Heriotza Zigorra vs. Justizia

Alde:

  • Delitu larrien aurka neurri sendoa da.
  • Biktimen senideek justizia sentitzen dute.
  • Kriminalitatea uxatzen du.
  • Estatuak ordena bermatu behar du.

Kontra:

  • Giza eskubideen aurkakoa da.
  • Justizia sistemak ere huts egiten du.
  • Ez dago froga garbirik eraginkorra denik.
  • Biziarteko kartzela aukera etikoagoa da.

5. Konpetentzia eta Joko Garbia

Alde: (Joko Garbiaren alde)

  • Gizatasuna eta joko garbia lehenetsi behar dira.
  • Eredugarria da kiroltasunaren ikuspegitik.
  • Lehiaketatik haratago, bizitzako balioak garrantzitsuagoak dira.
  • Beste baten mina ez da irabaztearen prezio justua.

Kontra: (Lehiaketaren alde)

  • Lehiaketa da helburua, eta denak jakitun dira arauaz.
  • Aurkariaren errua izan da erortzea.
  • Besteek ere ez lukete lagunduko; desabantaila izango litzateke.
  • Emozioek ez lukete helburua zapuztu behar.

Kirola eta Dilema Moralak

Beatriz eta Botikak (Dopinga)

Alde:

  • Bere etorkizuna dago jokoan.
  • Beste batzuek ere tranpak egiten dituzte.
  • Presioa handia da.
  • Beka behar du jarraitzeko.

Kontra:

  • Dopinga ez da bidezkoa.
  • Osasunerako arriskutsua da.
  • Ez da joko garbia.
  • Beste guztiei kalte egiten die.

Andrés eta Epaile Bidegabea

Alde:

  • Salaketak justizia bilatzen du.
  • Beste taldeak kaltetuta daude.
  • Gardentasuna bermatu behar da.
  • Injustizia ez da onartu behar.

Kontra:

  • Arazo gehiago sor ditzake.
  • Taldea deskalifikatu dezakete.
  • Epailea agintean dago.
  • Batzuetan isiltasuna taktika da.

Dirua vs. Balio Etikoak

Alicia eta Herentzia

Alde:

  • Legez dagokiona da.
  • Aitonaren erabakia errespetatu behar da.
  • Ez dago derrigorrez banatu beharrik.
  • Ezin da beti dena zalantzan jarri.

Kontra:

  • Beste senideek gehiago behar dute.
  • Banaketa bidezkoa izan behar da.
  • Eskuzabaltasuna etikoagoa da.
  • Familia harremanak indartuko lituzke.

Diego eta Bizikleta Akastuna

Alde:

  • Arazoa txikia da.
  • Erosleak ez du nabaritu.
  • Baliteke inoiz ez izatea arazorik.
  • Prezio egokia jarri dio.

Kontra:

  • Ez da zintzoa.
  • Besteak kalte jasan dezake.
  • Konfiantza hautsi daiteke.
  • Egia ezkutatzea engainua da.

Askatasuna vs. Osasun Publikoa

Camila eta Janaria (Eskolako Debekuak)

Alde:

  • Ikasleen osasuna hobetu nahi da.
  • Ohitura osasuntsuak sustatzen dira.n
  • Eskolak hezteko ardura du.
  • Guztientzako onuragarria da.

Kontra:

  • Norberaren erabakia izan behar da.
  • Neurria gehiegizkoa da.
  • Askatasuna mugatzen du.
  • Ez du beti funtzionatzen.

Javier eta Ariketa Fisikoa

Alde:

  • Osasuna publikoaren ardura da.
  • Gorputz-hezkuntza hezkuntzaren parte da.
  • Ariketa bizitzarako funtsezkoa da.
  • Askatasunak mugak ditu.

Kontra:

  • Gustuko ez duen zerbait egitera behartzen du.
  • Motibazio falta ekar dezake.
  • Norberaren interesak baztertzen dira.
  • Alternatibak izan beharko lirateke.

Laura eta Organuen Dohaintza Automatikoa

Alde:

  • Bizitza asko salba daitezke.
  • Norbaitek ez badu nahi, uko egin diezaioke.
  • Elkartasun unibertsala da.
  • Sistema eraginkorra da.

Kontra:

  • Gorputzaren gaineko erabakia da.
  • Gobernuak ez luke horretan esku hartu behar.
  • Informaziorik gabe jende askok ez daki.
  • Askatasun indibiduala urratzen du.

Betebeharra vs. Arduragabekeria

Ana eta Amaitu Gabeko Lana

Alde:

  • Inprobisatzea da irtenbide bat.
  • Kalifikazioa babestu nahi du.
  • Guztiek egiten dituzte akatsak.
  • Taldea ez du gehiago kaltetzen.

Kontra:

  • Egia ezkutatzen du.
  • Taldekideei kalte egiten die.
  • Erantzukizuna hartu behar da.
  • Inprobisatzeak arazo gehiago ekar ditzake.

Mateo eta Auto Istripua

Alde:

  • Ez du inork ikusi.
  • Ez du dirurik kaltea ordaintzeko.
  • Arazo txikia izan da.
  • Besteak ez du jakingo.

Kontra:

  • Erantzukizuna hartu behar da.
  • Besteak kalte ekonomikoa jasango du.
  • Etikoki okerra da.
  • Zintzotasuna da bidea.

Autoritatea vs. Desobedientzia

Camila eta Salmenta Animalien Alde

Alde:

  • Kausa ona da.
  • Araua ez da bidezkoa.
  • Helburua etikoa da.
  • Konpromiso soziala erakusten du.

Kontra:

  • Arauak errespetatu behar dira.
  • Beste aukera batzuk egon daitezke.
  • Beste ikasleek ere berdintasuna nahi dute.
  • Arau-hausteak zigorrak dakar.

Martín eta Jokatzeko Agindua

Alde:

  • Taldeari irabazten lagunduko dio.
  • Agindu bat da.
  • Beste taldeek ere trikimailuak egiten dituzte.
  • Irabaztea da helburua.

Kontra:

  • Jokabide erasokorra ez da bidezkoa.
  • Kiroltasunaren aurkakoa da.
  • Ez die bere balioei jarraitzen.n
  • Beste taldeari kalte egiten dio.

Entradas relacionadas: